[dantzan] Barkoxeko maskaradak

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Urt 7, 10:15:59, CET 2009


Igandean abiatuko ditu Barkoxeko Etxahun elkarteak 2009ko maskaradak eta ohi
bezala Allande Sokarros-ek maskaradaren inguruko erreportajea argitaratu du
Berrian. 48 arizalek parte hartuko dute maskaradetan. Nobedadeen artean
aipatzekoak dira bi aitzindari talde (beltzak eta gorriak) arituko direla,
sei buhameekin batera bi buhamina (emakume buhameak) izango direla,
kerestuekin batera ere kerestu andereak ere izango dira. Maskarada gutxitan
agertzen den Hartza ere ekarriko dute Barkoxeko maskaradek, eta ez-ohikoa
dena, apaiza ere izango da arizaleen artean.Jean-Fabien Lexardoi eta Patrick
Queheille aritu dira arizaleak trebatzen.

Barkoxeko maskaradak Zuberoan zehar ibiltari
Berrogeita zortzi arizale dira guztira; tartean, bi aitzindari talde
(beltzak eta gorriak), hartza eta apaiza izango dira
Allande Sokarros, Berria, Barkoxe, Albistea, 2009/01/06
http://www.dantzan.com/hemeroteka/barkoxeko-maskaradak-zuberoan-zehar-ibiltari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090107/475009f4/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago