[dantzan] Raices 15 - Baztango dantzak [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Abe 29, 12:44:29, CET 2011


Honako hau ez da zehazki Raices programako atal bat, baizik eta programa
horretarako Baztan-en egindako grabazioen bilduma. Ondoren, programa
desberdinetan eman zituzten grabazio hauek zatika. Manuel Garrido
Palacios-ek zuzendutako lan-taldeak Arizkunera eraman zituen kamerak eta
bertako zenbait dantza grabatu. Baztango zortzikoa ageri da lehenengo.
Ondoren, irri-dantzak izango dituzte aztergai. Horretarako zenbait
baztandar ezagun elkarrizketatzen ditu: Mariano Izeta, Maurizio Elizalde
eta Jabier Larralde. Bitxia da, galderak gazteleraz egin, eta erantzunak
euskaraz ematen dituztela baztandarrek. Gaur egun horren inguruko
eztabaida bizirik dago ETBren inguruan, eta hara, 1970eko TVEn horrela
jokatu izan zuten zenbaitetan. Irri-dantzen artean ipurdi-dantza edo
bizkar-dantza (jean petit qui danse), isats dantza eta zartain-dantza
ikus daitezke Mintxo Garaikoetxeak helarazi digun bideo honetan.
Baztango dantzak, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Raices 15 - Baztango dantzak
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-15-baztango-dantzak[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/raices-15-baztango-dantzak
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111229/7f541c3c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago