[dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak

Harkaitz Urreta hurreta a bildua ideko.es
Iga, Eka 28, 01:38:42, CEST 2009


Bete betean oier

Enviado desde teléfono Windows Mobile®.

----- Mensaje original -----
De: Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
Enviado: domingo, 28 de junio de 2009 0:42
Para: Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak

Nik gogoan dut nire buruari "dantzaria" abizena jartzea asko kosta
zitzaidala. Egunero dantzatu arren, iruditzen zitzaidan "dantzaria" nintzela
esatea handi zetorkidan alkondara zela. Egun batean ordea onartu nuen, eroso
sentitu nintzen "dantzaria" nintzela esaten, eta harrezkero harrotasunez
esan izan dut..

Esango nuke dantza-maisua (eta dantza-maistra!) izendapenak motxila handia
daramala gaur egun. XX. mendeko dantza erreferente garrantzitsu batzuk
izendatzeko erabili izan da, eta berpizkundetik aurrera ere erabilera zehatz
batzuk izan dituenez, azken 20-30 urteotan, oso gutxi ausartu dira alkondara
hori bere soinean janztera. Iruditzen zait, jarduera eta titulo bezala
baino, ohorezko izendapen bezala erabili dela askotan, eta gutxi direla gaur
egun izendapen horrekin eroso sentitzen direnak. Beste esparru batzuetan,
"maisu", "maestro" edo "master" izendapenak bikaintasuna eta ez-ohiko
gailentasuna adierazteko erabiltzen diren moduan, iruditzen zait
"dantza-maisua" kontzeptuak ere errekonozimendu berezia  dakarrela berarekin
gehienetan.

Zientoka herri, talde eta eskolatan ari dira dantzariak dantza irakasten.
Horiek nola izendatu? Nik dantza-irakasleak izendatzen ditut.
"Dantza-irakasle" eta "dantza-maisu" lehen itxura batean baliokide izan
zitezkeen, baina "irakasle" hitzak ez du "maisu"ri buruz aipatutako motxila
hori, neutroagoa gertatzen zait eta ez dut ikusten dantzaren munduko
erreferente handiekin asoziatuta. Dantza irakaslea terrenalagoa edo
gertatzen zait, eguneroko jardunera lotuagoa, eta aura handirik gabekoa.
Dantza irakasten aritzen den edonori erraz aplikatzeko modukoa.
"Dantza-maisua" izendapenak beste status bat ematen dit aditzera. Zenbait
tokitan "monitore" erabiltzen da. Niri pertsonalki ez zait gustatzen. Are
gutxiago horren euskarazko itzulpena: "begiralea". Dantza-irakaslearen
perfil bajuago bat irudikatzen dut horrekin, aisialdiko begiralearen
jardueratik hurbilago legokeena, eta horregatik ez zait gustatzen.

oier.




2009/6/27 Mikel Goitia <mgoitia a bildua euskalnet.net>

>  Zuk esan dozu esandakoa. Adoz nau zurekin
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Aitor Furundarena Usabiaga <aitorfurunda a bildua gmail.com>
> *To:* Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
> *Sent:* Saturday, June 27, 2009 8:04 PM
> *Subject:* Re: [dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza
> eskolak
>
> jajaja, ba Bitigudinoko Dantza Taldekoak (portzierto, nongo dantza taldea
> da hau?) zuen burua dantza-maisu sentitzen baduzue, nik halaxe deituko
> dizuet! Nik zure proposamenari arazo bakarra ikusten diot: uste dut, dantza
> talde guztietako dantzarien artetik, gutxiengo batek soilik sentitzen duela
> bere burua dantza-maisu, eta hainbeste jenderi ipintzea eurek sentitzen ez
> duten izena...nik, zure proposamena aurrera eraman ezkero, gehienez, Dantza
> Talde guztietako dantzarietatik "dantza-maisu" deituko nieke, eurek hala
> sentitzen duten guztiei. Uste dut gure taldean, Aurtzakan, inork ez lukeela
> izen hori hartu nahiko...eta badago dantzaz dezente dakienik, e!
>
> Gora Bitigudinoko Dantza Taldea!
>
>
>
> Mikel Goitia<mgoitia a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina
> 27 16:21):
>
>>  Nik bai dekot proposamen bat (nola ez, errespetu handiarekin ta inolako min
>> emateko moduan gogo barik); garrantzi handirik ez badau dantza-maisuaren
>> izenangandik, ak, dantza-maisu bezala aurkeztu gaitezan, ta horrela arazo
>> guztiak konponduta. Bitigudinoko Dantza Taldea, dantza -maisuz osotatuko
>> dantza taldea. Gu bai artistak!!!!!
>>
>>
>>
>>   ----- Original Message -----
>> *From:* Aitor Furundarena Usabiaga <aitorfurunda a bildua gmail.com>
>> *To:* dantzan a bildua postaria.com
>> *Sent:* Friday, June 26, 2009 10:50 PM
>> *Subject:* [dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak
>>
>>
>>
>> Kaixo Gari,
>>
>> idazten ari naizenez (normalean oso nagia izaten naiz horretarako), planteatzen duzunari buruz nire iritzia emango dut:
>>
>> nire ingurunean ez dut dantza-maisuaren figura halako garrantziaz bizi izan, niretzat bere esanahia ere ez dago oso zehaztuta, eta bakoitzak bere zentzua ematen dio.
>>
>>
>> Gainera, ni neroni ez naiz, printzipioz, halako zerbait arautzearen aldeko. Uste dut, gakoa gehiago dagoela aipatzen duzun beste arloan:
>>
>> Musika eta dantza eskolak.
>>
>> Arlo horretan zer nahi dugun erabakitzea zaila da, oso zaila, baina hor dago (nire ustez) etorkizuneko estrategiaren gakoa.
>>
>>
>> Euskal dantza tradizionala, mundu akademikoan sartzea nahi dugun ala ez, ezezkoa bada, orduan ze alternatiba planteatzen den, baiezkoa bada, zein kondiziotan...
>>
>> Nire ustez, hori da garrantzitsua, interesgarria eta enerjia inbertitu beharreko kontuetako bat. Dantza-maisua izena nori eman eta nori ez...uf...dagoeneko hitz baten esanahiari buruzko gogoetatan nire bizitzan ordu gehiegi galdu dudala sentitzen dut, alfer-alferrik.
>>
>>
>> (badaezpada ere, argitu nahi dut iritzi hau guztiz pertsonala dela, ez naiz ari AIKO edo AURTZAKA taldeen izenean)
>>
>> Aitor Furundarena Usabiaga.
>>
>>  ------------------------------
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago