[dantzan] Euskal amerikar artzainen festa 1963 [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Or, Abe 30, 11:06:49, CET 2011


Beste altxor eder bat sareratu du gaur Andra Mari dantzari taldeak. Walt
Disney Productions-en 1963ko filme baten zatia da. "Greta, the misfit
Greyhound", Disneyk telebisarako egindako serie baten atala izan zen,
eta bertan, ameriketako euskal artzain batzuen eszena bat ageri da.
Karrokanpo baten ondoa lau gizonek festa egiten dute, soinua jo, kantatu
eta dantzatu. Boiseko OInkari dantza taldeko musikari eta anima izandako
Jimmy Jausoro da soinua jotzen ageri dena. Berarekin ageri direnak John
"Takolo" Txakartegi, eta Jose Mari Sangroniz dira. Ah zer opariak urte
bukaera honetarako! http://www.andramaridantzataldea.com/eus/index.php

Euskal amerikar artzainen festa 1963
http://www.dantzan.com/bideoak/euskal-amerikar-artzainen-festa-1963[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/euskal-amerikar-artzainen-festa-1963
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111230/2b98d2ed/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago