[dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak

Aitor Furundarena Usabiaga aitorfurunda a bildua gmail.com
Lar, Eka 27, 20:04:31, CEST 2009


jajaja, ba Bitigudinoko Dantza Taldekoak (portzierto, nongo dantza taldea da
hau?) zuen burua dantza-maisu sentitzen baduzue, nik halaxe deituko dizuet!
Nik zure proposamenari arazo bakarra ikusten diot: uste dut, dantza talde
guztietako dantzarien artetik, gutxiengo batek soilik sentitzen duela bere
burua dantza-maisu, eta hainbeste jenderi ipintzea eurek sentitzen ez duten
izena...nik, zure proposamena aurrera eraman ezkero, gehienez, Dantza Talde
guztietako dantzarietatik "dantza-maisu" deituko nieke, eurek hala sentitzen
duten guztiei. Uste dut gure taldean, Aurtzakan, inork ez lukeela izen hori
hartu nahiko...eta badago dantzaz dezente dakienik, e!

Gora Bitigudinoko Dantza Taldea!



Mikel Goitia<mgoitia a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 27
16:21):

>  Nik bai dekot proposamen bat (nola ez, errespetu handiarekin ta inolako min
> emateko moduan gogo barik); garrantzi handirik ez badau dantza-maisuaren
> izenangandik, ak, dantza-maisu bezala aurkeztu gaitezan, ta horrela arazo
> guztiak konponduta. Bitigudinoko Dantza Taldea, dantza -maisuz osotatuko
> dantza taldea. Gu bai artistak!!!!!
>
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Aitor Furundarena Usabiaga <aitorfurunda a bildua gmail.com>
> *To:* dantzan a bildua postaria.com
> *Sent:* Friday, June 26, 2009 10:50 PM
> *Subject:* [dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak
>
>
>
> Kaixo Gari,
>
> idazten ari naizenez (normalean oso nagia izaten naiz horretarako), planteatzen duzunari buruz nire iritzia emango dut:
>
> nire ingurunean ez dut dantza-maisuaren figura halako garrantziaz bizi izan, niretzat bere esanahia ere ez dago oso zehaztuta, eta bakoitzak bere zentzua ematen dio.
>
> Gainera, ni neroni ez naiz, printzipioz, halako zerbait arautzearen aldeko. Uste dut, gakoa gehiago dagoela aipatzen duzun beste arloan:
>
> Musika eta dantza eskolak.
>
> Arlo horretan zer nahi dugun erabakitzea zaila da, oso zaila, baina hor dago (nire ustez) etorkizuneko estrategiaren gakoa.
>
> Euskal dantza tradizionala, mundu akademikoan sartzea nahi dugun ala ez, ezezkoa bada, orduan ze alternatiba planteatzen den, baiezkoa bada, zein kondiziotan...
>
> Nire ustez, hori da garrantzitsua, interesgarria eta enerjia inbertitu beharreko kontuetako bat. Dantza-maisua izena nori eman eta nori ez...uf...dagoeneko hitz baten esanahiari buruzko gogoetatan nire bizitzan ordu gehiegi galdu dudala sentitzen dut, alfer-alferrik.
>
> (badaezpada ere, argitu nahi dut iritzi hau guztiz pertsonala dela, ez naiz ari AIKO edo AURTZAKA taldeen izenean)
>
> Aitor Furundarena Usabiaga.
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090627/ba26cc0c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago