[dantzan] Raices 12 - Bolantes de Valcarlos TVE [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Abe 5, 17:14:42, CET 2011


Luzaideko bolanten inguruko saio honekin bukatzen dira Mintxo
Garaikoetxeak helarazitako Raices TVEko programa gogoagarri horren
dantzari buruzko atalak. Luzaideko danzariekin egindako grabaketan
makilarien-dantza, mutxikoak, hegi, marianak, sorginak, euskaldunak,
lapurtar-motxak eta bolant-dantza ikusi daitezke. Manuel Garrido
Palacios-ek bi lagun elkarrizketatzen ditu Luzaiden, eta haiekin doa
xehetzen Luzaideko dantzen inguruko kontuak. Bata, Patxi izenez
aurkezten du, eta Luzaiden dantza-maisu aritzen dela dio, beraz,
pentsatzen dugu Patxi Arrikaberri izango dela. Bestea ez du aurkezten,
baina hitz egiteko eragatik eta traza apur bat hartzen diogulako, Migel
Angel Sagaseta izan daitekeela iruditu zaigu. Antzematen da ikerketa
lana aurreratuta zuela elkarrizketa garaian, bateko eta besteko datuak
ematen baititu. Adibidez, dantza bakoitza Nafarroa Beherean, Lapurdin,
Baztanen edo Zuberoan aldaerarik ba ote duen argitzen du, edo sorginak
dantzari buruz Faustin Bentanberrik noiz eta nola sorta zuen ere
azaltzen du. Altxor ederra da hau ere, aurreko guztiak izan diren
bezala. Gaur egun medio gehiago omen dugu, baina orain 40 urte egin zen
Raices motako programarik ez da egiten telebistetan. Mereziko luke ba!
Luzaideko bolantak, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Raices 12 - Bolantes de Valcarlos TVE
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-12-bolantes-de-valcarlos[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/raices-12-bolantes-de-valcarlos
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111205/2baa8be6/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago