[dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Eka 29, 11:10:46, CEST 2009


Bai Aitor, erabat konforme nago esandakoekin. Kontzeptu hauek (eta beraien
motxilak) erabat erlatiboak dira, eta ezin ditugu absolutzat erabili.
Horregatik jarri dut nire "dantzari" sentipenen adibidea, hain zuzen ere,
garai horretan nire ondoan dantzari bikainak nituelako, eta nire burua haien
mailatik oso urrun ikusita, "dantzari" izendapenarekin ez nintzelako eroso
sentitzen.

Dantza-maisuen kasuan terminoa bera (eta baita horretan aritzen zena ere!)
ia galbidean egon dela esango nuke, eta berreskuratu denean eredu ideal
batekin mitifikatuta egin da eta horregatik askotan ohorezko izendapentzat
erabili izan dugu, jarduera baten definizio praktikotzat baino. Esaten da
abituak ez gaituela monje egiten, eta dantza-irakasle edo dantza-maisu
abizenarekin ere lehengo berak izaten jarraituko dugu.

oier.


2009/6/28 Aitor Furundarena Usabiaga <aitorfurunda a bildua gmail.com>

> Oier,
>
> aldez aurretik, plazer bat izaten da zure iritziak irakurtzea, benetan,
> nire iritziarekin bat etorri ala ez.
>
> Baina...(jejeje)...
>
> zuri "dantzari" izena zugan onartzea hainbeste kostatu bazitzaizun, horrek
> nire ustez umiltasun handia adierazten du, BAINA NON DEMONTRE UZTEN
> DITU/GAITU HORREK DANTZA TALDEETAKO DANTZARI GEHIENOK (hots, zu eta zu
> bezalako gutxi batzuren ondoan ezjakin eta baldar huts garen hainbat eta
> hainbat???)
>
> (galdera hau umore klabean egin dut, e!)
>
> beno, orain serioski, ni guztiz ados nago "dantza irakasle" izendapenaz,
> nik ere hori erabiltzen dut, normalki, baina ez nago ados "dantza-maisu"
> izenaren halako balorazioaz. Zure idatzian, oso adierazkorra iruditzen zait
> jakitea zenbat kostatu zitzaizun "dantzari" izena zugan onartzea. Niri hori
> gehiegizkoa iruditzen zait, adibidez nik nire burua dantzaritzat dut, eta
> musikaritzat ere bai (ejem, noski, ofizioa ere badut...). Batean eta bestean
> oso maila ezberdinak ditut, noski (nire musikari maila, dantzari mailaren
> parekoa izango balitz, ofizio okerrean nengoke!), baina honek ez dit
> zalantzarik sortzen "dantzari" izena erabiltzekoan. Norberaren esku dago,
> neurri handi batean, hitz bakoitzaren muga non ipini erabakitzea. Adibidez,
> ea nork zehazten didan, modu absolutu batean, ondorengo izenak nori ezarri
> ahal dizkiogun eta garrantzitsuagoa, NORI EZ: "artista", "pertsona",
> "musikari", "euskal kultura", "maisu", "filosofo", "trikitilari",
> "mendizale"...(adibidez soilik)
>
> "Dantza-maisu" izenera itzuliaz, ez nuke nahi inork pentsatzea, hitz horri
> traszendentzia kentzean, historian izan ditugun hainbat dantzari,
> dantzari-musikari edota ikerlari handi eta mitikoen lana gutxiesten dudanik.
> Baina halako izendapenak "titulo" moduan erabiltzearen kontrako naiz,
> orokorrean. Nik euskal dantzaren azken mendeetako historiaz ezer gutxi
> dakit, baina gaur egun dagoenaz zertxobait ezagutzen dut (honetaz ere, nahi
> baino askoz gutxiago, baina...), eta nire ustez gaur egungo
> dantza-irakasleen artean maila ezberdintasun handiak daude. Nik ez dut
> arazorik, adibidez, nire ustez dantza-irakasle maila handieneko taldean
> zaudetenoi "dantza-maisu" deitzeko (mugak nik jartzen dizkiot nire buruari,
> hizkuntzarekin denok, etengabe, naturaltasunez egiten dugun bezala).
> Horrekin ez dut esan nahi inor Iztuetarekin (adibidez) konparatzen ari
> naizenik, baina ez dut ikusten zertan hutsegiten dudan hala deituta.
> Historian zehar, euren ofizioa ondoen egin izan dutenak, orokorrean, ez dute
> izen berezirik jaso, baizik eta euren lan handi eta onaren aitortza. Hori
> askoz garrantzitsuagoa iruditzen zait.
>
> Dena den, sarritan uste dut ez dudala asmatzen barruan dudana hitzen bidez
> ongi adierazten. Ez dakit oraingoan zenbat lortu dudan...
>
> Aitor Furundarena Usabiaga.
>
>
> Harkaitz Urreta<hurreta a bildua ideko.es> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 28
> 01:38):
>
> Bete betean oier
>>
>> Enviado desde teléfono Windows Mobile®.
>>
>> ----- Mensaje original -----
>> De: Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>> Enviado: domingo, 28 de junio de 2009 0:42
>> Para: Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
>> Asunto: Re: [dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak
>>
>> Nik gogoan dut nire buruari "dantzaria" abizena jartzea asko kosta
>> zitzaidala. Egunero dantzatu arren, iruditzen zitzaidan "dantzaria"
>> nintzela
>> esatea handi zetorkidan alkondara zela. Egun batean ordea onartu nuen,
>> eroso
>> sentitu nintzen "dantzaria" nintzela esaten, eta harrezkero harrotasunez
>> esan izan dut..
>>
>> Esango nuke dantza-maisua (eta dantza-maistra!) izendapenak motxila handia
>> daramala gaur egun. XX. mendeko dantza erreferente garrantzitsu batzuk
>> izendatzeko erabili izan da, eta berpizkundetik aurrera ere erabilera
>> zehatz
>> batzuk izan dituenez, azken 20-30 urteotan, oso gutxi ausartu dira
>> alkondara
>> hori bere soinean janztera. Iruditzen zait, jarduera eta titulo bezala
>> baino, ohorezko izendapen bezala erabili dela askotan, eta gutxi direla
>> gaur
>> egun izendapen horrekin eroso sentitzen direnak. Beste esparru batzuetan,
>> "maisu", "maestro" edo "master" izendapenak bikaintasuna eta ez-ohiko
>> gailentasuna adierazteko erabiltzen diren moduan, iruditzen zait
>> "dantza-maisua" kontzeptuak ere errekonozimendu berezia  dakarrela
>> berarekin
>> gehienetan.
>>
>> Zientoka herri, talde eta eskolatan ari dira dantzariak dantza irakasten.
>> Horiek nola izendatu? Nik dantza-irakasleak izendatzen ditut.
>> "Dantza-irakasle" eta "dantza-maisu" lehen itxura batean baliokide izan
>> zitezkeen, baina "irakasle" hitzak ez du "maisu"ri buruz aipatutako
>> motxila
>> hori, neutroagoa gertatzen zait eta ez dut ikusten dantzaren munduko
>> erreferente handiekin asoziatuta. Dantza irakaslea terrenalagoa edo
>> gertatzen zait, eguneroko jardunera lotuagoa, eta aura handirik gabekoa.
>> Dantza irakasten aritzen den edonori erraz aplikatzeko modukoa.
>> "Dantza-maisua" izendapenak beste status bat ematen dit aditzera. Zenbait
>> tokitan "monitore" erabiltzen da. Niri pertsonalki ez zait gustatzen. Are
>> gutxiago horren euskarazko itzulpena: "begiralea". Dantza-irakaslearen
>> perfil bajuago bat irudikatzen dut horrekin, aisialdiko begiralearen
>> jardueratik hurbilago legokeena, eta horregatik ez zait gustatzen.
>>
>> oier.
>>
>>
>>
>>
>> 2009/6/27 Mikel Goitia <mgoitia a bildua euskalnet.net>
>>
>> >  Zuk esan dozu esandakoa. Adoz nau zurekin
>> >
>> > ----- Original Message -----
>> > *From:* Aitor Furundarena Usabiaga <aitorfurunda a bildua gmail.com>
>> > *To:* Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
>> > *Sent:* Saturday, June 27, 2009 8:04 PM
>> > *Subject:* Re: [dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza
>> > eskolak
>> >
>> > jajaja, ba Bitigudinoko Dantza Taldekoak (portzierto, nongo dantza
>> taldea
>> > da hau?) zuen burua dantza-maisu sentitzen baduzue, nik halaxe deituko
>> > dizuet! Nik zure proposamenari arazo bakarra ikusten diot: uste dut,
>> dantza
>> > talde guztietako dantzarien artetik, gutxiengo batek soilik sentitzen
>> duela
>> > bere burua dantza-maisu, eta hainbeste jenderi ipintzea eurek sentitzen
>> ez
>> > duten izena...nik, zure proposamena aurrera eraman ezkero, gehienez,
>> Dantza
>> > Talde guztietako dantzarietatik "dantza-maisu" deituko nieke, eurek hala
>> > sentitzen duten guztiei. Uste dut gure taldean, Aurtzakan, inork ez
>> lukeela
>> > izen hori hartu nahiko...eta badago dantzaz dezente dakienik, e!
>> >
>> > Gora Bitigudinoko Dantza Taldea!
>> >
>> >
>> >
>> > Mikel Goitia<mgoitia a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009
>> ekaina
>> > 27 16:21):
>> >
>> >>  Nik bai dekot proposamen bat (nola ez, errespetu handiarekin ta
>> inolako min
>> >> emateko moduan gogo barik); garrantzi handirik ez badau
>> dantza-maisuaren
>> >> izenangandik, ak, dantza-maisu bezala aurkeztu gaitezan, ta horrela
>> arazo
>> >> guztiak konponduta. Bitigudinoko Dantza Taldea, dantza -maisuz
>> osotatuko
>> >> dantza taldea. Gu bai artistak!!!!!
>> >>
>> >>
>> >>
>> >>   ----- Original Message -----
>> >> *From:* Aitor Furundarena Usabiaga <aitorfurunda a bildua gmail.com>
>> >> *To:* dantzan a bildua postaria.com
>> >> *Sent:* Friday, June 26, 2009 10:50 PM
>> >> *Subject:* [dantzan] "dantza-maisu" hitza eta musika eta dantza eskolak
>> >>
>> >>
>> >>
>> >> Kaixo Gari,
>> >>
>> >> idazten ari naizenez (normalean oso nagia izaten naiz horretarako),
>> planteatzen duzunari buruz nire iritzia emango dut:
>> >>
>> >> nire ingurunean ez dut dantza-maisuaren figura halako garrantziaz bizi
>> izan, niretzat bere esanahia ere ez dago oso zehaztuta, eta bakoitzak bere
>> zentzua ematen dio.
>> >>
>> >>
>> >> Gainera, ni neroni ez naiz, printzipioz, halako zerbait arautzearen
>> aldeko. Uste dut, gakoa gehiago dagoela aipatzen duzun beste arloan:
>> >>
>> >> Musika eta dantza eskolak.
>> >>
>> >> Arlo horretan zer nahi dugun erabakitzea zaila da, oso zaila, baina hor
>> dago (nire ustez) etorkizuneko estrategiaren gakoa.
>> >>
>> >>
>> >> Euskal dantza tradizionala, mundu akademikoan sartzea nahi dugun ala
>> ez, ezezkoa bada, orduan ze alternatiba planteatzen den, baiezkoa bada, zein
>> kondiziotan...
>> >>
>> >> Nire ustez, hori da garrantzitsua, interesgarria eta enerjia inbertitu
>> beharreko kontuetako bat. Dantza-maisua izena nori eman eta nori
>> ez...uf...dagoeneko hitz baten esanahiari buruzko gogoetatan nire bizitzan
>> ordu gehiegi galdu dudala sentitzen dut, alfer-alferrik.
>> >>
>> >>
>> >> (badaezpada ere, argitu nahi dut iritzi hau guztiz pertsonala dela, ez
>> naiz ari AIKO edo AURTZAKA taldeen izenean)
>> >>
>> >> Aitor Furundarena Usabiaga.
>> >>
>> >>  ------------------------------
>> >>
>> >> _______________________________________________
>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>> >>
>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >>
>> >>
>> >> _______________________________________________
>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>> >>
>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >>
>> >
>> >  ------------------------------
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090629/00688133/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago