[dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak

Mikel Goitia mgoitia a bildua euskalnet.net
Lar, Eka 27, 16:21:39, CEST 2009


Nik bai dekot proposamen bat (nola ez, errespetu handiarekin ta inolako min emateko moduan gogo barik); garrantzi handirik ez badau dantza-maisuaren izenangandik, Dantza Talde guztiko dantzariak, dantza-maisu bezala aurkeztu gaitezan, ta horrela arazo guztiak konponduta. Bitigudinoko Dantza Taldea, dantza -maisuz osotatuko dantza taldea. Gu bai artistak!!!!!


  ----- Original Message ----- 
  From: Aitor Furundarena Usabiaga 
  To: dantzan a bildua postaria.com 
  Sent: Friday, June 26, 2009 10:50 PM
  Subject: [dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak


Kaixo Gari,idazten ari naizenez (normalean oso nagia izaten naiz horretarako), planteatzen duzunari buruz nire iritzia emango dut:nire ingurunean ez dut dantza-maisuaren figura halako garrantziaz bizi izan, niretzat bere esanahia ere ez dago oso zehaztuta, eta bakoitzak bere zentzua ematen dio.
Gainera, ni neroni ez naiz, printzipioz, halako zerbait arautzearen aldeko. Uste dut, gakoa gehiago dagoela aipatzen duzun beste arloan:Musika eta dantza eskolak.Arlo horretan zer nahi dugun erabakitzea zaila da, oso zaila, baina hor dago (nire ustez) etorkizuneko estrategiaren gakoa.
Euskal dantza tradizionala, mundu akademikoan sartzea nahi dugun ala ez, ezezkoa bada, orduan ze alternatiba planteatzen den, baiezkoa bada, zein kondiziotan...Nire ustez, hori da garrantzitsua, interesgarria eta enerjia inbertitu beharreko kontuetako bat. Dantza-maisua izena nori eman eta nori ez...uf...dagoeneko hitz baten esanahiari buruzko gogoetatan nire bizitzan ordu gehiegi galdu dudala sentitzen dut, alfer-alferrik.
(badaezpada ere, argitu nahi dut iritzi hau guztiz pertsonala dela, ez naiz ari AIKO edo AURTZAKA taldeen izenean)Aitor Furundarena Usabiaga.

------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090627/b1da0749/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago