[dantzan] Ingurutxoaz susmo batzuk

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Eka 12, 12:02:31, CEST 2008


Patziku Perurenak Ingurutxoaren inguruko artikulu bat argitaratu du
Diario Vascon. Bertan, Leitzan eta inguruetan ezagutu eta jaso dituen
Ingurutxoaren inguruko kontuetan oinarrituta, Ingurutxoaren bilakaera
koreografiko-historikoa nolakoa izan zitekeen marrazten saiatu da.
HOnelaxe bukatzen du artikulua:

"Hagitz dantza interesgarria da. Izen eta izan, ongi aztertzea merezi
duena. Ez baitugu beste dantzarik, euskaldunon 300-400 urteko
gutiuste/haundinahi konplexuon prozesua, dantza honek bezain ongi
biltzen duenik. Zergatik gauzak sofistika-tzeko grina hori, nobleago
direlako ustean? Zergatik ez dantzatu lurrak eguzkiaren inguruan
bezala? Ba ote da deus nobleagorik, geure burua gobernatzen ikasteko?
Baiezka eta ezezka, baina, atzenean beti galdezka, aditu finen esku
uzten dut, urte askotako nire suma eder honen hazia."

Ingurutxoaz susmo batzuk
Diario Vasco, Patziku Perurena, 2008/06/12
http://www.dantzan.com/hemeroteka/ingurutxoaz-susmo-batzuk



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago