[dantzan] Euskal kultura?

XABIERETXABE a bildua ole.com XABIERETXABE a bildua ole.com
Iga, Maiatza 10, 19:58:47, CEST 2009


Egun on.

Dantza kontuak zuzenki lantzen ez baditu ere, baina bai zeharka eta adibide jakin batzuen bidez, Antton Luku baxenaparrak idatzitako "Euskal Kultura?" izeneko liburua azken aldian irakurri dudan liburu gustukoenen artean sartu dut.

Saiakera-liburu honek 2008ko Juan Zelaia saiakera-saria irabazi zuen, eta berriki argitaratu du Pamiela argitaletxeak. Prentsan horren berri eman dute, baina klase horretako liburuek oihartzun handirik izaten ez dutenez, badirudi oharkabean pasatzeko arriskua baduela liburuak, nahiz eta Antton Lukuk lantzen duen gaiak eta proposatzen dituen bideek baduten mamirik. 

Izenburuak itxura hori ematen badu ere, egilea ez dator euskal kulturaren definizioa ematera, baina bide horretan, eta batik bat antzerkian izandako eskarmentuaz baliatuta, hausnarketa bikaina egin duela iruditzen zait kulturaren eta, batik bat, transmisioaren inguruan. Kontuan hartu behar da testuingurua, alegia euskararen egoera nola dagoen Baxenafarroan eta zer zailtasun dituzten iparraldean Frantziak egituratutako kultur-sarean tokia egiteko eta legitimitatea lortzeko. Horregatik, badu liburuak "lubakitik" idatzitako saiakeraren tonua, "azken mohikanoa"rena.

Asko hitz egiten du Antton Lukuk "probintzianismo" konplejoaz, euskaldunok geure aktibitateak kanpora begira homologatzeko tentazioaz (besteak beste, dantza-tradizionala "hip-hop"arekin nahastu beharraz nolabait modernizatzeko intentzioarekin), geure kultur-sistema propioak baloratu beharraz...

Zail egiten zait laburpen bat egitea sinplekeriarik aipatu gabe. Onena, liburua lortu eta irakurtzea duzue. Ez zaizue damutuko. Hasier Etxeberria idazleak egindako kritika baten lotura jarriko dizuet, begiratu nahi baduzue:

http://zuzeu.com/2009/04/25/euskal-kultura/

Ondo izan.

Xabier Etxabe.






Ahora también puedes acceder a tu correo Terra desde el móvil.

Infórmate pinchando aquí.





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090510/0d940178/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago