[dantzan] Bizkaiko jota zaharren buruzko puntualizazioak

Andra Mari Eusko Dantzari Taldea info a bildua andramaridantzataldea.com
Lar, Maiatza 9, 01:22:44, CEST 2009


Bizkaiko jota zaharrean estilo edo eta era bat baino gehiago ezagutu doguz. Baina danetatik aberatsena eta sofistikatuena zalantza barik, Arratia eta Zeberio aldean Andra Mari taldeak ikertu eta batutakoa da. Nahiz eta beste alde batzutan bere, estilo desbardinak ezagutu doguzan.
    Hau zertara dator??. Orain dala hiru aste edo, ETB-n, Aiko-ko ordezkari moduan agertu zan Sabin Bikandi esandakoa bere lekuan ipintzeko.
    Hasteko ez da egia, Aiko taldeko jendeak Bizkaiko jotea ikertu izatea. Jota horren ikerketa Andra Mari taldeak hasi eban 1970eko hamarkadan eta Bizkaia osoa arakatu eban jotalari bila eta baita datuak biltzen ere; egia esateko, ikerketa lanak orain ere jarraitzen dau. Ez holan ikasketa, eta datu biltzeak, ze ohiturazko maisuak, danak edo gehienak hilda dagoz eta bateren bat bizi bada ez dago dantzan egiteko, noski. Kontuan hartu 1976an jende horrek ba eukazala 60 urte inguru. Hortaz ba ez da egia Sabin Bikandik ohitura zaharreko maisuengandik ikasi dauanik.Gertatzen dana zera da: Sabin urte batzuetan Andra Mari talkdean egon zala eta han ikasi ebala ikasitakoa; bai dantzan eta bai egindako ikerketa eta datu biltzeari buruz. Bere Dantza Maisu zahar bakarra Kepa Artetxe zan; aurreko belaunalditik haria hartu eta jarraitu ebana.
     Beste gauza bat: Sabinen esanetan Bilboko "La Casilla" izan zan jotaren unibertsitatea. Hori ere ez da egia: sasoi hareetan "La Casilla" gaur egungo "makrodiskoteka" baten modukoa zan. Han batzen zan. Bizkai erdiko gaztedia sasoi haretako dantzak egiteko: pasodobleak, tangoak e.a, eta jotea ere bai, hori egia zan. Jotea egiten eben Arratiarrak, Berriztarrak, Portugaletekoak, e.a-eko gaztediak ondino bizirik egoalako, baina han ez zan irakasten jotan; jotan egiteko modu desberdinak elkar ezagutu eta "kontaminatu" egiten ziren. Baina ez besterik.

   Hau da Andra Mari taldeak 30 urteotan ikertutakoa eta batutako datuek dinoena.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090509/4c4fcc5e/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago