[dantzan] dantzari dantza

aritz a bildua dantzan.com aritz a bildua dantzan.com
Ost, Urr 31, 09:00:31, CET 2007


"Leitzako ziztulari atabaleroak (1880-1980)" liburua ez dela uste dut,
Txistulari aldizkarian karrikaratutako artikulo luzea baizik. 1993 urtean
publikatutako 153. aldizkarian omen dago (14-59 orr.), irakurri nahi
duenarendako.

aritz



> Nik Oier-ek aipatutakoa irakurria nuen ere.
>
> Dena den, Karlos Sanchez Ekiza-ren "Ttunttuneroak" liburuan datu ezberdin
> bat topatu dut. 1924ean Ramón Olazarán (Hilario Olazarán apaizaren anaia)
> txistu irakasle hasi zen Leitzan. Berarekin abertzaletasun bolada berria
> eta, nola ez, ezpata-dantza, heldu omen ziren Leitzara (245. orr).
>
> Karlos-ek Patziku Perurenaren "Leitzako ziztulari atabaleroak (1880-1980)"
> liburua aipatzen du bere testuan eta akaso hor agertuko da erantzun
> zehatzagoa. Saiatuko naiz enteratzen.
>
> aritz
>
>
>> Aupa Aitor!!
>>
>> Leitzako dantzari batek kontatu izan didanez Gerra aurrean ikasi zuten
>> dantzari-dantza Leitzan, eta garai hartan ikasitako moduan jarraitu dute
>> dantzatzen harrezkero. Badakizue 1910-20ko hamarkadan EAJk
>> ezpata-dantzari
>> taldeak sustatu zituela batzoki guztietan, eta batzoki horietan
>> irakasten
>> zen dantzari-dantza ereduari aldaketa batzuk egin zizkiotela
>> Durangaldean
>> dantzatzen zenarekin konparatuta. Bertsio hori omen da Leitzan ikasi
>> zena
>> eta orain gutxi arte behintzat aldaketa handirik gabe mantendu dena.
>>
>> Prentsako albiste honetan kontatzen denez 1933an ikasi zuten Leitzarrek
>> dantzari-dantza Patxi Riparen eskutik.
>>
>> Espadas en la plaza
>> Los dantzaris de Leitza bailaron la Ezpatadantza en del día del patrón,
>> San
>> Tiburtzio. Centenares de vecinos disfrutaron del espectáculo
>> Diario de Noticias,** Leitza, 2006/08/12
>> http://www.dantzan.com/hemeroteka/espadas-en-la-plaza
>>
>> Akaso izango da norbait posta zerrendan datu horiek kontrastatu, gaur
>> egun
>> kontuak nola dauden jakin, eta bestelako kontu batzuk eman ditzakeena.
>> Bestela, informazio gehiago behar baduzue saiatu gaitezke Leitzako
>> dantzari
>> batzuekin kontaktuan jartzen ea haiek argibide gehiago eskain
>> ditzaketen.
>>
>> oier.
>>
>>
>> On 10/30/07, aitor alava zurimendi <atxesku a bildua hotmail.com> wrote:
>>>
>>>  kaixo denori:
>>>
>>> Argentinatik datu batzuk bilatzen ari garenez, gustatuko litzaiguke
>>> jakitea nola izan zen dantzari dantzaren historioa
>>> leitzan,aldaketarekin
>>> ,
>>> lehen garaian bezala,gaur egun nola da , iurretakoa, edo bereizki.
>>>
>>> gero arte
>>>
>>> aitor
>>>
>>>
>>> ------------------------------
>>> Express yourself instantly with MSN Messenger! MSN
>>> Messenger<http://clk.atdmt.com/AVE/go/onm00200471ave/direct/01/>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> dantzan-leave a bildua postaria.com
>>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago