[dantzan] Amateurrak vs profesionalak

patxilaborda patxilaborda a bildua bilbaomusika.net
As, Eka 30, 09:56:58, CEST 2009


Ez dago gaizki, ados ni ere bai, nola ez.
  -----Mensaje original-----
  De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Mikel Goitia
  Enviado el: domingo, 28 de junio de 2009 21:51
  Para: Dantzan zerrenda
  Asunto: Re: [dantzan] Amateurrak vs profesionalak


  zu bai modu errezean azaltzen dozuz gauzak. Adoz zuk esandako guztiegaz
    ----- Original Message -----
    From: Aitor Furundarena Usabiaga
    To: Dantzan zerrenda
    Sent: Sunday, June 28, 2009 6:56 PM
    Subject: Re: [dantzan] Amateurrak vs profesionalak


    Gizarte honetan gutxiengo batek datu asko ditu buruan. Gutxiengo
horretatik zati txiki-txiki batek datu horiei erabilpen probetsuzkoa ematen
die. Nire ustez, talde txiki honetan zu zaude, Oier.

    Egin duzun idatzi hau antologikoa iruditzen zait.

    Aitor.



    Oier Araolaza<oier a bildua dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 28
09:26):


      Ziur aski datozen urteotan behin baino gehiagotan eztabaidatuko dugu
amateur eta profesionalen onura eta kalteetaz. Izan ere, hamarkada batzuetan
ezkutuan izan dugu dantza alorreko profesionalaren figura eta orain
azaleratzen hasi da berriz. Eta "berriz" diot, dantza tradizionala
amateurismoarekin lotzeko joera nahiko "berria" delako, XX. mendekoa, eta
batez ere 60-70eko hamarkadetan nagusitu zena. Horren aurreko dantza-maisu
eta danbolinteroak profesionalak ziren. Gehienek beste lanbideren bat izango
zuten dantzaz gain, baina dantzarako bere jarduna "profesionalki"
planteatzen zuten: tratua egin, tarifa azaldu eta lana kobratu.

      Dantza jarduera amateur bezala identifikatzea dantza taldeen
ereduarekin eta garai zehatz batekin zuzen-zuzenean lotuta dagoela esango
nuke. XX. mendeko bigarren erdian milaka dantzari, dantza-irakasle eta baita
dantza-maisu batzuk ere, lan izugarria egin dute dantza tradizionala
sustatzen, irakasten eta transmititzen, ia-beti musutruk, edo jasotako
ordaina talderako utziz.

      Aurrera begira, niri behintzat, garrantzitsua iruditzen zait gure alor
honetan ere, amateurren ondoan "profesionalak" izatea. Dantza-maisuei
egozten dizkiegun gaitasunak eta ezagutzak dituztenak beren jarduera
"profesionalki" egin dezatela komeni zaigu, transmisioa egin dezaten eta
beren lanak dagokion ordain eta errekonozimendua jaso dezan. Baina gizarte
egoera zail honetan gure espazioa defendatu eta sendotzen jarraitzeko
profesionalki prestatu eta profesionalki jardungo duten agenteak behar
ditugula iruditzen zait. Profesionalek ez dute sektorea salbatuko, baina
gure sektorearen jarduera "normalizatzen" lagunduko dutela uste dut.
Zenbaitek beren burua hobeto prestatzeko aukera izango du, baldintzak
duintzen lagunduko du (eta horretaz denok probestuko gara), eta
amateurismotik ezinezkoa den dinamika sistematikoak bideratu ahal izango
dira. Profesionalen artean, amateurren artean bezala, dantzari eta
dantza-irakasle onak, erdipurdikoak eta kaskarrak izango ditugu. Dantzarako
dohain bereziak dituen norbait egunean zortzi orduz beste lanbide batean
ikusten dudanean dantzarentzat galera handia izaten ari dela pentsatzen dut
nik, eta ez gaudela horrelako lujoetarako.

      Zalantzarik gabe profesionalak sortzeak tensioak sortuko ditu
profesional eta amateurren artean. Eta hori ulertzekoa da. Luzaroan jarduera
hori xentimorik kobratu egin duenari ez zaio gustagarri egiten norbait
aldamenean lan beragatik kobratzen ari dela ikusteak. Norkberak ezer kobratu
gabe irakatsi eta bere ikasleak gauza bera kobratzen egiten ari dela
ikustean, bere oinarri filosofikoetako bati traizioa egiten ari zaiola senti
dezake zenbaitek. Dantza-maisu batek egoera berria ulertu arren, horrek
eragiten zizkion kontraesanak eta arrangurak agertu zizkidan behin. Berak
kobratu ez eta gainera bere poltsikotik ordaintzen zituen dantzan irakasteak
eragiten zituen gastu guztiak. Eta orain bere ikasle izandako batzuk, erdiak
ere behar bezala ikasi gabe, kobratzen ikusten zituen.

      Uste dut datozen urteotan maiz gertatuko direla horreko injustiziak.
Eta hori samurtzeko modu bakarra gure dantza-maisuei baldintza onetan
(profesionalak dituen abantailak baliatu alegia) irakasteko aukerak eskaini,
baloratuak eta errekonozituak sentiarazi, eta mimatzea dela. Hori guztia
eginda ere gertatuko dira arrangurak, baina etorkizunera begira
profesionalak eta amateurrak elkarbizitzen, eta elkarrengandik elikatzen
ikastea baino ez zaigu geratzen. Hori lortzen badugu sektore benetan
indartsua izan gaitezkeela uste dut.

      oier.

      _______________________________________________
      Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
      izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

      Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





----------------------------------------------------------------------------


    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090630/75be6cf8/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago