[dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian

Aitor Furundarena Usabiaga aitorfurunda a bildua gmail.com
Or, Eka 26, 21:48:42, CEST 2009


Mikel,

zure aurreko mezuak ikusita, ondoren nirea, eta nireari eman diozun
erantzuna ikusita, benetan zail egiten zait sinestea errespetuz idatzi
duzula pentsatzen duzunik. Niri behintzat ez zait inola ere hala iruditzen,
eta ohituraz, errespetu faltaz ari zaizkidala sentitzen dudanean, nahiago
izaten dut edukiei buruz hasi ere ez egitea. Etengabe, min emateko moduan
ari zara gauzak esaten, eta hoiek ez dira modu egokiak gure iritziak elkar
trukatzeko.

Hori bai, inori zalantzarik sortzen bazaio nire/gure lanari buruz (bai AIKO
taldean eta bai AURTZAKA Beasaingo Dantza Taldean), modu egokian planteatuz
gero, gustura asko erantzungo dut.

Aitor Furundarena Usabiaga.



Mikel Goitia<mgoitia a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 26
18:31):

>  Aupa,
>
> aurreko korreoa amaitu nauen legez hasiko dot oingoa, bakoitzak bere bidea
> egin behar dauela esaten jarraitzen dot eta, zeugaz Aitor, bat nator
> errespetua mantentzen saiatu behar dogule esatean.
>
> Hala ere, neure berbetan txarto-ulerturik egon ez daiten berriro be
> berretsi egiten dot ez nagoela Aiko bera kritikatzen, baizik eta zelan
> aurkezten dozuen zeuon proiektua.
> Zeuon estiloko talde diferenteak dauz baina zeuok zarie bakarrak proiektua
> aurkezten dozuen bakoitzean dantza taldeak aipatu eta urteetan lortutakoak
> kolokan jartzen dozuezenak.
>
> Beste puntu batean azpimarratu gureko neuke, herriko plazak eta erromeriek
> hutsik egon badira ez dala dantza taldeen erruagatik izan.
>
> 1- Dantza desdramatizatu.
> 2- Garai bateko dantzatzeko estiloa berreskuratu eta profesionalak ikusteak
> sortzen duen beldurra gainditu. Hori da Aikoren erronka.
> 3- Eurek (dantza taldeek), museoa bihurtu dute dantza.
>
> Hiru puntu hauek zeuok esaten dozuenaren adibide txiki bat besterik ez
> dira.
>
> Halako esaldiak ez al dira errespetu faltakoak urte asko eta askotan lanean
> ibili diren dantza taldeentzako?
> Halako ideiak dekozenak, ez al da "iluminau" bat?
>
> Gauzak argi utzi deiguzen, dantzak erakustea dantzan ez dakien jenteari ez
> da zeuok asmatutako gauza bat. Dantza taldeetan dihardugun asko, klaseak
> emoten ibili gara era tradizionalean, umorearekin, modu ergonomiko,
> ekologiko, astrologiko eta inongo matrikula kobratu barik!
>
> Gainera, zeuok be dantza taldeetatik eratorriak zarie eta harengandik
> ikasitako guztie SALTZEN dozue.
>
> Euskadi Irratiko elkarrizketan Patxik une batean zera dio: "lanean ari gara
> plaza pixka bat gehiago demokratizatzeko"...parkatu baina, zeuok egin dozuen
> gauza bakarra plazak pribatizatzea da. Kuriosoa da Aiko taldea sortzen ari
> zela, dantza talde batekin nahi zuela kolaboratu eta noski, bertako
> dantzariekin ere. Dantza taldeak hasiera batetik eman zion ezezkoa.
> Honen harira, Herri honetan dagoen benetako dantza-maisu batek Dantza Talde
> bat zapuzteko dagoen biderik errezena, bertako dantzari onak hartu eta
> taldetik ateratzea zela zioen.
>
> Amaitzeko, hurrungoa esan nahiko nuke Furundarenaren berbetan oinarritute:
> DANTZA TALDEOK ERE lan handia - ez dakizue zenbatekoa - egiten ari gara...
> desberdintasun batzuekin.
> Batetik, geu ez garela zortzi kide, 40tik gorako taldeak osatzen doguzelako
> kasu gehienetan.
> Bestetik, geure poltsikora ez dogula dirurik eramaten kulturaren alde
> egiteagatik (hori bai meritue!).
> Eta azkenik, mirari bat dalako lehenik, herrietako dantza taldeek euren
> herrian bertan dantza saio bat lortzea, eta bigarrenik, gero talde bat
> udaletxera joan eta saio horrek burutzeko aukera kentzen doazenean (diru
> hori herriko dantza taldeari kenduz eta, beraz herriari kenduz) dantza talde
> horiek dantzan jarraitzea.
>
> Esandakoa, bakoitzak egin dezala bere bidea, bai, baina ondokoa zapaldu
> barik eta gutxiago errespetua faltatuz.
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Aitor Furundarena Usabiaga <aitorfurunda a bildua gmail.com>
> *To:* dantzan a bildua postaria.com
> *Sent:* Friday, June 26, 2009 11:05 AM
> *Subject:* Re: [dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian
>
> Kaixo,
> bata bestearekin ados egon gaitezke edo ez, desadostasunak (handiak) izan
> ditzakegu bakoitzak daraman bideari buruz, eta desadostasun hoiek adieraztea
> guztiz positiboa da, noski (besteak beste hau da foro baten funtzio
> nagusietako bat), baina AIKO taldearen inguruan foro honetan irakurri
> ditudan mezu batzuetan errespetu falta handi samarrak egon dira gauzak
> esateko moduan, eta eskatuko nizueke errespetua ez galtzen saiatzeko.
> Ezberdindu behar da eman nahi dugun iritzia eta nola ematen dugun. Jende
> asko dago hemen lan handia egiten ari dena, oso handia, herrietako dantza
> taldeetan eta dantza taldeetatik kanpo. AIKO taldean ERE lan handia - ez
> dakizue zenbatekoa - egiten ari gara, gure ustez egokia den bide batean, eta
> badakigun arren gure ustez egokia den bidea beste batzurentzat ez dela hala
> izango, errespetu osoa sentitzen dugu (askotan MIRESMENA ere bai) kulturaren
> alde lan egiten duten guztienganako.
>
> Beharbada, beste batean nire iritziak emango ditut Mikel eta Gariren
> idatzietako edukiei buruz, baina kasu honetan, eta gauzak ez nahastearren,
> formei buruz idatzi nahi nuen "soilik", oso gauza larriak irakurri ditut
> eta.
>
> Aitor Furundarena Usabiaga (AIKO eta Beasaingo AURTZAKA taldeetako kide,
> inorentzat honek zerbait esan nahiko balu).
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>  Bakarrik gauza bat gustatuko litzaidake argitzea:
>
> Agian "sasi profesionala" hitza ez da egokia, eta hola bada, aurretik
> eskatzen dut barkamena, baina, gaizki ulertzerik ez izateko, kontestuan
> barruan ulertu behar da: plaza dantzen bilakaeraz ari ginen eta dauden
> ereduetaz, eta aipatzen nuen dantza taldeetako dantzariek gazteak direlako
> eta entsaioak egiten dituztelako batez ere, plazetan aritzen den jendeak ez
> dituen gaitasun batzuk garatu dituzte, eta guretzako jende horrek behar du
> beste eredu bat.
>
> Dantza taldeak ez ditut inoiz kritikatu modu ezkorrean, miresten dut haiek
> egindako lana eta iruditzen zait erabat osagarria guk egiten dugunarekin. Ni
> neuk dantza talde ezberdinetan ibili izan naiz modu militantean urte
> aunitzez. Nere ustez, euskal folkloreak profesionalak eta militanteak behar
> ditu, eta profesionalok jakin behar dugu eta badakigu militanteak izaten
> kasu askotan.
>
> Nere asmoa ez da eztabaida hau areagotzea, benetan. Ez dut uste indarrak
> galdu behar ditugunik horrelako hikamikatan guziok asmo bera daukagulako,
> nahiz eta sistima ezberdinak erabili.
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> *De:* dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com]*En
> nombre de *Mikel Goitia
> *Enviado el:* miércoles, 24 de junio de 2009 22:50
> *Para:* Dantzan zerrenda
> *Asunto:* Re: [dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian
>
>  Gabon danori,
>
> lehenengo eta behin, Gariren idatziari erantzunde, korreo bat bidaltzen
> dodan bakoitzean harriek ez dodazela inoren teilature botatzen argi utzi
> gure dot, baizik eta geure taldeak babestu nahian idazten dodala, Dantza
> Taldea, alegia.
>
> Azken urteotan, talde mota desberdinak sortu geure Herrian, horien artean
> Patxi Laborda partaide duen Aiko taldea.
> Aikotarrek ahoa zabaltzen deurien bakoitzean, Dantza Taldeak izendatzen
> dabez komunikabideetan (oso abilak dira horretan gainera. Dantza Taldeok
> ikasi beharreko arloa, bai jauna!) eta primeran egiten deurie berba hasiera,
> azkenean kritikatzen amaitzen dutelarik.
>
> Euskadi Irratiak Patxi Labordari eginiko azken elkarrizketan "perla" pare
> bat entzuteko aukera izan dogu eta, zoritxarrez, ez da lehen aldie.
>
> Batetik, aipatutako elkarrizketatuak sarritan izendatu dauz Dantza Talde
> tradizionalak profesional edo sasi-profesional legez,
> bada, hori esan dauen artista horrek ez al daki dantza taldeak mantentzeak
> dakarren ahalegine zelakoa dan geur egun? Ziur nago, Euskal Herriko dantza
> taldeetako partaide batek ere ez duela txakur txikirik poltsikoratzen bere
> ahalegin horretan.
>
> Publizitatea egin dezagun eureri gustetan jakien modure: Aiko taldearen
> web-gunera sartuz gero, bertan ikusteko abagunea izango dogu zenbat
> kobratzen dabien saio bakoitzeko. Ez dago Euskal Herrian hori kobratzen
> dauen dantza talderik. Nor da hemen beraz profesionala edo
> sasi-profesionala? Irabazi asmorik gabeko elkarte bat delakoaren ustean,
> ziur nago diru guzti hori euskal kultura eta folklorearen sustapenerako
> izango dela, ezta?
>
> Ez dot inola ere onartuko, kulturaren alde milaka dantzari batzen dabezan
> dantza taldeek beraien denbora eta izerdia truke ekonomiko barik lanean
> dihardutenean, inongo "dantza-maisu iluminau" batek euskal hedabide publiko
> batean profesionala edo, berriz ere diñot bere hitzetan oinarritute,
> sasi-profesionala dela esatea.
>
> Amaitzeko, eta arestian aipatutakora bueltatuz, esandakoa geure teilatura
> harririk botatzea ez dalakoan nago. Bakoitzak bere bidea ustartu eta
> ereindakoa jaso dezala. Horrela, danok kulturaren alde egingo dogu eta
> Euskal Herriak eskertuko dozku duda barik.
>
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Gari Otamendi <arrabita a bildua dantzan.com>
> *To:* dantzan a bildua postaria.com
> *Sent:* Wednesday, June 24, 2009 10:48 AM
> *Subject:* [dantzan] Fwd: Patxi Laborda Euskadi Irratian
>
> Galdera ona, inondik ere: dantza-maisuak nork izendatzen ditu herri
> honetan?
>
> Kontu hori, nolabait, arautzen ez den(dugun) bitartean, antzeko segitzen
> dugu: denok dugu ibilbide, edo "bagaje" bat, eta harekin gabiltza munduan
> (antzinako dantza-maisu horien moduan, portzierto).
>
> Eta horren harira, Mikelen kezka konpartitzen dut, gehiegi, nonahi eta
> edonola, erabiltzearen ondorioz, balioa (prestigioa?) galtzen baitu
> dantza-maisuaren izenak eta figurak. Musika eskolak, etorkizunean, Musika
> eta Dantza eskola bihurtzea izan behar litzateke gure helburuetako bat. Izan
> dira saiakerak, eta pixkanaka, bidea egiten ari dela uste dut. Bitartean, ez
> dizut ukatuko, "merienda de negros" moduko batean egotearen irudipena dugula
> askok.
>
> Nolanahi ere, etxeko-lanak egin gabe edukitzeagatik, bata besteari harriak
> botatzen aritzea, etxeko teilatuari botatzearen parekoa dela iruditzen zait.
>
> .........................................
>
> Mikel Goitia<mgoitia a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina
> 22 23:43):
>
>  Itaun pare bat daukadaz, ea batan batek erantzun ahal badozta; dantza
>> maisu titulasioa Aiko Taldeak zabaltzen dau?. Kuriosoa da dantza partaide
>> guztiak (musikoren bat bebai), azken aldian leku guztietatik zabaltzen
>> dauriela, eurak dantza maisuak direzela.
>>
>> Beno, beste bat be badekot; dantza maisuak nork izendatutzen dotzuz herri
>> honetan ????.
>>
>> Azkena; inperatiboz izendatutako "dantza maisu" hauek izango direz, Euskal
>> Herriko Musika Eskoletan dantza maisu bezala jarriko direzenak?.
>>
>>   Harritzekoa da, nola erabiltzen dabien batzuk folklorea, ta kulturea.
>> Harritzekoa, ta lotsagarria!!!!
>>
>>
>>
>> ----- Original Message -----
>> *From:* dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>
>> *To:* dantzan <dantzan a bildua postaria.com>
>> *Sent:* Monday, June 22, 2009 5:30 PM
>> *Subject:* [dantzan] Patxi Laborda Euskadi Irratian
>>
>>
>>
>> Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik 22.00etara, Patxi Laborda
>> elkarrizketatuko dute Euskadi Irratian, "Esaidazu" irratsaioan. Besteak
>> beste, AIKO taldetik egiten duten lanaz arituko dira berarekin.
>>
>> Patxi Laborda dantza maisua, "Esaidazu" irratsaioan
>>
>> http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/osoa/176833/patxi-laborda-dantza-maisua-esaidazu-irratsaioan/
>>
>> ------------------------------
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090626/2499a995/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago