[dantzan] Pajares: La Yana 1978 [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Abe 12, 08:43:02, CET 2011


Payares edo Pajares, Asturiasko Lena udalerriko herria da. Inguru
menditsua da eta 900 metrotik gora dago herria. Bertan grabatu zituzten
Santos Nicolas Apariciok 1978an honako irudi hauek. Jota dantzatzen ari
dira, inguru horretan "A lo Yano" edo "La Yana" esaten diote, alegia,
azpitik, lurrean, dantzatzen dena. Marina Fernadez Cachero eta
Bernardina Gonzalez de Lena ari dira dantzan. Payares-en egin izan diren
zazpi urratsak dantzatzen dituzte, honakoak zehazki: lehenengoa edo
laua, bikoitza, bi urratsena, elkartu eta banatzekoa, Jorgena,
armiarmarena eta agurrekoa edo azkena. Panderetarak Pilar Galan eta
Bernardina Gonzalez de Lena dira. Jota hau garai batean Pajares-ko jota
bezala ezagutzera eman zen. Youtube, santosna100, Santos Nicolas
Aparicio, Bailes de Asturias.

Pajares: La Yana 1978
http://www.dantzan.com/bideoak/pajares-la-yana-1978[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/pajares-la-yana-1978
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111212/3fb19bd6/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago