[dantzan] Euskal kultura?

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Maiatza 11, 11:18:08, CEST 2009


Egunon Xabier!

Eskerrikasko gomendiogatik. Antton Lukuk inauterietako kabalkada,
libertimendu eta abarren inguruak idatzitako hiru artikulu oso interesgarri
ditugu dantzan.com-en ( http://www.dantzan.com/edukiak ) eta liburu horren
berri izan nuenean pentsatu nuen mamitsua izango zela bai. Ea erosi eta
irakurtzen dudan.

oier.



2009/5/10 XABIERETXABE a bildua ole.com <XABIERETXABE a bildua ole.com>

> Egun on.
>
> Dantza kontuak zuzenki lantzen ez baditu ere, baina bai zeharka eta adibide
> jakin batzuen bidez, Antton Luku baxenaparrak idatzitako "Euskal Kultura?"
> izeneko liburua azken aldian irakurri dudan liburu gustukoenen artean sartu
> dut.
>
> Saiakera-liburu honek 2008ko Juan Zelaia saiakera-saria irabazi zuen, eta
> berriki argitaratu du Pamiela argitaletxeak. Prentsan horren berri eman
> dute, baina klase horretako liburuek oihartzun handirik izaten ez dutenez,
> badirudi oharkabean pasatzeko arriskua baduela liburuak, nahiz eta Antton
> Lukuk lantzen duen gaiak eta proposatzen dituen bideek baduten mamirik.
>
> Izenburuak itxura hori ematen badu ere, egilea ez dator euskal kulturaren
> definizioa ematera, baina bide horretan, eta batik bat antzerkian izandako
> eskarmentuaz baliatuta, hausnarketa bikaina egin duela iruditzen zait
> kulturaren eta, batik bat, transmisioaren inguruan. Kontuan hartu behar da
> testuingurua, alegia euskararen egoera nola dagoen Baxenafarroan eta zer
> zailtasun dituzten iparraldean Frantziak egituratutako kultur-sarean tokia
> egiteko eta legitimitatea lortzeko. Horregatik, badu liburuak "lubakitik"
> idatzitako saiakeraren tonua, "azken mohikanoa"rena.
>
> Asko hitz egiten du Antton Lukuk "probintzianismo" konplejoaz, euskaldunok
> geure aktibitateak kanpora begira homologatzeko tentazioaz (besteak beste,
> dantza-tradizionala "hip-hop"arekin nahastu beharraz nolabait modernizatzeko
> intentzioarekin), geure kultur-sistema propioak baloratu beharraz...
>
> Zail egiten zait laburpen bat egitea sinplekeriarik aipatu gabe. Onena,
> liburua lortu eta irakurtzea duzue. Ez zaizue damutuko. Hasier Etxeberria
> idazleak egindako kritika baten lotura jarriko dizuet, begiratu nahi
> baduzue:
>
> http://zuzeu.com/2009/04/25/euskal-kultura/
>
> Ondo izan.
>
> Xabier Etxabe.
>
>
>
> *Ahora también puedes acceder a tu correo Terra desde el móvil.*
> *Infórmate pinchando** aquí.*<http://ad.doubleclick.net/clk;77451406;6134080;d?http://www.correo.movistar.es/do/isp/assistant/login?isp=terra>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090511/f9604da3/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago