[dantzan] dantzari dantza

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Urr 30, 22:52:32, CET 2007


Aupa Aitor!!

Leitzako dantzari batek kontatu izan didanez Gerra aurrean ikasi zuten
dantzari-dantza Leitzan, eta garai hartan ikasitako moduan jarraitu dute
dantzatzen harrezkero. Badakizue 1910-20ko hamarkadan EAJk ezpata-dantzari
taldeak sustatu zituela batzoki guztietan, eta batzoki horietan irakasten
zen dantzari-dantza ereduari aldaketa batzuk egin zizkiotela Durangaldean
dantzatzen zenarekin konparatuta. Bertsio hori omen da Leitzan ikasi zena
eta orain gutxi arte behintzat aldaketa handirik gabe mantendu dena.

Prentsako albiste honetan kontatzen denez 1933an ikasi zuten Leitzarrek
dantzari-dantza Patxi Riparen eskutik.

Espadas en la plaza
Los dantzaris de Leitza bailaron la Ezpatadantza en del día del patrón, San
Tiburtzio. Centenares de vecinos disfrutaron del espectáculo
Diario de Noticias,** Leitza, 2006/08/12
http://www.dantzan.com/hemeroteka/espadas-en-la-plaza

Akaso izango da norbait posta zerrendan datu horiek kontrastatu, gaur egun
kontuak nola dauden jakin, eta bestelako kontu batzuk eman ditzakeena.
Bestela, informazio gehiago behar baduzue saiatu gaitezke Leitzako dantzari
batzuekin kontaktuan jartzen ea haiek argibide gehiago eskain ditzaketen.

oier.


On 10/30/07, aitor alava zurimendi <atxesku a bildua hotmail.com> wrote:
>
>  kaixo denori:
>
> Argentinatik datu batzuk bilatzen ari garenez, gustatuko litzaiguke
> jakitea nola izan zen dantzari dantzaren historioa leitzan,aldaketarekin ,
> lehen garaian bezala,gaur egun nola da , iurretakoa, edo bereizki.
>
> gero arte
>
> aitor
>
>
> ------------------------------
> Express yourself instantly with MSN Messenger! MSN Messenger<http://clk.atdmt.com/AVE/go/onm00200471ave/direct/01/>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071030/35778c87/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago