[dantzan] Bullanguera [bideoa]

MUNDUKO DANTZAK mundukodantzak a bildua gmail.com
Or, Ots 5, 14:13:43, CET 2010


Ze dibertigarria... eta herrikoia!!!

Bourrée-en estilokoa da, bai musika eta urratsen erritmoan, bai oinarrian
(bikoteko sedukzio joko edo 'vacile' hori).

Ez nuen ezagutzen. Igual sartuko dut halako batetan Herrixa Dantzan saioan.
Dibertigarria da.

Katalunian bada 'bolangera' izeneko beste dantza multzo bat. Multzoa diot,
aldaera lokalak dituelako, bai doinuan, bai koreografian. Nahiko hedatuta
dago. Baina izenburu bera izanda ere, Mallorkako honen ezberdina da. Korruan
dantzatu ohi da Katalunian. Eta erritmo oinarria ere, beste bat da.

Patxi M.

2010/2/5 dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>

> Mallorca-ko dantza tradizionala da Bullanguera. Bikote dantza bat da,
> baina dantzari berriak sartu ahala bikote berriak osatzen joateko
> aukera ematen du.
>
> Bullanguera [bideoa]
> http://www.dantzan.com/bideoak/bullanguera
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Patxi Montero
EUSKAL HERRIKO ETA EUROPAKO PLAZA DANTZAK
943 78 90 70
mundukodantzak a bildua gmail.com
www.mundukodantzak.info
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20100205/05dc6817/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago