[dantzan] 'Hnuy illa' aurkeztu da Santiagon

Haritz EDT haritz a bildua dantzan.com
Ost, Urr 15, 14:32:39, CEST 2008


ZORIONAK eta horrela jarraitu.
     Jon 

Jon / Vanesa writes: 

> Kaixo! 
> 
> Aste honetako ekaitza, zurrunbilo, kaka-nahaste guztiaren odnoren, azkenean egin dugu emanaldia eta egin dugu etxerako buelta. Batzuk bazterrak nahasten jarraitzeko asmoa agertu badute ere, atzoko emanaldia primeran joan zen. Santiagoko Printzipal Antzokia beteta zegoen, eta ikusleek txalo zaparrada luzearekin agurtu zituzten dantzariak. Ferian diren programatzaile eta profesioko kideen artean ere harrera oso ona izan du ikuskizunak. 
> 
> Orain, ia guztia ahaztutzen den eta gureari, dantza egiteari, ekiten diogun lasai-lasai. Asteburu honetan Agurainen eta Arrasaten emango da emanaldia, beraz badugu horretarako tartea. 
> 
> Eskerrik asko bidalitako dei eta mezuengatik. Mila esker, eta espero dut horrelako gehiagoren beharrik ez izatea. 
> 
> jon 
> 
>   ----- Original Message ----- 
>   From: dantzan.com 
>   To: dantzan a bildua postaria.com 
>   Sent: Wednesday, October 15, 2008 12:27 PM
>   Subject: [dantzan] 'Hnuy illa' aurkeztu da Santiagon 
> 
>  
> 
>   Azkenean Auzitegi nazionalak baimena eman du Kukai-Tanttkaren lana Santiagon aurkezteko eta emanaldia eskaini zen bart. Berriak dioenez "Kasuaz arduratu den Andreu epailearen arabera, aldiz, AVTren salaketan iksukizunaren «intentzionaltasunaren gainean espekulatu» baino ez da egiten, eta ez da « legez kanpoko» ezein ekintzaren gaineko daturik ematen, eta, ondorioz, AVTren salaketak «akzio penalaren erabilera asaldatzailea» dakar berekin." 
> 
>   'Hnuy illa' antzezteko baimena eman du Auzitegi Nazionalak 
>   Berria, Albistea, 2008/10/15
>   http://www.dantzan.com/hemeroteka/hnuy-illa-antzezteko-baimena-eman-du-auzitegi-nazionalak 
> 
>   La Audiencia Nacional autoriza un espectáculo basado en la obra de un etarra
>   http://www.lavanguardia.es/lv24h/20081014/53559572119.html 
> 
>   El Principal estrenó la obra 'vetada' por su nexo con ETA 
>   http://www.elcorreogallego.es/index.php?option=com_frontpage&Itemid=1&idMenu=3&idNoticia=353531 
> 
>  
> 
>  
> 
> ------------------------------------------------------------------------------ 
> 
> 
>   _______________________________________________
>   Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>   izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) 
> 
>   Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago