[dantzan] Hilde Koch

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Eka 29, 10:23:55, CEST 2009


HIlde Koch dantzariak inprobisazioa landu du Dantzaz konpainiarekin prestatu
duen 'Torque' bere lehen koreografia lanean. Stuttgarteko baletean eta
Frankfurt Ballet-ean dantzari izana, Espainiako Dantza Konpainian ere artiu
da eta gaur egun Valentziako Zentro Koreografikoan lan egiten du.
Bihar dFERIAren
egitarauan eskainiko du Dantzaz-ek "1.01". Hilde Koch-i elkarrizketa
mamitsua egin dio Eric Gartziak Berrian.

Koreografo lanetan hasi aurreko zalantzak, inprobisazioa lantzeko moduak eta
inspirazio iturriak aipatzen ditu besteak beste. Kezka agertu du dantza
emanaldien inguruan publizitate gutxi egiten dela, eta erakundeek dantza
gehiago bultzatu beharko lukeetela galdetuta hauxe dio: "Arlo guztietan.
Ekonomikoki, baina horrez gain ekitaldietara joan behar dute. Ezin liteke
zerbait lagundu zeri buruzkoa den jakin gabe. Konpromiso bat hartu behar
dute, inplikazioa. Laguntza politikorik gabe ezin da kulturarik egon."

ĞIkasleei nire obran inprobisatzeko aukera ematea erronka izan dağ
Hilde Kochen lehen koreografia, 'Torque', izango da ikusgai asteartean
Kursaalean, Dantzaz konpainiaren eskutik. Bere estraineko koreografia da
konpainiaren estraineko obran.
Erik Gartzia, Berria, **Donostia, Elkarrizketa, 2009/06/28
http://www.dantzan.com/hemeroteka/inprobisatzeko-aukera
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090629/855bcefa/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago