[dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian

patxilaborda patxilaborda a bildua bilbaomusika.net
Ast, Eka 25, 09:38:47, CEST 2009


Bakarrik gauza bat gustatuko litzaidake argitzea:

Agian "sasi profesionala" hitza ez da egokia, eta hola bada, aurretik
eskatzen dut barkamena, baina, gaizki ulertzerik ez izateko, kontestuan
barruan ulertu behar da: plaza dantzen bilakaeraz ari ginen eta dauden
ereduetaz, eta aipatzen nuen dantza taldeetako dantzariek gazteak direlako
eta entsaioak egiten dituztelako batez ere, plazetan aritzen den jendeak ez
dituen gaitasun batzuk garatu dituzte, eta guretzako jende horrek behar du
beste eredu bat.

Dantza taldeak ez ditut inoiz kritikatu modu ezkorrean, miresten dut haiek
egindako lana eta iruditzen zait erabat osagarria guk egiten dugunarekin. Ni
neuk dantza talde ezberdinetan ibili izan naiz modu militantean urte
aunitzez. Nere ustez, euskal folkloreak profesionalak eta militanteak behar
ditu, eta profesionalok jakin behar dugu eta badakigu militanteak izaten
kasu askotan.

Nere asmoa ez da eztabaida hau areagotzea, benetan. Ez dut uste indarrak
galdu behar ditugunik horrelako hikamikatan guziok asmo bera daukagulako,
nahiz eta sistima ezberdinak erabili.


  -----Mensaje original-----
  De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Mikel Goitia
  Enviado el: miércoles, 24 de junio de 2009 22:50
  Para: Dantzan zerrenda
  Asunto: Re: [dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian


  Gabon danori,

  lehenengo eta behin, Gariren idatziari erantzunde, korreo bat bidaltzen
dodan bakoitzean harriek ez dodazela inoren teilature botatzen argi utzi
gure dot, baizik eta geure taldeak babestu nahian idazten dodala, Dantza
Taldea, alegia.

  Azken urteotan, talde mota desberdinak sortu geure Herrian, horien artean
Patxi Laborda partaide duen Aiko taldea.
  Aikotarrek ahoa zabaltzen deurien bakoitzean, Dantza Taldeak izendatzen
dabez komunikabideetan (oso abilak dira horretan gainera. Dantza Taldeok
ikasi beharreko arloa, bai jauna!) eta primeran egiten deurie berba hasiera,
azkenean kritikatzen amaitzen dutelarik.

  Euskadi Irratiak Patxi Labordari eginiko azken elkarrizketan "perla" pare
bat entzuteko aukera izan dogu eta, zoritxarrez, ez da lehen aldie.

  Batetik, aipatutako elkarrizketatuak sarritan izendatu dauz Dantza Talde
tradizionalak profesional edo sasi-profesional legez,
  bada, hori esan dauen artista horrek ez al daki dantza taldeak mantentzeak
dakarren ahalegine zelakoa dan geur egun? Ziur nago, Euskal Herriko dantza
taldeetako partaide batek ere ez duela txakur txikirik poltsikoratzen bere
ahalegin horretan.

  Publizitatea egin dezagun eureri gustetan jakien modure: Aiko taldearen
web-gunera sartuz gero, bertan ikusteko abagunea izango dogu zenbat
kobratzen dabien saio bakoitzeko. Ez dago Euskal Herrian hori kobratzen
dauen dantza talderik. Nor da hemen beraz profesionala edo
sasi-profesionala? Irabazi asmorik gabeko elkarte bat delakoaren ustean,
ziur nago diru guzti hori euskal kultura eta folklorearen sustapenerako
izango dela, ezta?

  Ez dot inola ere onartuko, kulturaren alde milaka dantzari batzen dabezan
dantza taldeek beraien denbora eta izerdia truke ekonomiko barik lanean
dihardutenean, inongo "dantza-maisu iluminau" batek euskal hedabide publiko
batean profesionala edo, berriz ere diñot bere hitzetan oinarritute,
sasi-profesionala dela esatea.

  Amaitzeko, eta arestian aipatutakora bueltatuz, esandakoa geure teilatura
harririk botatzea ez dalakoan nago. Bakoitzak bere bidea ustartu eta
ereindakoa jaso dezala. Horrela, danok kulturaren alde egingo dogu eta
Euskal Herriak eskertuko dozku duda barik.


    ----- Original Message -----
    From: Gari Otamendi
    To: dantzan a bildua postaria.com
    Sent: Wednesday, June 24, 2009 10:48 AM
    Subject: [dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian


    Galdera ona, inondik ere: dantza-maisuak nork izendatzen ditu herri
honetan?

    Kontu hori, nolabait, arautzen ez den(dugun) bitartean, antzeko segitzen
dugu: denok dugu ibilbide, edo "bagaje" bat, eta harekin gabiltza munduan
(antzinako dantza-maisu horien moduan, portzierto).

    Eta horren harira, Mikelen kezka konpartitzen dut, gehiegi, nonahi eta
edonola, erabiltzearen ondorioz, balioa (prestigioa?) galtzen baitu
dantza-maisuaren izenak eta figurak. Musika eskolak, etorkizunean, Musika
eta Dantza eskola bihurtzea izan behar litzateke gure helburuetako bat. Izan
dira saiakerak, eta pixkanaka, bidea egiten ari dela uste dut. Bitartean, ez
dizut ukatuko, "merienda de negros" moduko batean egotearen irudipena dugula
askok.

    Nolanahi ere, etxeko-lanak egin gabe edukitzeagatik, bata besteari
harriak botatzen aritzea, etxeko teilatuari botatzearen parekoa dela
iruditzen zait.

    .........................................


    Mikel Goitia<mgoitia a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009
ekaina 22 23:43):


      Itaun pare bat daukadaz, ea batan batek erantzun ahal badozta; dantza
maisu titulasioa Aiko Taldeak zabaltzen dau?. Kuriosoa da dantza partaide
guztiak (musikoren bat bebai), azken aldian leku guztietatik zabaltzen
dauriela, eurak dantza maisuak direzela.

      Beno, beste bat be badekot; dantza maisuak nork izendatutzen dotzuz
herri honetan ????.

      Azkena; inperatiboz izendatutako "dantza maisu" hauek izango direz,
Euskal Herriko Musika Eskoletan dantza maisu bezala jarriko direzenak?.

        Harritzekoa da, nola erabiltzen dabien batzuk folklorea, ta
kulturea. Harritzekoa, ta lotsagarria!!!!


        ----- Original Message -----
        From: dantzan.com
        To: dantzan
        Sent: Monday, June 22, 2009 5:30 PM
        Subject: [dantzan] Patxi Laborda Euskadi Irratian




        Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik 22.00etara, Patxi Laborda
elkarrizketatuko dute Euskadi Irratian, "Esaidazu" irratsaioan. Besteak
beste, AIKO taldetik egiten duten lanaz arituko dira berarekin.

        Patxi Laborda dantza maisua, "Esaidazu" irratsaioan
        http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/osoa/176833/patxi-labord
a-dantza-maisua-esaidazu-irratsaioan/



------------------------------------------------------------------------


        _______________________________________________
        Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
Dantzan-request a bildua postaria.com
        izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

        Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

      _______________________________________________
      Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
      izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

      Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.







----------------------------------------------------------------------------


    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090625/b5c9a730/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago