[dantzan] Ereintza, 50 urte eta liburua

Jon / Vanesa ja.maya a bildua euskalnet.net
Al, Mar 17, 09:22:59, CET 2008


Kaixo!

Albistea zehazte aldera: Ereintzak 50. urtemuga ospatzen du, baina Elkarte
osoak egingo du ospakizuna. Hau da, txistu taldeak, eskulangintza azokak,
antzerki taldeak, eskubaloi taldeak... eta tartean dantza taldeak ere. Talde
bakoitzak bere ekitaldi bereziak egingo ditu aurten, tartean dantza taldeak
ere noski, baina liburuak elkartearen historia biltzen du. Orain dela 50
urteko eta oraingo Errenteria alderatuz, Ereintzak herrian jokatu duen
papera azaltzen du. Tartean, dantza taldearen historiaren laburpen bat ere
egiten da, baina modu sintetikoan. Elkartearen osotasuna da liburuaren
ardatza.
Aurki emango dugu dantza taldearen ekitaldi berezien berri. HAin zuzen,
horiek taldeak urtero antolatzen dituen ekitaldien baitan kokatuko dira.
-MAiatzak 1: Dantzari TXiki Eguna
-Ekainak 21-28: Errenteria Dantzan jaialdia
-Uztailak 19: Erromeria Eguna
...

ONdo ibili oporretan

jon

----- Original Message ----- 
From: "dantzan.com" <dantzari a bildua dantzan.com>
To: <dantzan a bildua postaria.com>
Sent: Monday, March 17, 2008 8:50 AM
Subject: [dantzan] Ereintza, 50 urte eta liburua


Errenteriako Ereintza dantza taldea bere 50. urteurrena ospatzen ari
da eta ekitaldien artean taldearen inguruko liburua aurkeztu da
asteburuan. Taldearen historia biltzeaz gain, Ereintzako txistularien
egindako hainbat grabazio biltzen dituen CDa dakar liburuak.

Ereintza presentó el libro que recoge sus 50 años de historia y actividades
También se ha editado un doble CD que recopila ediciones antiguas de
sus txistularis
Diario Vasco, Luisma Rodriguez, Errenteria, 2008/03/16
http://www.dantzan.com/hemeroteka/ereintza-presento-libro
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago