[dantzan] Raices 12 - Ordizia: Santaneroen esku-dantza [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Abe 22, 11:22:33, CET 2011


Raices programa hau Mikel Sarriegik eskuratu digu. Ordiziako santaneroen
esku-dantza ageri da bertan. Manuel Garrido Palacios-ek bi gizon
elkarrizketatzen ditu Ordizian. Mikel Sarriegik jakinarazi digunez
Faustino Etxebarrieta eta Luis Aizpurua dira. 60-70eko hamarkadetan
Chapel Gorri elkartea arduratu zen santaneroen esku-dantza antolatzeaz,
eta Josetxo Sarasolarekin batera, Faustino Etxebarrieta eta Luis
Aizpurua ziren dantza-maisuak. Elkarrizketa ondoren, Oianguko belardian
ageri dira esku-dantza dantzatzen, Jose Luis Sanz aurresku eta Faustino
Etxebarrieta atzesku direla. Soka-dantza aurkez-aurke, desafioa edo
oilar-burruka-rekin hasten dute, ondoren, neskari agurra dantzatu, zubia
egin, zortzikoa eta fandangoa dantzatzen dute. Irudi oso baliotsuak
dira, Gipuzkoako dantzen urratsak behatzeko. Adibidez, lauarina eta
lasterkak goitik dantzatzen dituzte, Loinazko ezpata-dantzan eutsi zaion
moduan, edo sentzilloaren lehen mugimenduak ere goranzko ostikoak dira,
garai batean ohikoa zen moduan. "Aurresku de los nuevos matrimonios
Villafranca de Yordizia", Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Raices 12 - Ordizia: Santaneroen esku-dantza
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-12-ordizia-santaneroen-esku-dantza[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/raices-12-ordizia-santaneroen-esku-dantza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111222/0e995dc9/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago