[dantzan] DantzanTV

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urt 15, 12:56:47, CET 2009


Orain urtebete pasa blogean sarrera bat idatzi nuen "Dantza, telebista eta
Internet: 2008an bai ala bai" izenburupean. Bertan esaten nuen "Ea
dantzan.com-en bideoa normaltasunez integratu eta dantzanTV balizko
baterantz urratsak ematen ditugun". Dantzari buruzko webgune batean letrak
eta argazkiak oso ondo daude, baina letxe, bideoa dira dantzak toki batean
egin eta bestea batean horren berri izateko aukera ematen duen komunikazio
tresna indartsuena.

2008rako erronka zen hori. 2008a joan da eta ez dugu jarritako helburua
bete. Olentzerok ia-ia ekarri zigun oparia baina azkenean erregeak izan
dira, 2009arekin batera bideoa dantzan-era normaltasunez ekarri digutenak.
Momentuz produkzio propioa oso xumea izango da, telebista medio astuna eta
oso garestia baita, baina gutxienez noizean behin dantzei buruz hitzegiteaz
gain dantzak ikusteko aukera izango dugu.

http://www.dantzan.com/bideoak

oier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090115/df8f808d/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago