[dantzan] Axuri Beltza eta Mutriko Gaba beltza

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Urr 30, 10:55:08, CET 2007


Pasa den astean Bilbon, mozorro denda batean sartu eta Halloween-en 
inguruko hamaika kalabaza eta mozorro ikusi nituen. Saltzaileari galdetu 
eta argi esan zidan "urtetik urtera izugarri igotzen ari da Halloween, 
ekartzen dudan guztia saltzen dut eta hurrengo urtean bikoitza ekarrita 
berriz ere agortzen zait". Benetan bitxia da animen inguruko jai honekin 
(ere) gertatzen ari dena. Zinea eta telebistaren bidez Estatu Batuetako 
Halloween ospakizun eredua sartzen ari da, eta kuriosoena, ez gara 
konziente festa hori lehen ere ospatzen zela hemen. Asturias eta 
Galizian adibidez, orain gutxi arte ezagutu dira Domu Santu egunaren 
inguruan antzeko tradizioak: kalabazak hustu eta argia jartzea barruan, 
eta umeak etxez-etxeko errondak egitea goxokiak, jakiak edo dirua eskatuz.

Mutrikukoa ez dakit nondik etorri den, kostaldeko herriak berezi 
xamarrak izaten dira eta, eta bere kasa nahiko ondo moldatzera ohituak. 
Baina kontua da Gaba Beltza nahiko ondo sustraitu dela azken urteotan 
Mutrikun, eta gau horren iguruan sortu den erritual sortaren artean 
dantza bat errotu dela: Axuri beltza, Jaurrietako nesken dantza edo 
dena-delakoa. Pasa den asteburuan ospatu dute Gaba Beltza Mutrikun, eta 
horren berri emanez Lea-Artibai eta Mutrikoko Hitzan artikulu kurioso 
bat argitaratu da. Axuri-beltzaren jatorria aztertu nahi izan du 
kazetariak artikulu horretan eta hara-nora bi bertsio kontrajarri nahi 
izan dituen. Badirudi jatorri ezezaguna edo ez oso argia izateak 
misterio handiagoa ematen diola dantzari berari eta jaiari, eta 
ondorioz, jatorria argi eta garbi ezagutzen zaion dantza apurretako 
baten inguruan nahaste ederra egin du. Bide batez, esan beharrekoa da 
horretarako bide eman diona dantza talde baten webgunean dantza horri 
buruz ageri den "informazio" okerra dela.

Beltza doinuaren esanetara
Gaba beltzaren ospakizuna hurbil dute herritarrek; Gure Ametsa Dantza 
Taldeak parte hartuko du aurten ere, herrian zehar 'Axuri Beltza' dantza 
eskainiz
Lea-Artibai eta Mutrikuko hitza, Garbiñe Garagarza, 2007/10/25
http://www.dantzan.com/hemeroteka/beltza-doinuaren-esanetara

Urbeltzen hitzak hemendik hartuko zituen ziur aski, elkarrizketa honetan 
azaltzen baitu Axuri Beltzaren jatorria.
«?Pas de Basque? dantza klasikoko urratsa gurea da, ez ahaztu»
Juan Antonio Urbeltz, Koreografo eta pedagogoa
Euskaldunon Egunkaria, Nora Arbelbide, Elkarrizketa, 2002/09/15
http://www.dantzan.com/hemeroteka/pas-de-basque-gurea-da

Eta beste lotura hau nahasketa eragin duen Axuri-beltzaren inguruko 
testuarena da.
http://www.geocities.com/otxandategi_dantza/Euskera/dantzak.htm#axuribeltza



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago