[dantzan] Iru ņeko Ortzadarrek aurten 35 urte beteko du

lasartiko a bildua euskalerria.org lasartiko a bildua euskalerria.org
Ast, Eka 11, 14:01:23, CEST 2009


ORTZADAR EUSKAL FOLKLORE ELKARTEA
 

Iruņeko Ortzadarrek aurten 35 urte beteko du. Dantza,
musika, kantua, ikerketa, folklore jardunaldiak, kultura... 
Urtemuga hau ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira urte
guztian zehar burutzeko. Urte oparoa izan du aurtengoa,
ohiko lanaz gain beste hamaika kontutan aritu baita;
gai-bakarreko eta bestelako ikastaroak, Materiagabeko
Ondarearen gaineko erakusketa berria.. Horren denaren berri
taldearen web gunean aurki daiteke.

 

EKITALDIEN AGENDA

 

Ekaina 

Argazki erakusketa (taldearen ibilbide luzearen gaineko
irudiak) 

o        Tokia: Areto berria. Arga zeharkalea, 1.
Arrotxapea.

o        Ordutegia: 13, 20 eta 27 (larunbatak), 11:00etatik
14:00etara eta 17:30etik 20:30etara. 14, 21 eta 28
(igandeak), 11:00etatik 14:00etara.

 

Ekainak 13: musika eta dantza emanaldia Arrotxapean
(Iruņako Sagardotegiaren aitzineko plazan) 18:00etan, eta
ondotik areto berriaren inaugurazioa. 

Uztaila

Uztailak 11: Ortzadarreko txistulari taldearen emanaldi
berezia, 35 urte beteko baitu honek ere San Ferminetan ari
dela. Nafarroa osoko txistulariak elkartuko dira (Mugarik
Gabeko Ttunttuneroak). 

Iraila

Kantu-afari berezia. (Eguna zehazteke). Emanen da honen
berri bere garaian. 

Urria

Urriak 3: Ikuskizun berria. Dantza, musika eta kantua
bilduko dituen emanaldi handia eginen da Baraņaingo
Auditorioan hainbat talderen laguntzaz: Andra Mari
(Galdakao), Kemen (Irun), Larraine (Zuberoa).  

Urriak 24: Egun handia. 35. urtemugaren ospakizuna. Eguna
hurbildu ahala emanen da ezagutzera bazkarirako
(Anaitasunan) txartelak erosteko modua etab. 
 




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago