[dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian

Mikel Goitia mgoitia a bildua euskalnet.net
Ost, Eka 24, 23:50:09, CEST 2009


Gabon danori,

lehenengo eta behin, Gariren idatziari erantzunde, korreo bat bidaltzen dodan bakoitzean harriek ez dodazela inoren teilature botatzen argi utzi gure dot, baizik eta geure taldeak babestu nahian idazten dodala, Dantza Taldea, alegia.

Azken urteotan, talde mota desberdinak sortu geure Herrian, horien artean Patxi Laborda partaide duen Aiko taldea.
Aikotarrek ahoa zabaltzen deurien bakoitzean, Dantza Taldeak izendatzen dabez komunikabideetan (oso abilak dira horretan gainera. Dantza Taldeok ikasi beharreko arloa, bai jauna!) eta primeran egiten deurie berba hasiera, azkenean kritikatzen amaitzen dutelarik.

Euskadi Irratiak Patxi Labordari eginiko azken elkarrizketan "perla" pare bat entzuteko aukera izan dogu eta, zoritxarrez, ez da lehen aldie.

Batetik, aipatutako elkarrizketatuak sarritan izendatu dauz Dantza Talde tradizionalak profesional edo sasi-profesional legez,
bada, hori esan dauen artista horrek ez al daki dantza taldeak mantentzeak dakarren ahalegine zelakoa dan geur egun? Ziur nago, Euskal Herriko dantza taldeetako partaide batek ere ez duela txakur txikirik poltsikoratzen bere ahalegin horretan.

Publizitatea egin dezagun eureri gustetan jakien modure: Aiko taldearen web-gunera sartuz gero, bertan ikusteko abagunea izango dogu zenbat kobratzen dabien saio bakoitzeko. Ez dago Euskal Herrian hori kobratzen dauen dantza talderik. Nor da hemen beraz profesionala edo sasi-profesionala? Irabazi asmorik gabeko elkarte bat delakoaren ustean, ziur nago diru guzti hori euskal kultura eta folklorearen sustapenerako izango dela, ezta?

Ez dot inola ere onartuko, kulturaren alde milaka dantzari batzen dabezan dantza taldeek beraien denbora eta izerdia truke ekonomiko barik lanean dihardutenean, inongo "dantza-maisu iluminau" batek euskal hedabide publiko batean profesionala edo, berriz ere diņot bere hitzetan oinarritute, sasi-profesionala dela esatea.

Amaitzeko, eta arestian aipatutakora bueltatuz, esandakoa geure teilatura harririk botatzea ez dalakoan nago. Bakoitzak bere bidea ustartu eta ereindakoa jaso dezala. Horrela, danok kulturaren alde egingo dogu eta Euskal Herriak eskertuko dozku duda barik.


  ----- Original Message ----- 
  From: Gari Otamendi 
  To: dantzan a bildua postaria.com 
  Sent: Wednesday, June 24, 2009 10:48 AM
  Subject: [dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian


  Galdera ona, inondik ere: dantza-maisuak nork izendatzen ditu herri honetan?

  Kontu hori, nolabait, arautzen ez den(dugun) bitartean, antzeko segitzen dugu: denok dugu ibilbide, edo "bagaje" bat, eta harekin gabiltza munduan (antzinako dantza-maisu horien moduan, portzierto).

  Eta horren harira, Mikelen kezka konpartitzen dut, gehiegi, nonahi eta edonola, erabiltzearen ondorioz, balioa (prestigioa?) galtzen baitu dantza-maisuaren izenak eta figurak. Musika eskolak, etorkizunean, Musika eta Dantza eskola bihurtzea izan behar litzateke gure helburuetako bat. Izan dira saiakerak, eta pixkanaka, bidea egiten ari dela uste dut. Bitartean, ez dizut ukatuko, "merienda de negros" moduko batean egotearen irudipena dugula askok. 

  Nolanahi ere, etxeko-lanak egin gabe edukitzeagatik, bata besteari harriak botatzen aritzea, etxeko teilatuari botatzearen parekoa dela iruditzen zait.

  .........................................


  Mikel Goitia<mgoitia a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 22 23:43):


    Itaun pare bat daukadaz, ea batan batek erantzun ahal badozta; dantza maisu titulasioa Aiko Taldeak zabaltzen dau?. Kuriosoa da dantza partaide guztiak (musikoren bat bebai), azken aldian leku guztietatik zabaltzen dauriela, eurak dantza maisuak direzela.

    Beno, beste bat be badekot; dantza maisuak nork izendatutzen dotzuz herri honetan ????.

    Azkena; inperatiboz izendatutako "dantza maisu" hauek izango direz, Euskal Herriko Musika Eskoletan dantza maisu bezala jarriko direzenak?. 

      Harritzekoa da, nola erabiltzen dabien batzuk folklorea, ta kulturea. Harritzekoa, ta lotsagarria!!!!


      ----- Original Message ----- 
      From: dantzan.com 
      To: dantzan 
      Sent: Monday, June 22, 2009 5:30 PM
      Subject: [dantzan] Patxi Laborda Euskadi Irratian




      Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik 22.00etara, Patxi Laborda elkarrizketatuko dute Euskadi Irratian, "Esaidazu" irratsaioan. Besteak beste, AIKO taldetik egiten duten lanaz arituko dira berarekin.

      Patxi Laborda dantza maisua, "Esaidazu" irratsaioan
      http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/osoa/176833/patxi-laborda-dantza-maisua-esaidazu-irratsaioan/



--------------------------------------------------------------------------


      _______________________________________________
      Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
      izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

      Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.







------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090624/41421eba/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago