[dantzan] KEMEN DANTZA TALDEA: ERAKUSKETA

kemen dt kemendt a bildua yahoo.es
Al, Abu 16, 18:51:17, CEST 2010


Kemen euskal dantza taldearen helburuen artean hainbat ekintza kultural 
sustatzea eta euskal kultura dantzatuaren zabalpenaren alde lan egiteaaurkitzen 
dira. Hau honela izanik, dantza saio ezberdinak eskaintzeaz gain bestelako 
ekintzak ere bultzatu ohi ditu. Oraingoan jantzi erakusketa bat antolatu 
duelarik. 

 
 
Erakusketa honetan Nafarroako puntu ezberdinetako jantziak aurkitu daitezke.
Hauetako jantzi batzuk jatorrizko herrietan egun berezietan erabili ohi dituzte: 
Inauterietan edota herriko jai nagusietan.
Beste jantzi batzuk ordea, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako urteetan 
eguneroko bizitzan erabili izandakoak dira (jantzi zibilak).Kemen dantza taldea 
1973. urteaz geroztik bere jantziteria osatuz joan da, burutzen dituen hainbat 
dantzaren ezinbesteko osagarri baita.
Erakusketa Hondarribiko Zuloaga etxean abuztuaren 16tik 29ra bitartean zabalik 
egongo da.


      
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20100816/d0b53d49/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago