[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Urt 10, 14:59:05, CET 2011


Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra
irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan
dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza geratu
zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan dantza egiteko
moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta dantza egiteko gogoa
izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda txoro bat baino ez dela, eta
zalantza dut dantzari mesederik egiten dion. Hemen jartzen dizuet bidali
diodana, baina besteoi zer iruditzen zaizue?

"Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. Noski
politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat ekartzea
baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako interesik izan ez
dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten aitzakian, eta taldearen
babesean tontoarena egiteko prest agertzea.

Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko agurra
ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina bestetik
konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio maila oso ongi
erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, sekula santan ezer
kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere desafinatzen badu, lagun
baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat antolatu eta mezan kantatzeko
pieza pare bat prestatzea. Edo, musika zaletasunik batere izan ez, eta
musika tresna batzuk hartu eta kanta batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu
ridikulua litzatekeela hori, eta "lagunak" izateak ez duela emanaldia
"poiitagoa" egiten. Baina dantzan bai, dantzan badirudi zenbat eta
ezjakinago izan, orduan eta politagoa dela... "

oier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110110/011da621/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago