[dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian

Gari Otamendi arrabita a bildua dantzan.com
Ost, Eka 24, 10:48:37, CEST 2009


Galdera ona, inondik ere: dantza-maisuak nork izendatzen ditu herri honetan?

Kontu hori, nolabait, arautzen ez den(dugun) bitartean, antzeko segitzen
dugu: denok dugu ibilbide, edo "bagaje" bat, eta harekin gabiltza munduan
(antzinako dantza-maisu horien moduan, portzierto).

Eta horren harira, Mikelen kezka konpartitzen dut, gehiegi, nonahi eta
edonola, erabiltzearen ondorioz, balioa (prestigioa?) galtzen baitu
dantza-maisuaren izenak eta figurak. Musika eskolak, etorkizunean, Musika
eta Dantza eskola bihurtzea izan behar litzateke gure helburuetako bat. Izan
dira saiakerak, eta pixkanaka, bidea egiten ari dela uste dut. Bitartean, ez
dizut ukatuko, "merienda de negros" moduko batean egotearen irudipena dugula
askok.

Nolanahi ere, etxeko-lanak egin gabe edukitzeagatik, bata besteari harriak
botatzen aritzea, etxeko teilatuari botatzearen parekoa dela iruditzen zait.

.........................................

Mikel Goitia<mgoitia a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 22
23:43):

 Itaun pare bat daukadaz, ea batan batek erantzun ahal badozta; dantza maisu
> titulasioa Aiko Taldeak zabaltzen dau?. Kuriosoa da dantza partaide guztiak
> (musikoren bat bebai), azken aldian leku guztietatik zabaltzen dauriela,
> eurak dantza maisuak direzela.
>
> Beno, beste bat be badekot; dantza maisuak nork izendatutzen dotzuz herri
> honetan ????.
>
> Azkena; inperatiboz izendatutako "dantza maisu" hauek izango direz, Euskal
> Herriko Musika Eskoletan dantza maisu bezala jarriko direzenak?.
>
>   Harritzekoa da, nola erabiltzen dabien batzuk folklorea, ta kulturea.
> Harritzekoa, ta lotsagarria!!!!
>
>
>
> ----- Original Message -----
>  *From:* dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>
> *To:* dantzan <dantzan a bildua postaria.com>
> *Sent:* Monday, June 22, 2009 5:30 PM
> *Subject:* [dantzan] Patxi Laborda Euskadi Irratian
>
>
>
> Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik 22.00etara, Patxi Laborda
> elkarrizketatuko dute Euskadi Irratian, "Esaidazu" irratsaioan. Besteak
> beste, AIKO taldetik egiten duten lanaz arituko dira berarekin.
>
> Patxi Laborda dantza maisua, "Esaidazu" irratsaioan
>
> http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/osoa/176833/patxi-laborda-dantza-maisua-esaidazu-irratsaioan/
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090624/ca2238a8/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago