[dantzan] Iru ņeko Ortzadarrek aurten 35 urte beteko du

Kimetz Arana Butroe larreaenekoa a bildua gmail.com
Ast, Eka 11, 15:35:53, CEST 2009


Bai bai, ederki zagok Ortzadarrena! Baina eta Mauleko ZARAMA birziklatu
konexion?? Animatuko??

kimetz

2009/6/11 <lasartiko a bildua euskalerria.org>

> ORTZADAR EUSKAL FOLKLORE ELKARTEA
>
>
> Iruņeko Ortzadarrek aurten 35 urte beteko du. Dantza,
> musika, kantua, ikerketa, folklore jardunaldiak, kultura...
> Urtemuga hau ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira urte
> guztian zehar burutzeko. Urte oparoa izan du aurtengoa,
> ohiko lanaz gain beste hamaika kontutan aritu baita;
> gai-bakarreko eta bestelako ikastaroak, Materiagabeko
> Ondarearen gaineko erakusketa berria.. Horren denaren berri
> taldearen web gunean aurki daiteke.
>
>
>
> EKITALDIEN AGENDA
>
>
>
> Ekaina
>
> Argazki erakusketa (taldearen ibilbide luzearen gaineko
> irudiak)
>
> o        Tokia: Areto berria. Arga zeharkalea, 1.
> Arrotxapea.
>
> o        Ordutegia: 13, 20 eta 27 (larunbatak), 11:00etatik
> 14:00etara eta 17:30etik 20:30etara. 14, 21 eta 28
> (igandeak), 11:00etatik 14:00etara.
>
>
>
> Ekainak 13: musika eta dantza emanaldia Arrotxapean
> (Iruņako Sagardotegiaren aitzineko plazan) 18:00etan, eta
> ondotik areto berriaren inaugurazioa.
>
> Uztaila
>
> Uztailak 11: Ortzadarreko txistulari taldearen emanaldi
> berezia, 35 urte beteko baitu honek ere San Ferminetan ari
> dela. Nafarroa osoko txistulariak elkartuko dira (Mugarik
> Gabeko Ttunttuneroak).
>
> Iraila
>
> Kantu-afari berezia. (Eguna zehazteke). Emanen da honen
> berri bere garaian.
>
> Urria
>
> Urriak 3: Ikuskizun berria. Dantza, musika eta kantua
> bilduko dituen emanaldi handia eginen da Baraņaingo
> Auditorioan hainbat talderen laguntzaz: Andra Mari
> (Galdakao), Kemen (Irun), Larraine (Zuberoa).
>
> Urriak 24: Egun handia. 35. urtemugaren ospakizuna. Eguna
> hurbildu ahala emanen da ezagutzera bazkarirako
> (Anaitasunan) txartelak erosteko modua etab.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
http://www.basetxesarea.blogspot.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090611/c692e22f/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago