From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 3 13:29:37 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 3 Jan 2011 13:29:37 +0100 Subject: [dantzan] HitzaPasa dantza, euskal dantzari buruzko terminologia lantzeko Message-ID: Euskaljakintza HitzaPasa tematikoak sareratzen hasi da, egindako berrikuntzen barruan. Euskal Herriko dantzekin zerikusia duten terminoen deskripenak emanda, hitzak asmatzeko erroskoa prestatu du Oier Araolazak. http://www.dantzan.com/albisteak/hitzapasa-dantza-euskal-dantzari-buruzko-terminologia-ikasteko From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 4 13:02:12 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 4 Jan 2011 13:02:12 +0100 Subject: [dantzan] DonostiaKulturaren ekaina arteko programazioa Message-ID: DonostiaKulturak ekaina arte prestatutako programazioaren barruan, Aída Gómez, Dantzaz Konpainia, Alicia Soto, Belltdance Superstars eta Eifman Ballet konpainia eta taldeen ikuskizunak daude. Ia hilero izango da dantza ikuskizunen bat, eta denak ere Victoria Eugenia Antzokian izango dira. http://www.dantzan.com/albisteak/DonostiaKulturaren-ekaina-arteko-programazioa From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 5 12:11:54 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 5 Jan 2011 12:11:54 +0100 Subject: [dantzan] Zuberoako Maskaraden 2011eko egutegia Message-ID: Otsailaren 6an abiatuko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Santa Grazik antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta, ohitura denez, Santa Grazin bertan izango dira lehen eta azken saioak. Horra egutegia: Zuberoako Maskaraden 2011eko egutegia dantzan.com 2011/01/05 http://www.dantzan.com/albisteak/zuberoako-maskaraden-2011eko-egutegia From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 5 13:40:04 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 5 Jan 2011 13:40:04 +0100 Subject: [dantzan] Alsaziako zazpi jauziak: Sewenersprung - Les sept Sauts [bideoa] Message-ID: Alsazian egiten duten Zazpi jauzien dantza. Ttun-ttuneroaren inguruan ari dira dantzariak, eta apaiz batek ematen ditu dantzan jarraitu beharreko aginduak. France 3 Sewenersprung - Les sept Sauts, www.dancilla.com Alsaziako zazpi jauziak: Sewenersprung - Les sept Sauts [bideoa] http://www.dantzan.com/bideoak/sewenersprung-les-sept-sauts From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 10 12:34:32 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 10 Jan 2011 12:34:32 +0100 Subject: [dantzan] Inauteriak martxoko lehen astean Message-ID: Aurten inauteriak ?ohi? baino beranduago izango dira. Hona hemen aurtengo inauterien data nagusiak. Inauteriak martxoko lehen astean dantzan.com 2011/01/10 http://www.dantzan.com/albisteak/inauteriak-martxoko-lehen-astean From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 10 13:42:58 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 10 Jan 2011 13:42:58 +0100 Subject: [dantzan] Sjuspring [bideoa] Message-ID: Suediako dantza da Sjuspring. Zirkuluan dantzatzen dute eta, San Petrike dantzan egiten den moduan, errepikapen bakoitzean gorputzeko atal batekin lurrean amaitzen dute dantza amaieran. Zilipurdirik izango ote du honek amaieran? Sjuspring [bideoa] http://www.dantzan.com/bideoak/sjuspring From oier a bildua dantzan.com Mon Jan 10 14:59:05 2011 From: oier a bildua dantzan.com (Oier Araolaza) Date: Mon, 10 Jan 2011 14:59:05 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako Message-ID: Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza geratu zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan dantza egiteko moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta dantza egiteko gogoa izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda txoro bat baino ez dela, eta zalantza dut dantzari mesederik egiten dion. Hemen jartzen dizuet bidali diodana, baina besteoi zer iruditzen zaizue? "Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. Noski politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat ekartzea baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako interesik izan ez dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten aitzakian, eta taldearen babesean tontoarena egiteko prest agertzea. Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko agurra ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina bestetik konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio maila oso ongi erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, sekula santan ezer kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere desafinatzen badu, lagun baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat antolatu eta mezan kantatzeko pieza pare bat prestatzea. Edo, musika zaletasunik batere izan ez, eta musika tresna batzuk hartu eta kanta batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu ridikulua litzatekeela hori, eta "lagunak" izateak ez duela emanaldia "poiitagoa" egiten. Baina dantzan bai, dantzan badirudi zenbat eta ezjakinago izan, orduan eta politagoa dela... " oier. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 10 15:05:14 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 10 Jan 2011 15:05:14 +0100 Subject: [dantzan] Santa Graziko azken maskarada izango al da? Message-ID: Laurent Chübürü-ren hitzek hotzikara eragin dute euskaldunen artean. Santa Graziko gazteek emango dituzte maskaradak aurten, baina herrian euskara galtzen ari dela eta, honako hau Santa Grazin antolatzen den azken maskarada izan daitekeela adierazi du Laurent Chübürü Santa-Grazi elkarteko lehendariak. Santa Graziko azken maskarada izango al da? Oier Araolaza 2011/01/10 http://www.dantzan.com/albisteak/santa-graziko-azken-maskarada From aoleaga a bildua euskalnet.net Mon Jan 10 16:06:19 2011 From: aoleaga a bildua euskalnet.net (ANDER OLEAGA BENGURIA) Date: Mon, 10 Jan 2011 16:06:19 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: ... Ba nire neska eta bere kuadrila batzen dira euren lagunen ezkontzen aurretik entsaio pare bat egiteko: gitarra bat zer den dakienak gitarra daroa, besteek ahal duten bezala ahotsak batu, eta ezkontza egunean kantatzen dute. Ez da hain ondo geratuko, baina detalle polita da. Ez dakit! Ander. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From arreginaki a bildua gmail.com Mon Jan 10 21:20:12 2011 From: arreginaki a bildua gmail.com (=?iso-8859-1?Q?i=F1aki_etxekoa?=) Date: Mon, 10 Jan 2011 21:20:12 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: <007101cbb103$cadfbd70$609f3850$@com> Aurreko lagunak esan dunaren lez, badirudi kantatzera jendea animatzen dela eta ez ginateke dantzakoak bakarrik moda horretan firin faran gabiltzanak. Nik uste dut dagoena dagola eta modak moda egia dela dantzak eta batik bat tradizionalak ez duela agian noizbait izan zuen prestigio eta kontsiderazio soziala. Nola nahi ere, azken bolara honetan saiatzen ari naiz gauzak alde baikorretik heltzen eta nahiago izaten dut baso erdi betearena ikusi. Hori horrela: · Ez nituzke gauzak jeneralizatuko. Kasu bakoitza ikusi. Hasiera batetik ganorabako nabarmen eta flagrante batzuk etortzen bazaizkit, guk serio hartzen dugun gai baten bizkarrera par egitera, ba pikutara bidali. Baina agian denak ez dira horrelakoak. Nik izan dut horrelakorik. · Gero, ibilbideak irakatsiko digu zer punturaino asuntoa txukuntasunez gauzatzen den. · Irakasketa prozesua, askotan, modu bat izan daiteke jendea gure aldera erakartzeko, dantza bere testuinguruan kokatu, bere transzendentzia azaldu, etab. Hi horretan iaioa haiz Oier. Hau da bidaia da inportantea. Horrelakorik ere badut gogoan. · Agian gaur oso positiboa nago. Izan ongi Iñaki Arregi 00 34 943 219218* | 00 34 607 335957 | 00 34 650 930128 (L) arreginaki a bildua gmail.com Berio Pasealekua, 114 | 20018 Donostia De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Oier Araolaza Enviado el: lunes, 10 de enero de 2011 14:59 Para: Dantzan zerrenda Asunto: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza geratu zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan dantza egiteko moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta dantza egiteko gogoa izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda txoro bat baino ez dela, eta zalantza dut dantzari mesederik egiten dion. Hemen jartzen dizuet bidali diodana, baina besteoi zer iruditzen zaizue? "Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. Noski politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat ekartzea baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako interesik izan ez dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten aitzakian, eta taldearen babesean tontoarena egiteko prest agertzea. Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko agurra ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina bestetik konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio maila oso ongi erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, sekula santan ezer kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere desafinatzen badu, lagun baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat antolatu eta mezan kantatzeko pieza pare bat prestatzea. Edo, musika zaletasunik batere izan ez, eta musika tresna batzuk hartu eta kanta batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu ridikulua litzatekeela hori, eta "lagunak" izateak ez duela emanaldia "poiitagoa" egiten. Baina dantzan bai, dantzan badirudi zenbat eta ezjakinago izan, orduan eta politagoa dela... " oier. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From xabieretxabe a bildua hotmail.com Mon Jan 10 22:19:31 2011 From: xabieretxabe a bildua hotmail.com (Xabier Etxabe) Date: Mon, 10 Jan 2011 21:19:31 +0000 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: <007101cbb103$cadfbd70$609f3850$@com> References: , <007101cbb103$cadfbd70$609f3850$@com> Message-ID: Egun on denoi. Oporrak pasa dira eta berriro ere foroak martxan jarri dira. Nik uste Oierrek izan dituen burutazioak dantzari gehienok izan ditugula: ondo ari ote garen ezkontzetan, moda horrek mesede ala kalte egiten ote digun... Ez daukat iritzi garbirik; Oierrekin bat nator, kasu asko eta askotan, parodia hutsa dela ezkontzetan ikusten den panorama. Eta, baita ere, zenbaitek imajinazio gutxi duela ezkontza batean detaile bat egitea pentsatzen duenean; edo, nahiago bada, horren zentzua (nere iritzian) desbirtuatu egiten duela. Alegia: preziso al da dantzan egitea, gainera Agurra egitea, ezkontza batean? Eta zergatik ez dio poesia bat irakurriko (horretan iaioa bada), edo beste zerbait, berdin zait... inportantea zer da, ba, dantza bera, ala eskaintza egiten duena? Alde horretatik begiratuta, arrazoia ematen diot Oierri. Baina nik ere alde positiboa ikusi izan diot zenbaitetan. Etorri izan zaizkit umetan dantzan aritutako jendea, esanaz auzoko festetan edo ezkontzaren batean dantzan egin nahi, eta gogoratu nahi dituela aspaldi ikasitako pausuak. Holakoetan, sentitu izan dut zerbait berezia, nolabait esateko, etorri zaidan horrek sensibilidade bat baduela, ez seguru gure modukoa, militantea, baina harena ere inportantea eta benetakoa izan daiteke bere neurrian. Koadrillan ere parte hartu izan dugu ezkontzetan, batzuetan dantzan eginez eta beste batzuetan kantuan, eta sentidua bilatu izan diot. Iruditzen zait ezkontzaren "moda" horretan ere denetarik dagoela, batzuetan garbi asko kalte egiten diola dantzari (eta geure pazientziari) eta beste batzuetan somatzen duzula hor zerbait positiboa transmititu dela. Ondo izan denok. Xabier Etxabe. From: arreginaki a bildua gmail.com To: dantzan a bildua postaria.com Date: Mon, 10 Jan 2011 21:20:12 +0100 Subject: Re: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako Aurreko lagunak esan dunaren lez, badirudi kantatzera jendea animatzen dela eta ez ginateke dantzakoak bakarrik moda horretan firin faran gabiltzanak.Nik uste dut dagoena dagola eta modak moda egia dela dantzak eta batik bat tradizionalak ez duela agian noizbait izan zuen prestigio eta kontsiderazio soziala.Nola nahi ere, azken bolara honetan saiatzen ari naiz gauzak alde baikorretik heltzen eta nahiago izaten dut baso erdi betearena ikusi. Hori horrela:· Ez nituzke gauzak jeneralizatuko. Kasu bakoitza ikusi. Hasiera batetik ganorabako nabarmen eta flagrante batzuk etortzen bazaizkit, guk serio hartzen dugun gai baten bizkarrera par egitera, ? ba pikutara bidali. Baina agian denak ez dira horrelakoak. Nik izan dut horrelakorik.· Gero, ibilbideak irakatsiko digu zer punturaino asuntoa txukuntasunez gauzatzen den.· Irakasketa prozesua, askotan, modu bat izan daiteke jendea gure aldera erakartzeko, dantza bere testuinguruan kokatu, bere transzendentzia azaldu, etab. Hi horretan iaioa haiz Oier. Hau da bidaia da inportantea. Horrelakorik ere badut gogoan. · ? Agian gaur oso positiboa nago.Izan ongi Iñaki Arregi 00 34 943 219218* | 00 34 607 335957 | 00 34 650 930128 (L) arreginaki a bildua gmail.comBerio Pasealekua, 114 | 20018 Donostia De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Oier Araolaza Enviado el: lunes, 10 de enero de 2011 14:59 Para: Dantzan zerrenda Asunto: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza geratu zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan dantza egiteko moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta dantza egiteko gogoa izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda txoro bat baino ez dela, eta zalantza dut dantzari mesederik egiten dion. Hemen jartzen dizuet bidali diodana, baina besteoi zer iruditzen zaizue? "Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. Noski politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat ekartzea baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako interesik izan ez dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten aitzakian, eta taldearen babesean tontoarena egiteko prest agertzea. Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko agurra ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina bestetik konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio maila oso ongi erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, sekula santan ezer kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere desafinatzen badu, lagun baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat antolatu eta mezan kantatzeko pieza pare bat prestatzea. Edo, musika zaletasunik batere izan ez, eta musika tresna batzuk hartu eta kanta batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu ridikulua litzatekeela hori, eta "lagunak" izateak ez duela emanaldia "poiitagoa" egiten. Baina dantzan bai, dantzan badirudi zenbat eta ezjakinago izan, orduan eta politagoa dela... " oier. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From msarriegi a bildua euskaltel.net Mon Jan 10 22:49:45 2011 From: msarriegi a bildua euskaltel.net (Mikel Sarriegi) Date: Mon, 10 Jan 2011 22:49:45 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako References: Message-ID: Interesgarria gogoeta, batez ere ezkontzetatik haratago eramaten badugu. Baina ezkontzen kasu partikularrean, neuk ere ez diot halako larritasunik ikusten, batez ere, orokorrean mota horretako ospakizunetan ikustera ohituak gauden hainbat eta hainbat bitxikeria tarteko. Nere ustez, pozgarria behar luke gune horretan ere dantza present egotea, azken batean, bere balio sozialaren berreskuratze baten aukera eman dezakelako. Kezkagarriagoa iruditzen zait gure erantzukizuna, dantzari edota balizko dantza-irakasleona. Ba al dakigu geuk nola erantzun mota honetako eskaerei? Ahal den neurrian, aprobetxatu dezagun aukera, eta azaldu, esate baterako, lagun talde batentzat, beharbada detaile polittagoa, egokiagoa eta errazagoa dela, bazkalondoan sokadantzaren formatoan azeridantza edo "alpargata" bana dantzatzea, eta lagunik trebeenak, senargaia edota emaztegaia sokara atera eta hari agurra dantzatzea. Gehienetan bezela, gakoa formula egokia aurkitzean egon daitekela pentsatzen dut. Eta kasu bakoitzean, formula oso desberdina izan daiteke, ezkontza guztiak ez baitira berdinak, ez eta beharrik ere! Mikel ----- Original Message ----- From: Oier Araolaza To: Dantzan zerrenda Sent: Monday, January 10, 2011 2:59 PM Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza geratu zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan dantza egiteko moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta dantza egiteko gogoa izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda txoro bat baino ez dela, eta zalantza dut dantzari mesederik egiten dion. Hemen jartzen dizuet bidali diodana, baina besteoi zer iruditzen zaizue? "Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. Noski politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat ekartzea baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako interesik izan ez dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten aitzakian, eta taldearen babesean tontoarena egiteko prest agertzea. Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko agurra ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina bestetik konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio maila oso ongi erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, sekula santan ezer kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere desafinatzen badu, lagun baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat antolatu eta mezan kantatzeko pieza pare bat prestatzea. Edo, musika zaletasunik batere izan ez, eta musika tresna batzuk hartu eta kanta batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu ridikulua litzatekeela hori, eta "lagunak" izateak ez duela emanaldia "poiitagoa" egiten. Baina dantzan bai, dantzan badirudi zenbat eta ezjakinago izan, orduan eta politagoa dela... " oier. ------------------------------------------------------------------------------ _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From laguntasuna a bildua euskalnet.net Mon Jan 10 23:53:00 2011 From: laguntasuna a bildua euskalnet.net (Laguntasuna-Barakaldo) Date: Mon, 10 Jan 2011 23:53:00 +0100 Subject: [dantzan] LAGUNTASUNA SAN BIZENTEKO JAIETAN 2011 Message-ID: <4D2B8DCC.20709@euskalnet.net> _*LAGUNTASUNA SAN BIZENTEKO JAIETAN 2011*_ *URTARRILAK 15, Larunbata*, 20:00-etan, Erromeria. Velazquez Plazan. *URTARRILAK 16, Igandea,* 12:00-etan, Txistularien Kalejira. *URTARRILAK 16, Igandea,* 13:00-etan, Dantzari Txikien Ekitaldia (Amaia Erreka-Ortu, Ibarrakaldu, Kurutze, Laguntasuna). Elizateko Plazan. *URTARRILAK 21, Ostirala, *20:00-etan, Lagun Artean Kantari.* **URTARRILAK 22, Larunbata, *18:00-etan, Dantza eta Musika emanaldia. Elizateko Plazan. *URTARRILAK 22, Larunbata, *19:30-etan, Fanfarre Haundi + Txistularien kalejira.* **URTARRILAK 23, Igandea, *13:00-etan, Erraldoien Konpartsaren kalejira.* **URTARRILAK 23, Igandea, *14:00-etan, Fanfarre Txiki-ren kalejira.* *Ikusiko garelakoan, Izan ondo. Joseba altube* * -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From jexuxlarrea a bildua telefonica.net Tue Jan 11 09:17:27 2011 From: jexuxlarrea a bildua telefonica.net (Jexux Larrea) Date: Tue, 11 Jan 2011 09:17:27 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: Email hau irakurtzen ari nintzela, burura etorri zaidan lehenengo gauza hau izan da, zergatik ez dute txistua jotzen ikasten? Beraz , era bat ados nago zure erantzunarekin. Jexux _____ De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Oier Araolaza Enviado el: Monday, January 10, 2011 2:59 PM Para: Dantzan zerrenda Asunto: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza geratu zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan dantza egiteko moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta dantza egiteko gogoa izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda txoro bat baino ez dela, eta zalantza dut dantzari mesederik egiten dion. Hemen jartzen dizuet bidali diodana, baina besteoi zer iruditzen zaizue? "Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. Noski politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat ekartzea baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako interesik izan ez dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten aitzakian, eta taldearen babesean tontoarena egiteko prest agertzea. Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko agurra ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina bestetik konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio maila oso ongi erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, sekula santan ezer kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere desafinatzen badu, lagun baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat antolatu eta mezan kantatzeko pieza pare bat prestatzea. Edo, musika zaletasunik batere izan ez, eta musika tresna batzuk hartu eta kanta batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu ridikulua litzatekeela hori, eta "lagunak" izateak ez duela emanaldia "poiitagoa" egiten. Baina dantzan bai, dantzan badirudi zenbat eta ezjakinago izan, orduan eta politagoa dela... " oier. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From oier a bildua dantzan.com Tue Jan 11 10:40:33 2011 From: oier a bildua dantzan.com (Oier Araolaza) Date: Tue, 11 Jan 2011 10:40:33 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari taldea eskura izatea!!! Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut, aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten hasteko lehen aitzakia. Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik, konparazio bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta honelako zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta organoarekin pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah, oso ondo, eta zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez dakit musikarik. --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit, horrelakoetan jotzen den zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..." Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu bakoitzerako zerbait berezia bilatzea. Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da. Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan, hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala! Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak, elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat: http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/ ) eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera, tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari. Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun) eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea, eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza. MIla esker, bene-benetan! oier. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From arkaitz1981 a bildua hotmail.com Tue Jan 11 11:00:21 2011 From: arkaitz1981 a bildua hotmail.com (=?iso-8859-1?Q?Arkaitz_Orbegozo_Larri=F3n?=) Date: Tue, 11 Jan 2011 11:00:21 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: Kaixo Oier, Gaia atera duzula eta gogoratu naiz duela zenbait urte taldean egin genuen omenaldi txiki bat. Pio Baroja hil zen egunean omenaldi txikia egin nahi izan zioten "Bidasoako Errepublikako" udalerriek eta gaur egun Irungo Zabaltza Plazan dagoen eskultura inauguratu zuen haren hiloba Pio Caro Barojak. Udaletxeak zerbait berezia egiteko eskatu zion gure taldeari eta nola ez segituan bururatu zitzaigun soka-dantza bat ateratzea. Aurreskulariarekin Alkatea hartu genuen eta atzeskulariarekin bere ohorezko gonbidatua (Pio Caro Baroja bera). Soka dantza motza izan zen baina ekitaldiak eskatzen zuen "solemnidadea" lortu zela uste dugu. Gainera Pio Caro Baroja ezagutzen baduzue imajinatuko duzue nola prestatu zen bertara eta ze atseginez burutu zuen erritoa. Aurkez aurkea, agurra eta pare bat zubi besterik ez genituen egin haiekin hala ere, baina jendeak soka dantza San Juan bezperan ikustea ohituta dagoena, interesez eta harriduraz ikusi genuen benetan zentzua ematen zion ekitaldian ikustea. Hona hemen orduko berriko link bat. http://www.diariovasco.com/prensa/20061031/cultura/caro-proclama-republica-bidasoa_20061031.html Kontuz hala ere, ez dezagun orain gure herria soka-dantzaz bete... gure gizartea horrelakoa da eta... Ondo segi!!! Arkaitz El 11/01/2011, a las 10:40, Oier Araolaza escribió: > > Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari taldea eskura izatea!!! > > Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut, aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten hasteko lehen aitzakia. > > Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik, konparazio bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta honelako zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta organoarekin pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah, oso ondo, eta zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez dakit musikarik. --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit, horrelakoetan jotzen den zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..." > > Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu bakoitzerako zerbait berezia bilatzea. > > Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da. > > Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan, hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala! > > Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak, elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat: http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/ ) eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera, tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari. > > Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun) eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea, eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza. > > MIla esker, bene-benetan! > > oier. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 11 13:31:30 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 11 Jan 2011 13:31:30 +0100 Subject: [dantzan] Laguntasunaren egitaraua San Bizente jaietarako Message-ID: Barakaldoko Laguntasuna dantza taldeak hainbat ekintza prestatu ditu aurtengo San Bizente jaietarako. Datozen bi asteburuetan dantza emanaldiak, erromeriak, kontzertuak eta kantu-saioak egingo dituzte, besteak beste. Hona hemen egitaraua: Laguntasunaren egitaraua San Bizente jaietarako dantzan.com 2011/01/10 http://www.dantzan.com/albisteak/laguntasuna-san-bizenteko-jaietan From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 11 13:34:18 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 11 Jan 2011 13:34:18 +0100 Subject: [dantzan] Ninika Errenterian Message-ID: EliaralE konpainiak Ninika ikuskizuna emango du ostiral honetan, urtarrilak 14, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hiru dantzari izango dira taula gainean, Lorentxa Iturralde,Vivien Ingrams eta Jose Cazaubon. Pantxika Telleriak egin du koreografia eta musika Joseba Irazokik. Ninika Errenterian dantzan.com 2011/01/11 http://www.dantzan.com/albisteak/ninika-errenterian From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 11 13:36:24 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 11 Jan 2011 13:36:24 +0100 Subject: [dantzan] dantzan.com: 2010eko estatistikak Message-ID: Ia 130.000 bisita izan ditu 2010. urtean dantzan.com-ek eta ia 400.000tik gora orri erakutsi ditu. Egunero 350 lagunek bisitatu dute dantzan.com. Hona hemen 2009 urtean dantzan.com-ek izan dituen bisitak, eta gehien ikusitako albiste, blog eta bideoen top10 zerrendak. dantzan.com: 2010eko estatistikak dantzan.com 2011/01/11 http://www.dantzan.com/albisteak/dantzan-com-2010eko-estatistikak From oier a bildua dantzan.com Tue Jan 11 16:12:57 2011 From: oier a bildua dantzan.com (Oier Araolaza) Date: Tue, 11 Jan 2011 16:12:57 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: Hori da Arkaitz, horrelako makina bat egin izan ditugu denok aurretik ere, eta ondo eginak nire ustez! Eta ez da beharrezkoa ordubeteko soka-dantza egitea zati guztiak dantzatuz eta abar. Soka atera, eta dantza eta zubi bat eginda nahikoa izan daiteke gehienetan. Beste adibide batzuren artean honako hau ere etorri zait gogora: Iztuetari 1967an egin zitzaion omenaldian soka-dantza egin zitzaion Zaldibian, bere etxearen aurrean, Uztapide eta Basarri garaiko bertsolari handiak sokan zirela, eta Urbeltz aurreskulari lanetan. Guregipuzkoan jaso berri dituzte ekitaldi horretako zenbait irudi: http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032736 http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032737 Azkenerako soka-dantza gaindosia izango ote dugun? Ja, ja, izan liteke, baina momentuz ez du horren itxurarik. Eta hala balitz, oraingo bakarlari-gaindosia baino hobea izango zela iruditzen zait. oier. 2011/1/11 Arkaitz Orbegozo Larrión > Kaixo Oier, > > Gaia atera duzula eta gogoratu naiz duela zenbait urte taldean egin genuen > omenaldi txiki bat. Pio Baroja hil zen egunean omenaldi txikia egin nahi > izan zioten "Bidasoako Errepublikako" udalerriek eta gaur egun Irungo > Zabaltza Plazan dagoen eskultura inauguratu zuen haren hiloba Pio Caro > Barojak. Udaletxeak zerbait berezia egiteko eskatu zion gure taldeari eta > nola ez segituan bururatu zitzaigun soka-dantza bat ateratzea. > Aurreskulariarekin Alkatea hartu genuen eta atzeskulariarekin bere ohorezko > gonbidatua (Pio Caro Baroja bera). > > Soka dantza motza izan zen baina ekitaldiak eskatzen zuen "solemnidadea" > lortu zela uste dugu. Gainera Pio Caro Baroja ezagutzen baduzue imajinatuko > duzue nola prestatu zen bertara eta ze atseginez burutu zuen erritoa. > > Aurkez aurkea, agurra eta pare bat zubi besterik ez genituen egin haiekin > hala ere, baina jendeak soka dantza San Juan bezperan ikustea ohituta > dagoena, interesez eta harriduraz ikusi genuen benetan zentzua ematen zion > ekitaldian ikustea. > > Hona hemen orduko berriko link bat. > > > > http://www.diariovasco.com/prensa/20061031/cultura/caro-proclama-republica-bidasoa_20061031.html > > Kontuz hala ere, ez dezagun orain gure herria soka-dantzaz bete... gure > gizartea horrelakoa da eta... > > Ondo segi!!! > > > Arkaitz > > > > El 11/01/2011, a las 10:40, Oier Araolaza escribió: > > > Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari > taldea eskura izatea!!! > > Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan > instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut, > aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten > hasteko lehen aitzakia. > > Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik, konparazio > bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta honelako > zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta organoarekin > pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah, oso ondo, eta > zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez dakit musikarik. > --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit, horrelakoetan jotzen den > zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..." > > Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria > iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti > eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu > bakoitzerako zerbait berezia bilatzea. > > Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza > sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen > erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta > arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da. > > Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan, > hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau > moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait > emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala! > > Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra > dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak, > elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat: > http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/ ) > eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta > ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito > kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan > integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu > daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua > da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera, > tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean > ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria > sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari. > > Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun) > eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko > prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita > gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei > erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea, > eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza > egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat > neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun > paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza > eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza. > > MIla esker, bene-benetan! > > oier. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From pelosegui a bildua vitoria-gasteiz.org Tue Jan 11 19:18:59 2011 From: pelosegui a bildua vitoria-gasteiz.org (Pedro Elosegi) Date: Tue, 11 Jan 2011 19:18:59 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: <4D2C9F13.7080103@vitoria-gasteiz.org> Kaixo guztioi Nahiz eta sinistu ez, Jexux, niregan etorri izan dira bat baino gehiago aurresku (Aurrez aurre barne) txistuaz ikasteko asmoz lagunen ezkontza baten jotzeko. Noski, musikariak ez ziren. Musikan trebatuak direnei ez zaioke ezta buritik pasatu horrelako batean sartu. Saiau nintzen ba azaltzen ezinezkoa zela modu "nisikiera dexente" batean lortzea, gainera ezkontarako hilabete juxtu bat falta zen, eta milaka sentzutako arrazoi bota nizkion... Ni patrás. Egoista bat nintzela, patrimonialista, engreido, "que te piensa que eres" eta horrelako beste lindekeri batzuk entzun nituen. Ez dakit zer egin zuten, bainan, hobe ez dut ezta jakin nahi. Zihur nago, gutxienez kasu konkretu horretan, zuzenena egin nuela. Horregaitik Mikelek esaten dun bezala, kasu guztiak ez dira berdinak eta batzuetan egokia dena beste batzuetan guztiz alderantziz. Pedro El 11/01/2011 9:17, Jexux Larrea escribió: > > Email hau irakurtzen ari nintzela, burura etorri zaidan lehenengo > gauza hau izan da, zergatik ez dute txistua jotzen ikasten? Beraz , > era bat ados nago zure erantzunarekin. > > Jexux > > ------------------------------------------------------------------------ > > *De:* dantzan-bounces a bildua postaria.com > [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] *En nombre de *Oier Araolaza > *Enviado el:* Monday, January 10, 2011 2:59 PM > *Para:* Dantzan zerrenda > *Asunto:* [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako > > > > > Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra > irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan > dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza > geratu zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan > dantza egiteko moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta > dantza egiteko gogoa izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda > txoro bat baino ez dela, eta zalantza dut dantzari mesederik egiten > dion. Hemen jartzen dizuet bidali diodana, baina besteoi zer iruditzen > zaizue? > > > "Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. > Noski politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat > ekartzea baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako > interesik izan ez dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten > aitzakian, eta taldearen babesean tontoarena egiteko prest agertzea. > > Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko > agurra ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina > bestetik konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio > maila oso ongi erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, > sekula santan ezer kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere > desafinatzen badu, lagun baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat > antolatu eta mezan kantatzeko pieza pare bat prestatzea. Edo, musika > zaletasunik batere izan ez, eta musika tresna batzuk hartu eta kanta > batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu ridikulua litzatekeela hori, eta > "lagunak" izateak ez duela emanaldia "poiitagoa" egiten. Baina dantzan > bai, dantzan badirudi zenbat eta ezjakinago izan, orduan eta politagoa > dela... " > > oier. > > > > ------------------------------------------------------------------------ > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: pelosegui.vcf Mota: text/x-vcard Tamaina: 235 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : From msarriegi a bildua euskaltel.net Tue Jan 11 23:05:09 2011 From: msarriegi a bildua euskaltel.net (Mikel Sarriegi) Date: Tue, 11 Jan 2011 23:05:09 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako References: Message-ID: Ez kezkatu gaindosi kontuarekin, neska-motillek! Oierrek ederki azaldu duen bezala, soka-dantzak polimorfoak eta multifuntzionalak izan direla ziurtatzeko datu mordoa daukagu. Hasi Iztuetarengandik (gizon-dantza, neskatxena, galaiena.... egitura eta funtzio ezberdinekoak gixa deskribatzen ditu) eta orain gutxi arte plazetan tradizioaren eskutik iritsi zaizkigunetaraino. Garai batean, Goierriko herrietan behinik behin, erromeria asko eta asko, beharbada igandero, dantzasoka baten bitartez hasten ziren. Gehienok, soka-dantza "ohorezko" ereduarekin geratu gara, agian mugatuak, eta "estutuak". Baina esan bezala, beste manifestazio batzuk ere bazituen eta galbidean dauzkagu (iniziatikoa, soziala, aisialdikoa edo ludikoa... ingurumariaren arabera betiere). Horrelako aukerak izan daitezke egokiak, beste funtzio hauek berreskuratzeko. Hori bai, gaindosia sortzeko arriskua izango da, eredu bakarra, errepikakorra eta pasiboa erabiltzen badugu. Uste dut Urbeltzi entzuna dela, dantzak ez direla aspergarriak, baizik eta geuk egiten ditugula aspergarriak. Mikel (Oier, aitortu behar diat, orain 15-20 urte, saiatu nintzela gure koadrilako lagun baten ezkontzarako, gure lagun arteko soka prestatzen, baina ez nian lortu, eta azkenean "dantzari profesionalak" ginen hiru kidek dantzatu genian bakarrik. Lagun koadrilak bertso batzuk prestatu eta kantatu zituen, inor bertsolari izan gabe, baina duintasunez, azken batean, hor baitago gakoa. Hori bai, aspaldi honetan, dantza-taldeko kideak ezkontzen direnetan, ez dituk dantza-sokarik gabe libratzen, kasu bakoitzari bereizituak). ----- Original Message ----- From: Oier Araolaza To: Dantzan zerrenda Sent: Tuesday, January 11, 2011 4:12 PM Subject: Re: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako Hori da Arkaitz, horrelako makina bat egin izan ditugu denok aurretik ere, eta ondo eginak nire ustez! Eta ez da beharrezkoa ordubeteko soka-dantza egitea zati guztiak dantzatuz eta abar. Soka atera, eta dantza eta zubi bat eginda nahikoa izan daiteke gehienetan. Beste adibide batzuren artean honako hau ere etorri zait gogora: Iztuetari 1967an egin zitzaion omenaldian soka-dantza egin zitzaion Zaldibian, bere etxearen aurrean, Uztapide eta Basarri garaiko bertsolari handiak sokan zirela, eta Urbeltz aurreskulari lanetan. Guregipuzkoan jaso berri dituzte ekitaldi horretako zenbait irudi: http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032736 http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032737 Azkenerako soka-dantza gaindosia izango ote dugun? Ja, ja, izan liteke, baina momentuz ez du horren itxurarik. Eta hala balitz, oraingo bakarlari-gaindosia baino hobea izango zela iruditzen zait. oier. 2011/1/11 Arkaitz Orbegozo Larrión Kaixo Oier, Gaia atera duzula eta gogoratu naiz duela zenbait urte taldean egin genuen omenaldi txiki bat. Pio Baroja hil zen egunean omenaldi txikia egin nahi izan zioten "Bidasoako Errepublikako" udalerriek eta gaur egun Irungo Zabaltza Plazan dagoen eskultura inauguratu zuen haren hiloba Pio Caro Barojak. Udaletxeak zerbait berezia egiteko eskatu zion gure taldeari eta nola ez segituan bururatu zitzaigun soka-dantza bat ateratzea. Aurreskulariarekin Alkatea hartu genuen eta atzeskulariarekin bere ohorezko gonbidatua (Pio Caro Baroja bera). Soka dantza motza izan zen baina ekitaldiak eskatzen zuen "solemnidadea" lortu zela uste dugu. Gainera Pio Caro Baroja ezagutzen baduzue imajinatuko duzue nola prestatu zen bertara eta ze atseginez burutu zuen erritoa. Aurkez aurkea, agurra eta pare bat zubi besterik ez genituen egin haiekin hala ere, baina jendeak soka dantza San Juan bezperan ikustea ohituta dagoena, interesez eta harriduraz ikusi genuen benetan zentzua ematen zion ekitaldian ikustea. Hona hemen orduko berriko link bat. http://www.diariovasco.com/prensa/20061031/cultura/caro-proclama-republica-bidasoa_20061031.html Kontuz hala ere, ez dezagun orain gure herria soka-dantzaz bete... gure gizartea horrelakoa da eta... Ondo segi!!! Arkaitz El 11/01/2011, a las 10:40, Oier Araolaza escribió: Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari taldea eskura izatea!!! Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut, aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten hasteko lehen aitzakia. Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik, konparazio bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta honelako zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta organoarekin pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah, oso ondo, eta zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez dakit musikarik. --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit, horrelakoetan jotzen den zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..." Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu bakoitzerako zerbait berezia bilatzea. Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da. Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan, hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala! Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak, elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat: http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/ ) eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera, tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari. Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun) eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea, eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza. MIla esker, bene-benetan! oier. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. ------------------------------------------------------------------------------ _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From herrixadantzan a bildua gmail.com Wed Jan 12 00:01:18 2011 From: herrixadantzan a bildua gmail.com (HERRIXA DANTZAN) Date: Wed, 12 Jan 2011 00:01:18 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: Gabon: Nik ere badaukat nire irtitzia Oierren hasierako kezkaren gainean, baina ez dut orain aterako. Nahikoa esan duzue, eta ez nuke beste munduko ekarpen berririk egingo. Oro har ados zuek aipatutakoekin. Soka dantzaren ideiarekin ere bai. Hori bai: bi puntu nabarmendu nahi nituzke guzti honen harian. *BATA.* Mezuen soka luuuuze honetan gustukoena izan dudana, onerako gehien harritu nauena, sokaren luzea bera izan da. Behin motorrak berotuta, zergatik ez dugu saiakera egiten martxari eusteko? Faltan botatzen dut forokideen arteko elkar-hartueman hau. Oraingoa adibide ona da. Denok daukagu emateko eta ikasteko. Denontzako da elikagaia. Beti dago ikasteko, eta nik neuk oso gustukoa dut ikasten jarraitzea beti. Oraingo honetan ere ikasi dut zerbait. Jakina. Galderak, iritziak, kezkak, gomendioak... Tira! Ideia bat da. *BIGARRENA.* Mikelek dio: *Gehienok, soka-dantza "ohorezko" ereduarekin geratu gara, agian mugatuak, eta "estutuak". Baina esan bezala, beste manifestazio batzuk ere bazituen eta galbidean dauzkagu (iniziatikoa, soziala, aisialdikoa edo ludikoa... ingurumariaren arabera betiere).* * Hori bai, gaindosia sortzeko arriskua izango da, eredu bakarra, errepikakorra eta pasiboa erabiltzen badugu. Uste dut Urbeltzi entzuna dela, dantzak ez direla aspergarriak, baizik eta geuk egiten ditugula aspergarriak.* BAI, BAI, BAI, BAI, eta BAI. Mezuak irakurtzen nindoala, soka dantzaren ideia dela eta ez dela, juxtu nengoen hau botatzeko gogotan. Eta hara non topatu dudan Mikelek idatzita (jakinduria handiagoz, gainera). Egia esango dizuet, eta ez da kritika, kezka baizik. Soka dantzen gainean oroimenean daukadan irudi tipiko eta topikoa da: "zozo-luzeak" (normalean plazetan antzeztuta ikusteko aukera izan ditudanak). Desfasatuak ere esango nuke (eredu zaharkitua, esan nahi dut). Benetan uste dut erronka polita daukagula hor, soka dantzari bizitasuna berreskuratzeko. Tradizioaren onerako, tradizioari gaurkotasuna emateko, bizi berria, aire berria, bariedadea... Eboluzionatzeko. Zuek ondo esan duzuen bezala, ez da berria, badaude moduak... baina beharbada ez legoke gaizki hor "pilak jartzea", soka dantzak momia fosilizatuak izan ez daitezen. Gora foroko elkar-emateak!!! Patxi M. 2011/1/11 Mikel Sarriegi > Ez kezkatu gaindosi kontuarekin, neska-motillek! > > Oierrek ederki azaldu duen bezala, soka-dantzak polimorfoak eta > multifuntzionalak izan direla ziurtatzeko datu mordoa daukagu. Hasi > Iztuetarengandik (gizon-dantza, neskatxena, galaiena.... egitura eta funtzio > ezberdinekoak gixa deskribatzen ditu) eta orain gutxi arte plazetan > tradizioaren eskutik iritsi zaizkigunetaraino. Garai batean, Goierriko > herrietan behinik behin, erromeria asko eta asko, beharbada igandero, > dantzasoka baten bitartez hasten ziren. > > Gehienok, soka-dantza "ohorezko" ereduarekin geratu gara, agian mugatuak, > eta "estutuak". Baina esan bezala, beste manifestazio batzuk ere bazituen > eta galbidean dauzkagu (iniziatikoa, soziala, aisialdikoa edo ludikoa... > ingurumariaren arabera betiere). Horrelako aukerak izan daitezke egokiak, > beste funtzio hauek berreskuratzeko. > > Hori bai, gaindosia sortzeko arriskua izango da, eredu bakarra, > errepikakorra eta pasiboa erabiltzen badugu. Uste dut Urbeltzi entzuna dela, > dantzak ez direla aspergarriak, baizik eta geuk egiten ditugula > aspergarriak. > > > Mikel > > > (Oier, aitortu behar diat, orain 15-20 urte, saiatu nintzela gure > koadrilako lagun baten ezkontzarako, gure lagun arteko soka prestatzen, > baina ez nian lortu, eta azkenean "dantzari profesionalak" ginen hiru kidek > dantzatu genian bakarrik. Lagun koadrilak bertso batzuk prestatu eta kantatu > zituen, inor bertsolari izan gabe, baina duintasunez, azken batean, hor > baitago gakoa. Hori bai, aspaldi honetan, dantza-taldeko kideak ezkontzen > direnetan, ez dituk dantza-sokarik gabe libratzen, kasu bakoitzari > bereizituak). > > ----- Original Message ----- > *From:* Oier Araolaza > *To:* Dantzan zerrenda > *Sent:* Tuesday, January 11, 2011 4:12 PM > *Subject:* Re: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako > > > Hori da Arkaitz, horrelako makina bat egin izan ditugu denok aurretik ere, > eta ondo eginak nire ustez! Eta ez da beharrezkoa ordubeteko soka-dantza > egitea zati guztiak dantzatuz eta abar. Soka atera, eta dantza eta zubi bat > eginda nahikoa izan daiteke gehienetan. > > Beste adibide batzuren artean honako hau ere etorri zait gogora: Iztuetari > 1967an egin zitzaion omenaldian soka-dantza egin zitzaion Zaldibian, bere > etxearen aurrean, Uztapide eta Basarri garaiko bertsolari handiak sokan > zirela, eta Urbeltz aurreskulari lanetan. Guregipuzkoan jaso berri dituzte > ekitaldi horretako zenbait irudi: > > http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032736 > http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032737 > > Azkenerako soka-dantza gaindosia izango ote dugun? Ja, ja, izan liteke, > baina momentuz ez du horren itxurarik. Eta hala balitz, oraingo > bakarlari-gaindosia baino hobea izango zela iruditzen zait. > > oier. > > > > 2011/1/11 Arkaitz Orbegozo Larrión > >> Kaixo Oier, >> >> Gaia atera duzula eta gogoratu naiz duela zenbait urte taldean egin genuen >> omenaldi txiki bat. Pio Baroja hil zen egunean omenaldi txikia egin nahi >> izan zioten "Bidasoako Errepublikako" udalerriek eta gaur egun Irungo >> Zabaltza Plazan dagoen eskultura inauguratu zuen haren hiloba Pio Caro >> Barojak. Udaletxeak zerbait berezia egiteko eskatu zion gure taldeari eta >> nola ez segituan bururatu zitzaigun soka-dantza bat ateratzea. >> Aurreskulariarekin Alkatea hartu genuen eta atzeskulariarekin bere ohorezko >> gonbidatua (Pio Caro Baroja bera). >> >> Soka dantza motza izan zen baina ekitaldiak eskatzen zuen "solemnidadea" >> lortu zela uste dugu. Gainera Pio Caro Baroja ezagutzen baduzue imajinatuko >> duzue nola prestatu zen bertara eta ze atseginez burutu zuen erritoa. >> >> Aurkez aurkea, agurra eta pare bat zubi besterik ez genituen egin haiekin >> hala ere, baina jendeak soka dantza San Juan bezperan ikustea ohituta >> dagoena, interesez eta harriduraz ikusi genuen benetan zentzua ematen zion >> ekitaldian ikustea. >> >> Hona hemen orduko berriko link bat. >> >> >> >> http://www.diariovasco.com/prensa/20061031/cultura/caro-proclama-republica-bidasoa_20061031.html >> >> Kontuz hala ere, ez dezagun orain gure herria soka-dantzaz bete... gure >> gizartea horrelakoa da eta... >> >> Ondo segi!!! >> >> >> Arkaitz >> >> >> >> El 11/01/2011, a las 10:40, Oier Araolaza escribió: >> >> >> Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari >> taldea eskura izatea!!! >> >> Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan >> instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut, >> aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten >> hasteko lehen aitzakia. >> >> Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik, >> konparazio bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta >> honelako zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta >> organoarekin pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah, >> oso ondo, eta zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez >> dakit musikarik. --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit, >> horrelakoetan jotzen den zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..." >> >> Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria >> iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti >> eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu >> bakoitzerako zerbait berezia bilatzea. >> >> Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza >> sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen >> erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta >> arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da. >> >> Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan, >> hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau >> moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait >> emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala! >> >> Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra >> dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak, >> elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat: >> http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/) eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta >> ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito >> kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan >> integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu >> daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua >> da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera, >> tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean >> ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria >> sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari. >> >> Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun) >> eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko >> prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita >> gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei >> erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea, >> eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza >> egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat >> neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun >> paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza >> eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza. >> >> MIla esker, bene-benetan! >> >> oier. >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > ------------------------------ > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- *HERRIXA DANTZAN* *Euskal Herriko eta Europako plaza dantzak* Tel. 943 78 90 70 www.herrixadantzan.com -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 12 10:29:53 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 12 Jan 2011 10:29:53 +0100 Subject: [dantzan] =?iso-8859-1?q?Retratos_de_danza_06_La_coreograf=EDa_?= =?iso-8859-1?q?=5Bbideoa=5D?= Message-ID: Seigarren "Retratos de danza" hau koreografiak lantzeko prozesuari buruzkoa da. Nacho Duatk, Victor Ullatek eta hainbatek koreografiak lantzeari buruzko hausnarketak ematen dituzte. "Retratos de danza" Television Españolak (TVE) dantzaren inguruan eskainitako dokumental sorta bat da. 11 ataletan dantzaren alderdi desberdinak aztertzen ditu. Gidoia eta errealizazioa: Jose Luis Lopez Enamorado. TVE, 2010-11-23. Retratos de danza 06 - La coreografía [bideoa] http://www.dantzan.com/bideoak/retratos-de-danza-06-la-coreografia From oier a bildua dantzan.com Wed Jan 12 10:50:14 2011 From: oier a bildua dantzan.com (Oier Araolaza) Date: Wed, 12 Jan 2011 10:50:14 +0100 Subject: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako In-Reply-To: References: Message-ID: Soka-dantzaren inguruan makina bat buelta ematea tokatu zait azken urteotan eta bat nator Mikel-ek eta Patxik esandakoekin. Laburbilduz zera nabarmenduko nuke soka-dantzaren ibilbide historikoaz: - XVI-XIX. bitartean, Euskal Herrietako erromerietan dantza garrantzitsuenetakoa izan zen soka-dantza. - XVIII-XIX. mendeetan Bidador zenak "dantzaren erreforma" bezala izendatzen zuenak soka-dantza bete-betean harrapatu zuen. - Erreforma horren ondorio nagusia izan da erromerietako soka-dantza espontaneok ia-desagertzea, eta nagusiki protokolarioak eta festa handietako erritualetara lotutakoak iraun dutela. - Bai garai bateko soka-dantzen inguruko dokumentazioak, "erreforma bukatu gabe" geratu diren soka-dantzek eta baita iraun duten soka-dantza "espontaneoen" arrastoek, soka-dantzaren eredu malgu, bizi eta irekien berri ematen digute. Horrelako soka-dantzak ez dira asko ikusten dira, baina badira, eta serio eta zozo-tik gutxi dute. Horra adibide bat: http://tinyurl.com/6anggfa oier. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 12 12:31:27 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 12 Jan 2011 12:31:27 +0100 Subject: [dantzan] Artikuluak aurkezteko deialdia: "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan" Message-ID: Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore aldizkariak aurkezpen epea luzatu eta kontzeptu esparrua hedatu ditu. Interesatuek lanen laburpenak, 10 lerrokoak gehienez, Eusko Ikaskuntzara bidali beharko dituzte 2011ko martxoaren 31 baino lehen. Behin betiko artikuluek 15-20 inguru orriko luze-laburra izan beharko dute eta euskarri informatikoan bidaliko dira 2011ko ekainaren 30a baino lehen. Artikuluak aurkezteko deialdia: "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan" Eusko Ikaskuntza 2011/01/12 http://www.dantzan.com/albisteak/artikuluak-aurkezteko-deialdia-dantza-tradizionalak-tresnekin-makila-eta-ezpata-dantzak-penintsulan -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 12 13:31:52 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 12 Jan 2011 13:31:52 +0100 Subject: [dantzan] Hirugarren pitzadura: Idoia Zabaletaren performancea Bulegoan Message-ID: Bulegoa z/b proiektuaren azken emaitza ikusi ahal izango da ostegun honetan, urtarrilak 13, Bilboko Solokoetxen. Pareta batean islatutako hainbat irudirekin eta musika herrikoiarekin osatu du Azalak ekoiztu duen lan berria. Hirugarren pitzadura: Idoia Zabaletaren performancea Bulegoan dantzan.com 2011/01/12 http://www.dantzan.com/albisteak/hirugarren-pitzadura-idoia-zabaletaren-performancea-bulegoan -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Thu Jan 13 13:00:12 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Thu, 13 Jan 2011 13:00:12 +0100 Subject: [dantzan] Turkiako dantzen ikastaroa otsailean Message-ID: Otsaileko lehen asteburuan Turkiako hainbat dantza ikasteko aukera izango da Altsasun. Mahmut Demir izango da irakaslea, egun parisen bizi den dantzaria, musikaria eta konposatzailea. Parte-hartzaileen kopurua mugatua da eta izena emateko epea urtarrilaren 28an bukatuko da. Turkiako dantzen ikastaroa otsailean dantzan.com 2011/01/13 http://www.dantzan.com/albisteak/turkiako-dantzen-ikastaroa-otsailean -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Thu Jan 13 13:00:20 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Thu, 13 Jan 2011 13:00:20 +0100 Subject: [dantzan] Amazonen dantzarako musikaren eskaintza Message-ID: Amazonen eskaintza zabalean euskal dantzetako musikaren hainbat grabazio aurki ditzakegu. Besteak beste aurki ditzakegu: jauziak, soinu-zarrak, Otsagabiako dantzak edo fandango eta arin-arinak. Nahi izanez gero, doinuak banaka eros daitezke, euro baten prezioan. Amazonen dantzarako musikaren eskaintza dantzan.com 2011/01/13 http://www.dantzan.com/albisteak/amazonen-dantzarako-musikaren-eskaintza -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Thu Jan 13 13:00:25 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Thu, 13 Jan 2011 13:00:25 +0100 Subject: [dantzan] =?iso-8859-1?q?CODE_-_Iker_G=F3mez_=5Bbideoa=5D?= Message-ID: Iker Gómez eibartarraren bideokoreografia bat da CODE. Gorputzaren mugimenduak irudikatzen du askatasuna eta barra-kodeak dira askatasuna mugatzen duten elementuak. CODE - Iker Gómez http://www.dantzan.com/bideoak/code-iker-gomez -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 14 12:54:17 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 14 Jan 2011 12:54:17 +0100 Subject: [dantzan] Arratiako altxorra, Zeanuriko Maite orfeoia Message-ID: Patxi Gonzalezek Zeanuriko Maite Orfeioaren ibilbidearen kronika egin du, oroitzapen, prentsa errekorte eta argazkiak bilduta. Gerra Zibila bukatu eta berehala sortu zuen Jesus Gonzalez apaizak Maite orfeoia. Errepertorioan Arratiako dantzak eta doinuak sartuta, dantza, antzerkia eta musika egiten zituzten. Bi urtez birak egin zituzten Euskal Herrian eta Errioxan. Orfeón "Maite" de Ceánuri - Arratiako altxorra http://www.dantzan.com/argitalpenak/orfeon-maite-de-ceanuri-arratiako-altxorra/ -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 17 13:04:20 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 17 Jan 2011 13:04:20 +0100 Subject: [dantzan] Elkarrizketa Andra Mariko Mikel Goitiari Hamaika telebistan Message-ID: Mikel Goitia Galdakaoko Andra mari dantza taldeko zuzendariari Hamaika Telebista egindako elkarrizketa. *Komunikabidea* Hamaika telebista *Mota* Elkarrizketa *Data* 2011/01/14 Elkarrizketa - Mikel Goitia, Andramari dantza taldea http://www.dantzan.com/hemeroteka/elkarrizketa-mikel-goitia-andramari-dantza-taldea -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 17 13:05:19 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 17 Jan 2011 13:05:19 +0100 Subject: [dantzan] Kataluniako dantza tradizionalaren egoitza prest Message-ID: L?Esponako, Kataluniako Dantza Tradizionalaren Zentroko egoitzaren birgaitze-lanak laster bukatu dituzte eta, dagoeneko, lan-taldea kontratatzeko prozesuarekin hasi dira. Kataluniako dantza tradizionalaren egoitza prest dantzan.com 2011/01/17 http://www.dantzan.com/albisteak/kataluniako-dantza-tradizionaleko-gune-berria-rubin -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 17 13:31:36 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 17 Jan 2011 13:31:36 +0100 Subject: [dantzan] Durango dantzan 1776 - 1960 Message-ID: Durangon XX. mendean izan diren dantzen eta dantza-taldeen datuen bilketa da *Durango dantzan*, nahiz eta, azpitituluak dioen moduan, XVIII. mende arteko informazioa ere jasotzen duen. Juan Antonio Aroma egileak atal bat bat eskaini dio talde bakoitzari, eta edukiak Gerra Zibilaren aurreko eta ondorengoen artean banatu ditu. Dokomentazio zabala biltzen du liburuak, bereziki: argazkiak, prentsako berriak eta dantzarien zerrendak. Durango dantzan 1776 - 1960 http://www.dantzan.com/argitalpenak/durango-dantzan-1776-1960 -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 17 13:46:27 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 17 Jan 2011 13:46:27 +0100 Subject: [dantzan] Austriako zazpi jauziak: Siebensprung - Kindertanz [bideoa] Message-ID: Austrian egiten duten Zazpi jauzien dantza. Borobilean ari dira dantza kantatu hau dantzatzen. Siebensprung - Kindertanz. www.dancilla.com Austriako zazpi jauziak: Siebensprung - Kindertanz [bideoa] http://www.dantzan.com/bideoak/siebensprung-kindertanz -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 18 12:18:00 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 18 Jan 2011 12:18:00 +0100 Subject: [dantzan] Dakumene eta Itziar Madariaga La Fundicion aretoan Message-ID: Dakumeneren "Sustraiak" dantza antzerkia eta Itziar Madariagaren "Flawomenco" ikuskizuna datorren asteburuan, urtarrilaren 22-23an, Bilboko La Fundicion aretoan arratsaldeko 20:00tan. Dakumene eta Itziar Madariaga La Fundicion aretoan La Fundicion 2011/01/18 http://www.dantzan.com/albisteak/dakumene-eta-itziar-madariaga-la-fundicion-aretoan -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 18 12:34:50 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 18 Jan 2011 12:34:50 +0100 Subject: [dantzan] Pilotarhitza - Hebentik [bideoa] Message-ID: Pilotarhitza Hebentik taldearen koreografia da. Dantzarien eta pilotarien mugimenduen arteko parekotasunetatik abiatuta, musikarekin eta hitzarekin osatu dute ikuskizuna. Pilotarhitza - Hebentik [bideoa] http://www.dantzan.com/bideoak/pilotarhitza-hebentik -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 18 13:38:09 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 18 Jan 2011 13:38:09 +0100 Subject: [dantzan] Dantzaldia 2011: Dantza programazio anitza Bilbon Message-ID: La Fundicion-ek Dantzaldia jaialdiaren XII. edizioa prest du dagoeneko. Philippe Saire, Israel Galvan, Les Slovaks Dance Collective, Amalia Fernandez eta Cesc Gelabert dira 2011eko Dantzaldia jaialdian Bilbon ikusi ahal izango diren proposamenetako batzuk. Dantzaldia 2011: Dantza programazio anitza Bilbon Dantzaldia 2011/01/18 http://www.dantzan.com/albisteak/dantzaldia-2011-dantza-programazio-anitxa-bilbon -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 19 13:03:06 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 19 Jan 2011 13:03:06 +0100 Subject: [dantzan] =?iso-8859-1?q?Inauteriak_Iru=F1eko_Donibanen=2C_eta_er?= =?iso-8859-1?q?akusketa_Sopelan_eta_Bergaran?= Message-ID: Iruñeko Donibane auzoko inauteriak otsailaren 11 eta 12an izango dira, eta Euskal Herriko hainbat inauteriri buruzko erakusketa Sopelan eta Bergaran egongo da ikusgai, otsailean eta martxoan, hurrenez hurren. Inauteriak Iruñeko Donibanen, eta erakusketa Sopelan eta Bergaran Ahari Kultur Taldea 2011/01/18 http://www.dantzan.com/albisteak/irunako-donibane-auzoko-inauteriak-otsailaren-11-eta-12an/view -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 19 13:06:27 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 19 Jan 2011 13:06:27 +0100 Subject: [dantzan] Dantzaz konpainiaren hautaketa froga Message-ID: Dantzaz konpainiak hautaketa-froga egingo du 2011eko apirilaren 11n, 2011-2012 kurtsorako dantzariak aukeratzeko, Donostiako Gasteszena antzokian (Egia Kultur Etxea). Dantzaz konpainiaren hautaketa froga Dantzaz konpainia 2011/01/19 http://www.dantzan.com/albisteak/dantzaz-konpainiaren-hautaketa-froga -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 19 13:34:23 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 19 Jan 2011 13:34:23 +0100 Subject: [dantzan] Retratos de danza 07 El espacio escenico [bideoa] Message-ID: Zazpigarren "Retratos de danza" hau koreografiak aurrera eramateko eszenatokian ezinbesteko diren bi elementuren inguruan hitz egiten digu: eszenografia eta argia. "Retratos de danza" Television Españolak (TVE) dantzaren inguruan eskainitako dokumental sorta bat da. 11 ataletan dantzaren alderdi desberdinak aztertzen ditu. Gidoia eta errealizazioa: Jose Luis Lopez Enamorado. TVE, 2010-11-23. Retratos de danza 07 El espacio escenico dantzan.com 2011/01/19 http://www.dantzan.com/bideoak/retratos-de-danza-el-espacio-escenico?portal_status_message=Edizioa%20ezeztatu%20da . -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 19 13:43:36 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 19 Jan 2011 13:43:36 +0100 Subject: [dantzan] Dantzariak 56 eta 57 Message-ID: Kalean dira Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen Dantzariak aldizkariaren 56. eta 57. zenbakiak. 56. alean askotariko albisteak daude (tartean, dantzari egunen kronikak edo Bidadorren heriotzari buruzko albistea), eta Mikel Ozaita, Alfredo Asiain, Jose Inazio Ansorena eta Iñaki Irigoienen artikuluak. Dantzan Ikasik Gipuzkoako dantza taldeei buruz egindako txostena ere irakur daiteke. 57. alea Eusko Ikaskuntzaren *La RIEV *aldizkariak folkloreari eskainitako tituluen aukeraketa bat da. Dantzariak 56 http://www.dantzan.com/argitalpenak/dantzariak-56 Dantzariak 57 http://www.dantzan.com/argitalpenak/dantzariak-57 -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 21 11:21:56 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 21 Jan 2011 11:21:56 +0100 Subject: [dantzan] Alurr taldeak 'Oinazez' eta 'Errota' ikuskizunak aurkeztuko ditu Uzturpe ikastolaren kultur astean. Message-ID: Urtarrilaren 28an ?Oinanez? lan berria aurkeztuko du Ibarrako Belabieta kiroldegian, eta Urtarrilaren 29an ?Errota? emanaldia egingo du Ibarrako plazan. Alurr taldeak 'Oinazez' eta 'Errota' ikuskizunak aurkeztuko ditu Uzturpe ikastolaren kultur astean Alurr Dantza Taldea 2011/01/21 http://www.dantzan.com/albisteak/Alurr-Oinazez-Errota -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 21 11:23:37 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 21 Jan 2011 11:23:37 +0100 Subject: [dantzan] Hemen dira 2011ko inauterien datak! Message-ID: Abian dira 2011ko inauteriak, Eratsunen adibidez joan den asteburuan. Maskaradak, aldiz, otsailaren lehen asteburuan abiatuko dira eta datozen egunotan han eta hemen helduko diote neguko festa koloretsuenari. Toki batzutan hasita eta beste batzutan hasteko daude beraz inauteriak, ihauteriak, ihoteak, aratusteak, aratostiak, karnabalak,... Hona inauteri interesgarri sorta baten egutegia. Hemen dira 2011ko inauterien datak! dantzan.com 2011/01/21 http://www.dantzan.com/albisteak/hemen-dira-2011ko-inauterien-datak -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 21 12:16:10 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 21 Jan 2011 12:16:10 +0100 Subject: [dantzan] Flash Mob erraldoia Zubietan (Gipuzkoa) martxoaren 20an Message-ID: FLASH MOB erraldoia Zubietan egingo dugu, martxoaren 20an, igandea, eguerdi partean. Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzuko dugu, energia transformatzaileaz inundatzea, eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea gipuzkoar guztion partetik. Flash Mob erraldoia Zubietan (Gipuzkoa) martxoaren 20an zarautz0zabor 2011/01/21 http://www.dantzan.com/albisteak/flash-mob-erraldoia-zubietan -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 21 13:12:16 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 21 Jan 2011 13:12:16 +0100 Subject: [dantzan] Arrasate soka-dantza 2009 [bideoa] Message-ID: Soka-dantza Arrasaten 2009an. San Juan jaietan urtero egiten duten soka-dantza ekainaren 26an izan ohi da. Gipuzkoan soka-dantzak duen oinarrizko egitura koreografikoarekin osatua. Arrasate. 2009-06-26 Arrasate soka-dantza 2009 [bideoa] dantzan.com 2011/01/21 http://www.dantzan.com/bideoak/arrasate-soka-dantza-2009 -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 21 13:48:30 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 21 Jan 2011 13:48:30 +0100 Subject: [dantzan] Infernuko hauspoa Message-ID: Agus Barandiaranek sortu, ekoiztu eta gidatutako ekoizpena da Infernuko Hauspoa. Hamasei doinutan zehar Euskal Herriko zenbait tokitan egindako bideoklipak egin dituzte Villabonako Oinkari Dantza Taldeak eta Mungiako Korrontzi taldeak. Doinu guztien partiturak daude kutxaren liburuxkan, batzuk herrikoiak dira eta gainontzekoak Agus Barandiaranenak. Edu Muruamendiaraz koreografien egilea. Bideoez gain, argazkiak eta grabazioaren making-off labur bat ere badaude DVDan. Infernuko Hauspoa http://www.dantzan.com/argitalpenak/infernuko-hauspoa -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From joselu a bildua gaztedi.net Sat Jan 22 15:26:53 2011 From: joselu a bildua gaztedi.net (Joselu Angulo) Date: Sat, 22 Jan 2011 15:26:53 +0100 Subject: [dantzan] Gaztediren 60.urteurrenaren blog berria Message-ID: <809D4E2C167E4213875D3F0886194B36@JOSELU1> http://blog.gaztedi.net -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 24 13:14:46 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 24 Jan 2011 13:14:46 +0100 Subject: [dantzan] Yo, Tempomobile dantza konpainiaren ikuskizun berria Message-ID: Pasa den urtarrilaren 22an Iruñeko Tempomobile dantza konpainiak eta Mikel Gaztelurrutia hirukoteak "Yo", euren azken lana, estreinatu zuten. Datozen asteetan beste lau emanaldi eskainiko dituzte Iruñerriko eskualdean. Yo, Tempomobile dantza konpainiaren ikuskizun berria dantzan.com 2011/01/24 http://www.dantzan.com/albisteak/yo-tempomobile-dantza-konpainiaren-ikuskizun-berria -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 24 13:15:09 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 24 Jan 2011 13:15:09 +0100 Subject: [dantzan] Andra Mari: Jota eta porrua [bideoa] Message-ID: Jota eta porrua Galdakaoko Andra Mari dantza taldearen eskutik. Dantzarien artean Kepa Artetxe, taldean urteetan ibilitako guztien irakasle da Kepa, eta denentzat dantza-maisua eta eredua. Dantzan.com, Galdakao, 2009-01-17. Andra Mari: Jota eta porrua [bideoa] dantzan.com 2011/01/24 http://www.dantzan.com/bideoak/andra-mari-jota-eta-porrua/ -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 24 13:15:32 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 24 Jan 2011 13:15:32 +0100 Subject: [dantzan] The Placen ikasteko sarrera-proba martxoan Bilbon Message-ID: The Place, Londresen dagoen dantza garaikideko eskola entzutetsua da. Dantza eskola garrantzitsu horretan sartzeko audizioak egingo dira Bilbon datorren martxoaren 6an. Audizioan hautatua gertatuz gero Europako Batasuneko beka ziurtatuta izaten da. The Placen ikasteko sarrera-proba martxoan Bilbon dantzan.com 2011/01/24 http://www.dantzan.com/albisteak/the-placen-ikasteko-sarrera-proba-martxoan-bilbon -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 24 13:55:29 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 24 Jan 2011 13:55:29 +0100 Subject: [dantzan] Gaztediren 60. urteurreneko blog berria Message-ID: 2011 honetan Gaztedi Dantzari Taldeak 60 urte beteko ditu eta urteurren hain berezia ospatze aldera ekitaldi ugari antolatu ditugu. Hori dela eta, aipatutako ekitaldi horien guztien berri izan dezazuen sortu dugu blog hau, aldian-aldian izango diren ospakizunak ezagut ditzazuen eta horietaz gozatzeko aukera izan dezazuen. Gauzak horrela, gure asmo eta ilusio on guztiez antolatuko ditugun ekimenetara hurbiltzera animatzen zaituztegu. Eskerrik asko urte luze hauetan zehar zuen laguntza jasotzeagatik. Gaztediren 60. urteurrenaren blog berria Joselu Angulo 2011/01/24 http://www.dantzan.com/albisteak/gaztediren-60-urteurrenaren-blog-berria -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 25 12:25:27 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 25 Jan 2011 12:25:27 +0100 Subject: [dantzan] Alurr taldeak 'Oinazez' eta 'Errota' ikuskizunak aurkeztuko ditu Uzturpe ikastolaren kultur astean Message-ID: Urtarrilaren 28an ?Oinanez? lan berria aurkeztuko du Ibarrako Belabieta kiroldegian, eta Urtarrilaren 29an ?Errota? emanaldia egingo du Ibarrako plazan -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 25 12:29:31 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 25 Jan 2011 12:29:31 +0100 Subject: [dantzan] Alurr taldeak 'Oinazez' eta 'Errota' ikuskizunak aurkeztuko ditu Uzturpe ikastolaren kultur astean In-Reply-To: References: Message-ID: Orain egun batzuetako albistea da hau, eta akats baten ondorioz bidali dugu berriz. Barkatu enredoak. 2011/1/25 dantzan.com > Urtarrilaren 28an ?Oinanez? lan berria aurkeztuko du Ibarrako Belabieta > kiroldegian, eta Urtarrilaren 29an ?Errota? emanaldia egingo du Ibarrako > plazan > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 25 12:50:06 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 25 Jan 2011 12:50:06 +0100 Subject: [dantzan] Infernuko hauspoa: kritikak eta albisteak Message-ID: Korrontzik eta Oinkarik igandean Victoria Eugenian eskainitako "Infernuko hauspoa"ren kritika idatzi du Iñaki Zaratak El Diario Vascon: Tradición renovada Iñaki Zarata, Diario Vasco, Kritika, 2011/01/24 http://www.dantzan.com/hemeroteka/tradicion-renovada Bestalde, hainbat albiste eta kronika argitaratu dituzte zenbait mediok: Korrontzi talde bizkaitarrak Donostiako Victoria Eugenia antzokian bere azken lana erakutsi du. Hirugarren disko honetan, folk taldeak Oinkari dantza taldearekin bat egin du. eitb.com, Albistea, 2011/01/23 http://www.eitb.com/bideoak/kultura/musika/osoa/586003/korrontzi-taldeak-bere-azken-lana-erakutsi-du-victoria-eugenian/ Musika eta dantza tradizionalaren hauspo garaikide argi eta bizia Ariane Kamio, Gara, Erreportajea, 2011/01/23 http://www.dantzan.com/hemeroteka/musika-eta-dantza-tradizionalen-hauspo-garaikide-argi-eta-bizia Korrontzi y OInkari Dantza Taldea fusionan música y baile en Donostia Noticias de Gipuzkoa, Albistea, 2011/01/23 http://www.dantzan.com/hemeroteka/korrontzi-y-oinkari-dantza-taldea-fusionan-musica-y-baile-en-donostia -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 25 13:02:03 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 25 Jan 2011 13:02:03 +0100 Subject: [dantzan] Amorenaren kimuak Message-ID: Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak ikuskizun handi batekin ospatu zuen 150. urteurrena, 2010eko urriaren 18an Iruñeko zezen-plazan. Hainbat dantzarik eta musikarik hartu zuten parte erraldoien eta kilikien inguruan artikulatutako emanaldi horretan. Dantzaz arduratu ziren Patxi Laborda eta Duguna taldekoak eta, antzezpenean, Bruno Ciordiak jokatu zuen Tadeo Amorena konpartsaren fundatzailearen papera Amorenaren kimuak http://www.dantzan.com/argitalpenak/amorenaren-kimuak -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 25 13:06:20 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 25 Jan 2011 13:06:20 +0100 Subject: [dantzan] Otsailean hasiko da Natxo Monteroren azken lanaren bira Message-ID: "Carni di prima qualità" da Natxo Monteroren azken lana. 2009ko abenduan estreinatutako lan honek, jadanik, Madrileko XXIII. koreografia lehiaketan 2. saritua izan da eta Bartzelonako La Caldera sorkuntza gunean egoitza programa eskuratu du. Otsailean, lan horren birarekin hasiko dira Gasteizen. Otsailean hasiko da Natxo Monteroren azken lanaren bira dantzan.com 2011/01/25 http://www.dantzan.com/albisteak/otsailean-hasiko-da-natxo-monteroren-azken-lanaren-bira -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Tue Jan 25 13:50:08 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Tue, 25 Jan 2011 13:50:08 +0100 Subject: [dantzan] Texasko dantzariek Alemaniako polka bat [bideoa] Message-ID: Alemaniako Hessen estatuko dantza herrikoia da Waldegger, baina bideo honetako dantzariak AEBetako Texas estatuko Alpine Dancers taldeko kideak dira. Polkaren erritmoan, hain ohikoak diren bikote aldaketak tartean ditu dantzak polka baten erri, baita esku-jolasak ere. Texasko dantzariek Alemaniako polka bat [bideoa] http://www.dantzan.com/bideoak/texasko-dantzariek-alemaniako-polka -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 26 12:10:07 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 26 Jan 2011 12:10:07 +0100 Subject: [dantzan] Koloreaga ETB1 Arratsaldero [bideoa] Message-ID: Asisko Urmenetaren marrazkiekin, Nafarroako dantzari eta festagileen irudiz, kolorez margotzeko liburuska argitaratu du Duguna dantza taldeak. Talde horretako dantzari den Aritz Ibañez EITB-ko Arratsaldero saioan izan da liburuska honen inguruan solasean. ETB1, 2011-01-26. Koloreaga ETB1 Arratsaldero dantzan.com 2011/01/26 http://www.dantzan.com/bideoak/koloreaga-arratsaldero-saioan -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 26 13:06:35 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 26 Jan 2011 13:06:35 +0100 Subject: [dantzan] "Panderuaren gizona": Traspasos berriz dantzan Message-ID: Traspasos konpainiak eta Mikel Urdangarinek 2009an estreinatu zuten "Nora" ikuskizuna. Emanaldi berri horrekin, eta urte batzuetan antzerkian aritu ondoren, bere sorrerako oinarrietara itzuli zen konpainia gasteiztarra eta dantzari ekin zion. Lan horren emaitzaren zati bat sarean ikus daiteke orain. "Panderuaren gizona": Traspasos berriz dantzan dantzan.com 2011/01/26 http://www.dantzan.com/albisteak/traspasos-berriz-dantzan -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Wed Jan 26 13:34:47 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Wed, 26 Jan 2011 13:34:47 +0100 Subject: [dantzan] Esne zopak: esnesaltzailearena Message-ID: Estilo zaharrean jotako pieza berriak biltzen ditu lan honek, eta dantzarako moldean eta erritmoan jo dituzte, DVDan jasotako erromerian ikus daiteken moduan. Trikitixarekin eta panderoarekin egindako dantzaldian grabatu zituzten irudiak. Zenbait doinutan DZ taldeko djak lagundu zien. Trkitilari beterano askori (Laja, Landakanda, Zapre, etab.) egindako elkarrizketen pasarteak tartekatu dituzte doinuen artean. Horrez gain, Ane Elordi eta Mikel Laskurain protagonista dituen *Esnesaltzaiarena *izeneko laburmetraia eta Esne Beltza taldeak Japonen egindako biraren irudien bideoa daude DVDan. Esne zopak: esnesaltzailearena http://www.dantzan.com/argitalpenak/esne-zopak-esnesaltzailearena -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 28 11:35:21 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 28 Jan 2011 11:35:21 +0100 Subject: [dantzan] Dantza eta Hezkuntza hizpide Katalunian Message-ID: Katalunian, joan den uztailean, dantza eta hezkuntzaren inguruko lehen jardunaldiak ospatu ziren. Jardunaldi horiek dantzaren inguruko profesionalek eskola eta institutuetan izandako hartu-emanen ezagutzea eta trukaketa zuten helburutzat, eta orain, Dansacat.org web orrialdean jardunaldi horietan esandakoaren laburpena jaso dute. Dantza eta Hezkuntza hizpide Katalunian dantzan.com 2011/01/28 http://www.dantzan.com/albisteak/dantza-eta-hezkuntza-hizpide-katalunian -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 28 11:44:17 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 28 Jan 2011 11:44:17 +0100 Subject: [dantzan] Lakuntza: Alkate dantza 2011 [bideoa] Message-ID: Urtarrilaren 20an, San Saastianak Lakuntzan. Data horrekin ospatzen da alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan, bigarrengoz, aldiz, Korpus egunean. 70.hamarkadan Deustoko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen lehenengo aldiz Lakuntza bertan Alkate-dantza eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena. Irudiak: Eire Vila. Lakuntza, 2011-01-20. Lakuntza: Alkate dantza 2011 [bideoa] dantzan.com 2011/01/28 http://www.dantzan.com/bideoak/lakuntza-alkate-dantza-2011/ -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 28 11:50:31 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 28 Jan 2011 11:50:31 +0100 Subject: [dantzan] Lakuntzako Alkate-dantza 2011 Message-ID: Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna zen Donostian, San Saastianak Lakuntzan. Data horrekin ospatzen da alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan, bigarrengoz, aldiz, Korpus egunean. 70.hamarkadan Deustoko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen lehenengo aldiz Lakuntza bertan Alkate-dantza eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena. Aurten Donostiataz ahaztu eta Lakuntzara joateko aukera izan genuen. Hona bertan bizitakoaren kronikatxoa. Lakuntzako Alkate-dantza 2011 dantzan.com 2011/01/28 http://www.dantzan.com/albisteak/lakuntzako-alkate-dantza -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 28 12:29:55 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 28 Jan 2011 12:29:55 +0100 Subject: [dantzan] Retratos de danza 08 Los cuidados del cuerpo [bideoa] Message-ID: Zortzigarren "Retratos de danza" honek, dantzariok lan egiteko ezinbesteko dugunaz hitz egiten digu: gorputzaz. Instrumentu indartsua, baina, era berean, hauskorra da gorputza. Dokumentalak lesio tipikoenen inguruan hitz egingo digu. "Retratos de danza" Television Españolak (TVE) dantzaren inguruan eskainitako dokumental sorta bat da. 11 ataletan dantzaren alderdi desberdinak aztertzen ditu. Retratos de danza 08 Los cuidados del cuerpo [bideoa] dantzan.com 2011/01/28 http://www.dantzan.com/bideoak/retratos-de-danza-los-cuidados-del-cuerpo/ -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Fri Jan 28 13:22:55 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Fri, 28 Jan 2011 13:22:55 +0100 Subject: [dantzan] Gernika-Lumoko Elai-Alai XX. mendean Message-ID: Txomi Unzaluren Elai-Alai dantza taldearen historiari buruzko bigarren liburua da, 2007. urtean argitaratutako *Gernika-Lumoko Urtaroak eta Elai-Alai Dantza Taldea** *lanaren ondoren. Historia kronologikoaz gain, Elai-Alai taldeak Gernika-Lumoko transmisio kulturalean izandako eraginari buruz dihardu argitalpen honek, baita ere taldearen dinamikak eragiten dituen mota askoko harremanei buruz. Gernika-Lumoko Elai-Alai Dantza Taldea XX. mendean http://www.dantzan.com/argitalpenak/gernika-lumoko-elai-alai-xx-mendean <#> <#> <#> <#> -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From dantzari a bildua dantzan.com Mon Jan 31 12:04:28 2011 From: dantzari a bildua dantzan.com (dantzan.com) Date: Mon, 31 Jan 2011 12:04:28 +0100 Subject: [dantzan] Erotismoa euskal dantzan Message-ID: *Bizkaiko jotea eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara, ohiko transmisioko azken testigantza* azpitituluarekin, Galdakaoko Andra Mari taldeak erromerietako dantzaren inguruko ondarea jaso du. DVDan, batetik, urratsei eta dantzei eskainitako atalak daude, ikasteko eta lanerako, eta, bestetik, urratsen exekuziotik areago, dantzan ari zirenen arteko konplizitatea eta jolasak nolakoak ziren azaltzen dituzte zenbait dantza-maisuk (*Txilibrin*, Bartolo Lasa, Rufino Arrola, etab.) Kepa Artetxek egindako elkarrizketetan. Kepa Artetxeri egindako elkarrizketa luzea ere jasotzen du lanak. CDan hainbat orkestra-formaziorekin jotako jotak eta porruak daude, abiadura desberdinekin. Erotismoa euskal dantzan http://www.dantzan.com/argitalpenak/erotismoa-euskal-dantzan <#> <#> <#> <#> -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: