[dantzan] Amateurrak vs profesionalak

Mikel Goitia mgoitia a bildua euskalnet.net
As, Eka 30, 20:11:10, CEST 2009


Niretzat, inola bez ez dira gaizkiulertzeak; batan batek nahiko leuke hori!!!!. Bakoitzak, gure buruan, gure alde jarriko doguz Oierrek esandakoak, normala da, eta uste izango dogu geuk planteatzen dogunarekin adostazunez dauela Oierrek idatzitakoa. Oierrena apur bat gehiago osatzeko nahian esango neuke, beti bai profesionaletan ta bai ta amateurren artean ere, gure lana "saltzeko" publizitatea, edo  marketinga dala beharrezkoa. Atzo ta gaur horrela izan da.

Dantza taldeok, geure neurritan, ondo zabaldu behar doguz egindako lanak, eta komunikabideak beharrezkoak doguz; talde profesionalak zer ezaik ez!!. Gehienetan errespetuz egindako lana da, baina badauz  kasu bereziak.
 
Urte asko ez da pasa, Dantza Talde batek komunikabide askotan, eurek berpiztutako dantza bat zabaldu ebala, gauza berezi bezala. Hala ere, "berpiztu" hori urteetan dantzatua izan da Euskal Herriko eta atzerriko plazetan, dantza talde desberdinen eskutik, alegia, "berpiztuta" izan baino aurretik. 

 Talde profesionaletan antzeko zerbait gertatzen da. Normalean eta, gehiengo batean esango neuke, talde hauek ondo adierazten eta argitaratzen dabe euren lana; errespetuz. Baina gutxitan ez da horrela izaten, eta hor dago neure desalostasuna, ez gaizkiulertzea. Aurreko korreotan bidalitakoak dira horren adibide. Talde bat, "dantza-maisuz" osatua dagoela dioenean, marketinga egiten dabil. Ez da besterik, oso neurtuta baitago nola eta zelan erabili hitzak. Bardina gertatzen da "era tradizionalean irakasten dogu, edo ta, plazak berreskuratu", etab, etab... entzuten edo irakurtzen doguzanean; guztia ondo neurtuta dago!! ( berriro diņot, profesional hauek artistak dira arlo honetan, eta bertatik ikasi beharko genuke Dantza Taldeok). Azken batean, "apropiatu", bereganatu egin dotzuez hitz eta ideia bereziak.

Dantza Taldeok ez al ditugu plazan era tradizionalean gure dantzak erakusten ala??????????????.

Ikusten dozuen bezala nire aldetik, desadostasunak besterik ez daude, eta ez gaizkiulertzeak.

Mikel Goitia Garai, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeko partaide eta gaur egun irakasletariko bat; niretzat honek asko esan nahiko dau.



  ----- Original Message ----- 
  From: patxilaborda 
  To: Dantzan zerrenda 
  Sent: Tuesday, June 30, 2009 10:04 AM
  Subject: Re: [dantzan] Amateurrak vs profesionalak


  Konturatzen bazarete, gehienetan desadostasunak gaizkiulertze besterik ez dira eta Oierri eskertu nahi diot haunarketarako tartea hartu izana eta idatziz jartzea guziok (nere ustez) pentsatzen duguna, modu egokian. Mila esker, benetan.
    -----Mensaje original-----
    De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com]En nombre de patxilaborda
    Enviado el: martes, 30 de junio de 2009 8:57
    Para: Dantzan zerrenda
    Asunto: Re: [dantzan] Amateurrak vs profesionalak


    Ez dago gaizki, ados ni ere bai, nola ez.
      -----Mensaje original-----
      De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com]En nombre de Mikel Goitia
      Enviado el: domingo, 28 de junio de 2009 21:51
      Para: Dantzan zerrenda
      Asunto: Re: [dantzan] Amateurrak vs profesionalak


      zu bai modu errezean azaltzen dozuz gauzak. Adoz zuk esandako guztiegaz
        ----- Original Message ----- 
        From: Aitor Furundarena Usabiaga 
        To: Dantzan zerrenda 
        Sent: Sunday, June 28, 2009 6:56 PM
        Subject: Re: [dantzan] Amateurrak vs profesionalak


        Gizarte honetan gutxiengo batek datu asko ditu buruan. Gutxiengo horretatik zati txiki-txiki batek datu horiei erabilpen probetsuzkoa ematen die. Nire ustez, talde txiki honetan zu zaude, Oier.

        Egin duzun idatzi hau antologikoa iruditzen zait. 

        Aitor.
         


        Oier Araolaza<oier a bildua dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 28 09:26):


          Ziur aski datozen urteotan behin baino gehiagotan eztabaidatuko dugu amateur eta profesionalen onura eta kalteetaz. Izan ere, hamarkada batzuetan ezkutuan izan dugu dantza alorreko profesionalaren figura eta orain azaleratzen hasi da berriz. Eta "berriz" diot, dantza tradizionala amateurismoarekin lotzeko joera nahiko "berria" delako, XX. mendekoa, eta batez ere 60-70eko hamarkadetan nagusitu zena. Horren aurreko dantza-maisu eta danbolinteroak profesionalak ziren. Gehienek beste lanbideren bat izango zuten dantzaz gain, baina dantzarako bere jarduna "profesionalki" planteatzen zuten: tratua egin, tarifa azaldu eta lana kobratu.

          Dantza jarduera amateur bezala identifikatzea dantza taldeen ereduarekin eta garai zehatz batekin zuzen-zuzenean lotuta dagoela esango nuke. XX. mendeko bigarren erdian milaka dantzari, dantza-irakasle eta baita dantza-maisu batzuk ere, lan izugarria egin dute dantza tradizionala sustatzen, irakasten eta transmititzen, ia-beti musutruk, edo jasotako ordaina talderako utziz.

          Aurrera begira, niri behintzat, garrantzitsua iruditzen zait gure alor honetan ere, amateurren ondoan "profesionalak" izatea. Dantza-maisuei egozten dizkiegun gaitasunak eta ezagutzak dituztenak beren jarduera "profesionalki" egin dezatela komeni zaigu, transmisioa egin dezaten eta beren lanak dagokion ordain eta errekonozimendua jaso dezan. Baina gizarte egoera zail honetan gure espazioa defendatu eta sendotzen jarraitzeko profesionalki prestatu eta profesionalki jardungo duten agenteak behar ditugula iruditzen zait. Profesionalek ez dute sektorea salbatuko, baina gure sektorearen jarduera "normalizatzen" lagunduko dutela uste dut. Zenbaitek beren burua hobeto prestatzeko aukera izango du, baldintzak duintzen lagunduko du (eta horretaz denok probestuko gara), eta amateurismotik ezinezkoa den dinamika sistematikoak bideratu ahal izango dira. Profesionalen artean, amateurren artean bezala, dantzari eta dantza-irakasle onak, erdipurdikoak eta kaskarrak izango ditugu. Dantzarako dohain bereziak dituen norbait egunean zortzi orduz beste lanbide batean ikusten dudanean dantzarentzat galera handia izaten ari dela pentsatzen dut nik, eta ez gaudela horrelako lujoetarako.

          Zalantzarik gabe profesionalak sortzeak tensioak sortuko ditu profesional eta amateurren artean. Eta hori ulertzekoa da. Luzaroan jarduera hori xentimorik kobratu egin duenari ez zaio gustagarri egiten norbait aldamenean lan beragatik kobratzen ari dela ikusteak. Norkberak ezer kobratu gabe irakatsi eta bere ikasleak gauza bera kobratzen egiten ari dela ikustean, bere oinarri filosofikoetako bati traizioa egiten ari zaiola senti dezake zenbaitek. Dantza-maisu batek egoera berria ulertu arren, horrek eragiten zizkion kontraesanak eta arrangurak agertu zizkidan behin. Berak kobratu ez eta gainera bere poltsikotik ordaintzen zituen dantzan irakasteak eragiten zituen gastu guztiak. Eta orain bere ikasle izandako batzuk, erdiak ere behar bezala ikasi gabe, kobratzen ikusten zituen.

          Uste dut datozen urteotan maiz gertatuko direla horreko injustiziak. Eta hori samurtzeko modu bakarra gure dantza-maisuei baldintza onetan (profesionalak dituen abantailak baliatu alegia) irakasteko aukerak eskaini, baloratuak eta errekonozituak sentiarazi, eta mimatzea dela. Hori guztia eginda ere gertatuko dira arrangurak, baina etorkizunera begira profesionalak eta amateurrak elkarbizitzen, eta elkarrengandik elikatzen ikastea baino ez zaigu geratzen. Hori lortzen badugu sektore benetan indartsua izan gaitezkeela uste dut.

          oier.

          _______________________________________________
          Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
          izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

          Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------


        _______________________________________________
        Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
        izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

        Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090630/b011a5a8/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago