[dantzan] Dantzariak 53

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Urr 31, 13:02:51, CET 2007


Euskal Dantzarien Biltzarrak /Dantzariak /aldizkariaren zenbaki berri 
bat argitaratu du, 53. zenbakia egitera datorrena. 1995ean argitaratu 
zen 52. zenbakia, eta 2006ko data darama 53. zenbaki honek. Zenbaki 
berri honen atarikoan Xabier Mendizabal, EDBko lehendakariak Dantzariak 
aldizkariaren aro berri honetan urtean behin argitaratzeko asmoa dutela 
jakinarazi du. Mendizabal berak argitzen duenez aldizkariaren edukietan 
/"ikerketei eta dantzen berreskurapen lanei"/ lehentasuna emango zaie. 
Horrekin batera argitalpen eta material desberdinei buruzko informazioa 
jaso nahi da. Hona hemen /Dantzariak /aldizkariaren 53. zenbakiak 
biltzen dituen edukien zerrenda.

Dantzariak 53
http://www.dantzan.com/argitalpenak/dantzariak-53/




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago