[dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak

Aitor Furundarena Usabiaga aitorfurunda a bildua gmail.com
Or, Eka 26, 22:50:15, CEST 2009


Kaixo Gari,

idazten ari naizenez (normalean oso nagia izaten naiz horretarako),
planteatzen duzunari buruz nire iritzia emango dut:

nire ingurunean ez dut dantza-maisuaren figura halako garrantziaz bizi
izan, niretzat bere esanahia ere ez dago oso zehaztuta, eta bakoitzak
bere zentzua ematen dio.
Gainera, ni neroni ez naiz, printzipioz, halako zerbait arautzearen
aldeko. Uste dut, gakoa gehiago dagoela aipatzen duzun beste arloan:

Musika eta dantza eskolak.

Arlo horretan zer nahi dugun erabakitzea zaila da, oso zaila, baina
hor dago (nire ustez) etorkizuneko estrategiaren gakoa.

Euskal dantza tradizionala, mundu akademikoan sartzea nahi dugun ala
ez, ezezkoa bada, orduan ze alternatiba planteatzen den, baiezkoa
bada, zein kondiziotan...

Nire ustez, hori da garrantzitsua, interesgarria eta enerjia inbertitu
beharreko kontuetako bat. Dantza-maisua izena nori eman eta nori
ez...uf...dagoeneko hitz baten esanahiari buruzko gogoetatan nire
bizitzan ordu gehiegi galdu dudala sentitzen dut, alfer-alferrik.

(badaezpada ere, argitu nahi dut iritzi hau guztiz pertsonala dela, ez
naiz ari AIKO edo AURTZAKA taldeen izenean)

Aitor Furundarena Usabiaga.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090626/a82ad1f5/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago