[dantzan] Urraska, Baionan estreinaldia

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Urt 14, 10:46:34, CET 2009


Asteburuan estreinatuko da Baionan Zarena Zarelako elkarteak ekoiztutako
Urraska ikuskizuna. Berrian argitaratu da gaur ikuskizunari buruzko
artikulua eta bertan Benoit Lamerain, ikuskizunaren bultzatzaileak dioenez:
«Euskal dantzari ikuspegi berri bat eskaini nahi diogu». Lamerain, bera
txistularia da eta Getariako (Lapurdi) dantza taldean ari da bereziki, baina
hainbat talderekin ibiltzeko aukera izan du azken hamar urte hauetan. «Ideia
eta sosa eskasa, taldeen motibazioa apal, tradizioaz akituak anitz, beti
dantza berak, bereziki turisten aitzinean ematen direnak... Horren aitzinean
bi aukera ikusi ditut: egoera usteltzera utzi edo zerbait proposatu.
Dantzari onei proiektu berri batean parte hartzeko aukera eman nahi nien.
Euskal dantzaren urratsak oinarritzat hartuz, gustukoak ditugun beste
herrialdeetako musika eta eraginak sartu ditugu. Zeltak eta georgiarrak,
adibidez». Dantza koreografiak Pascale Lascanok egin ditu. 20 dantzari eta 8
musikari. Lamerainek hautatu ditu dantzariak eta Hazparne, Donapaleu,
Getaria, Itsasu, Bardoze, Zuraide, Lekorne eta Senperekoak dira. Proiektuak
15.000 euro aurrekontua du eta EKEren laguntza izan dute aurrera eramateko.

XX. mendeko familia baten bizitza dantzaren bidez irudikatua 'Urraska'-n
Zarena Zarelako elkarte berriaren lehen sorkuntza da Baionako antzokian
emanen dutena asteburuan
Nora Arbelbide, Berria, Baiona, Albistea, 2009/01/14
http://www.dantzan.com/hemeroteka/xx-mendeko-familia-bat-dantzan-urraska-n
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090114/f8a84630/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago