[dantzan] EZTABAIDATZEKO PREST ?????

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urr 26, 10:47:37, CEST 2007


Kaixo (Mikel ?)

Bat nator foroaren inguruko gogoetarekin. Posta zerrenda martxan jarri
genuenean helburu hauekin egin genuen: informazioa eta komunikazioa
bideratzeko kanal bat ireki, eta eztabaidak bideratzeko modu bat
eskaini. Lehenengo helburuarekin zerbait aurreratu dugula uste dut,
nahiz eta oraindik lan asko daukagun egiteko. Eztabaida eta iritzi
trukeari dagokionez ez dira helburuak bete, nahiz eta tarteka marteka
iritzi truke interesgarriak gertatu diren.

Egon diren iritzi trukeetatik nik neuk atera dudan ondorioa da euskal
dantzaren alorrari heldutasuna falta zaiola eztabaidak eta kritikak
normaltasun batean bideratzeko. Kritikak egiterakoan nahiko baldar
jokatzen dugu, zailtasunak ditugu irizpideak eta gustoak banantzeko
orduan, eta gehiegitan pertsonalizatu egiten dugu. Kritikak jasotzeko
orduan ere arazo larriak ditugu, eta egindako lanaren inguruko iritzi
bat dena gure buruaren aurkako iraintzat hartzen dugu maizegi.

Eztabaidak eta iritzi trukeak beharrezkoak iruditzen zaizkit, baina
horiek normaltasunez bideratzeko beharrezkoa den girotik urruti gaudela
iruditzen zait. Hitzak ondo neurtu, arrazoiak ongi zorroztu, errespetua
eta enpatia dosi handitan erabili, eta inori minik egin gabe saiatzen
jarraitu genezakeela iruditzen zait. Eta horrekin batera informazioa eta
formazioan sakondu. Izan ere, ziur aski bai kritikak egiterakoan eta bai
jasotzerakoan ditugun gabezien sakonean esango nuke informazio eta
formazio aldetik diugun gabeziak ezkutatzen direla.

oier.


Amaiur Dantza Taldeak idatzi du:
>
> Kaixo:
>
> Azken egunetako eztabaida kontutan hartuta, idazteko gogoa etorri zait.
>
> Nik foro honetan sartu nintzen, eztabaida gune bat zelakoan. Ez dut 
> ukatzen, hala ere, heltzen zaidan informazioa, baliagarria suertatzen 
> ez zaidanik, baina foro honen bideak bestelakoak izango zirela 
> aurreikusi nituen. Batez ere, nire zalantzak argitzeko eta 
> eztabaidatzeko, gunea eta tresna bezala aurreikusi nuen.
>
> Egia esan, eztabaida gutxi ikusi ditut orain arte, eta gehienetan 
> pertsonen kritikan oinarrituak izan dira, batez ere, ez ordea, 
> bakoitzaren ikuspuntuak, gure dantza munduari ekartzen dizkion onurak 
> edo ondorioen, analisia egiteko asmoz.
>
> Kritika beti gustatu izan zait niri, bai gure dantza taldeari 
> egindakoak, (haiekin asko ikasi dugulako), bai besteei egiterakoan 
> (haien ikuspuntuen defentsa entzutera eta ulertzera, ez konpartitzera, 
> behartu nautelako). Beti ere, ikuspuntuetan ados egon edo ez egon, 
> pertsonen arteko errespetua eta beraien lanenganako errespetua ez 
> genituzke zapaldu behar.
>
> Horretan nengoen ba, zuen azken eztabaida bide polita irekitzen zuen, 
> TRADIZIOA VS BERRIKUNTZA deitu genezakeen gaia jorratzeko. Ez nahiz 
> baten zale edo bestearen kontrako, hain zuzen ere, beste pertsona 
> batzuekin kontrastatu nahiko nituzke, ditudan hainbat zalantza, 
> geroago nire arrazonamendua sendoagoa izateko, …
>
> Eztabaidarako prest bazaudete, nire inguruan inoiz jaso eta entzun 
> izan ditudan, esaldiak jarriko ditut, (alde batekoak eta kontrakoak,) 
> erreflexioa eta eztabaida (sanoa) piztu dadin berriro.
>
> /Berrikuntzak baldin badira zergatik, hartzen dituzte (ditugu), abesti 
> eta pauso zaharrak?/
>
> /Ez al ziren berriak izan behar? /
>
> / /
>
> /Gure herri txiki honetan, zergatik alde onak eta txarrak atera 
> beharrean, bakarrik gauza txarrak ateratzeko gai gara ?Besteen 
> gauzetatik ez zaigu ezer gustatzen?/
>
> / /
>
> /Tradizionalak izan diren dantzak, noizbait ez al ziren ba, berriak 
> izan?Zergatik dira tradizionalak? Zer nolako lotura izan behar dute 
> inguratzen gaituen ingurunearekin ?/
>
> / /
>
> /Berrikuntzek ze gauza berri ekartzen digute ?musika? Pausoak? 
> Estiloa? Koreografia?/
>
> / /
>
> /Musika berriak dantzagarriak ez badira non dute zailtasuna ? musika 
> konpasetan? Erritmoetan? Abiaduran ?/
>
> / /
>
> /Rock and Roll ez al da euskaldunen dantzatzeko era berria, eta 
> kontzertuak erromeria egiteko era berria ?/
>
> /Zergatik berrikuntzen artean batzuk onargarriak iruditzen zaizkigu 
> eta besteak ordea sakrilegioa?/
>
> / /
>
> /Nor arautzen ditu ( edo arautu beharko lituzke) euskal herriko 
> dantzak ? Nola? /
>
> / /
>
> /Zein da dantza talde bakoitzeko dantza esparrua? Aisialdia? 
> Artistikoa/ Ikuskizunak? Ohituren babesa ? Formatiboa ? Extraeskolarra 
> ?? Zeintzuk dira baliagarriak eta zeintzuk ez ??/
>
> /Esparru ezberdinak badaude, ez al dira helburu eta lan egiteko era 
> ezberdinak proposatu behar ?/
>
> / /
>
> Beno espero dut hasteko nahikoak izango direla, eta zuek ere zuen 
> zalantzak eta galderak bidaltzea, horrela agian, urte batzuk pasa eta 
> gero, analisiak eta arrazonamenduak, sendoagoak izango direlakoan nago.
>
> Zerbaiterako balioko du ? batek daki…. Baina behintzat ez garela 
> aspertuko …
>
> Ez ahaztu errespetua…. mesedez…
>
> Ongi izan eztabaida kideak !!
>
> Zirikatzaile,
>
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 2617 (20071025) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 2617 (20071025) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
>   





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago