[dantzan] dantzari dantza

aritz a bildua dantzan.com aritz a bildua dantzan.com
As, Urr 30, 23:16:47, CET 2007


Nik Oier-ek aipatutakoa irakurria nuen ere.

Dena den, Karlos Sanchez Ekiza-ren "Ttunttuneroak" liburuan datu ezberdin
bat topatu dut. 1924ean Ramón Olazarán (Hilario Olazarán apaizaren anaia)
txistu irakasle hasi zen Leitzan. Berarekin abertzaletasun bolada berria
eta, nola ez, ezpata-dantza, heldu omen ziren Leitzara (245. orr).

Karlos-ek Patziku Perurenaren "Leitzako ziztulari atabaleroak (1880-1980)"
liburua aipatzen du bere testuan eta akaso hor agertuko da erantzun
zehatzagoa. Saiatuko naiz enteratzen.

aritz


> Aupa Aitor!!
>
> Leitzako dantzari batek kontatu izan didanez Gerra aurrean ikasi zuten
> dantzari-dantza Leitzan, eta garai hartan ikasitako moduan jarraitu dute
> dantzatzen harrezkero. Badakizue 1910-20ko hamarkadan EAJk ezpata-dantzari
> taldeak sustatu zituela batzoki guztietan, eta batzoki horietan irakasten
> zen dantzari-dantza ereduari aldaketa batzuk egin zizkiotela Durangaldean
> dantzatzen zenarekin konparatuta. Bertsio hori omen da Leitzan ikasi zena
> eta orain gutxi arte behintzat aldaketa handirik gabe mantendu dena.
>
> Prentsako albiste honetan kontatzen denez 1933an ikasi zuten Leitzarrek
> dantzari-dantza Patxi Riparen eskutik.
>
> Espadas en la plaza
> Los dantzaris de Leitza bailaron la Ezpatadantza en del día del patrón,
> San
> Tiburtzio. Centenares de vecinos disfrutaron del espectáculo
> Diario de Noticias,** Leitza, 2006/08/12
> http://www.dantzan.com/hemeroteka/espadas-en-la-plaza
>
> Akaso izango da norbait posta zerrendan datu horiek kontrastatu, gaur egun
> kontuak nola dauden jakin, eta bestelako kontu batzuk eman ditzakeena.
> Bestela, informazio gehiago behar baduzue saiatu gaitezke Leitzako
> dantzari
> batzuekin kontaktuan jartzen ea haiek argibide gehiago eskain ditzaketen.
>
> oier.
>
>
> On 10/30/07, aitor alava zurimendi <atxesku a bildua hotmail.com> wrote:
>>
>>  kaixo denori:
>>
>> Argentinatik datu batzuk bilatzen ari garenez, gustatuko litzaiguke
>> jakitea nola izan zen dantzari dantzaren historioa leitzan,aldaketarekin
>> ,
>> lehen garaian bezala,gaur egun nola da , iurretakoa, edo bereizki.
>>
>> gero arte
>>
>> aitor
>>
>>
>> ------------------------------
>> Express yourself instantly with MSN Messenger! MSN
>> Messenger<http://clk.atdmt.com/AVE/go/onm00200471ave/direct/01/>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> dantzan-leave a bildua postaria.com
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago