[dantzan] Trans Danz, balet gazteen jaialdia

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Or, Mar 28, 09:32:12, CET 2008


Europako balet gazteen lehen topaketak antolatu ditu Ballet Biarritz
junior-ek. Europako leku desberdinetatik etorritako lau talde
elkartuko dira apirilaren 7tik 13ra bitartean, eta Ballet Junior lau
taldeen arteko harremanak bideratzeko aukera emango du. Aste batez,
lau konpainiek trukatuko dituzte jakintzak, kulturak, antolatuak
dauden tailer eta klaseen bidez, bai eta ikusgarrien bidez ere.
Genevatik (Suitza), Cannestik (Frantzia), Toskanatik (Italia) eta
Miarritzetik (Lapurdi) datoz lau balet gazte konpainia. Lau irakasle
gonbidatu izango dituzte: Urtzi Aranburu, Dominique Dreyfus, Hilde
Koch eta Josu Zabala.

Europako dantzari gazteentzat oholtza
Europako balet gazteen lehen topaketak antolatu dituzte Donibane
Garazin, Donostian eta Miarritzen
Berria, Xan Aire, Miarritze, 2008/03/28
http://www.dantzan.com/hemeroteka/europako-dantzari-gazteentzat

Trans Danz jaialdiak hainbat Ballet Junior talde bilduko ditu
Biarritzen apirilean
Gara, Biarritz, 2008/03/28
http://www.dantzan.com/hemeroteka/trans-danz-biarritzen



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago