[dantzan] dantzan.com itxi beharrean gaude

Mikel Goitia mgoitia a bildua euskalnet.net
Or, Abe 30, 20:18:04, CET 2011


Amorruz beteta, ezin dot besterik sentitu. Dantza Taldekoentzako komunikabide beharrezkoa da dantzan.com. Ez dakit, ziur guztiok gurako genuela zeozer egin egoera hau aldatzeko. Eskerrik asko emondakoagaitik, eta ez deigula itxi “soka dantza” hau apurtu deien!!!!!
From: Gari Otamendi 
Sent: Friday, December 30, 2011 6:39 PM
To: Dantzan zerrenda 
Subject: Re: [dantzan] dantzan.com itxi beharrean gaude

Albiste txarra eta tristea inondik ere. Oso tristea. Sentimendu gehiago ere sortzen dizkio bati: ezintasunak amorrua, ixteareb tristura, gurearen moduko gremio atomizatuan hamar urtez albisteak etengabe eman dituen talde baten kide (epe motzean) izanaren harrotasuna... 
Dantzan.com webgune erreferentea da dantzarientzat eta Interneteko euskal komunitatean gune garrantzitsu bat. Eta "da" diot, eta ez "izan da". Espero dut laster izatea berriz martxan. 
Ez nuke besterik nahi, eta uste dut Euskal Herriko dantzarion komunitatearen zati handi baten izenean esan dezakedala azken hori.
Eskerrik asko dantzan.com! Eta segi dezala aunitz urtez!


<dantzari a bildua dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko aberen 30a 18:04):

  Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.

  dantzan.com itxi beharrean gaude
  dantzan.com - 2011/12/30
  http://www.dantzan.com/albisteak/dantzancom-itxi 


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





-- 
Tutto a posto, niente in ordine



--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111230/ee594ed9/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago