[dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian

Aitor Furundarena Usabiaga aitorfurunda a bildua gmail.com
Or, Eka 26, 11:05:27, CEST 2009


Kaixo,
bata bestearekin ados egon gaitezke edo ez, desadostasunak (handiak) izan
ditzakegu bakoitzak daraman bideari buruz, eta desadostasun hoiek adieraztea
guztiz positiboa da, noski (besteak beste hau da foro baten funtzio
nagusietako bat), baina AIKO taldearen inguruan foro honetan irakurri
ditudan mezu batzuetan errespetu falta handi samarrak egon dira gauzak
esateko moduan, eta eskatuko nizueke errespetua ez galtzen saiatzeko.
Ezberdindu behar da eman nahi dugun iritzia eta nola ematen dugun. Jende
asko dago hemen lan handia egiten ari dena, oso handia, herrietako dantza
taldeetan eta dantza taldeetatik kanpo. AIKO taldean ERE lan handia - ez
dakizue zenbatekoa - egiten ari gara, gure ustez egokia den bide batean, eta
badakigun arren gure ustez egokia den bidea beste batzurentzat ez dela hala
izango, errespetu osoa sentitzen dugu (askotan MIRESMENA ere bai) kulturaren
alde lan egiten duten guztienganako.

Beharbada, beste batean nire iritziak emango ditut Mikel eta Gariren
idatzietako edukiei buruz, baina kasu honetan, eta gauzak ez nahastearren,
formei buruz idatzi nahi nuen "soilik", oso gauza larriak irakurri ditut
eta.

Aitor Furundarena Usabiaga (AIKO eta Beasaingo AURTZAKA taldeetako kide,
inorentzat honek zerbait esan nahiko balu).
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090626/f66e9f9d/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago