[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

iņaki etxekoa arreginaki a bildua gmail.com
Al, Urt 10, 21:20:12, CET 2011


Aurreko lagunak esan dunaren lez, badirudi kantatzera jendea animatzen dela
eta ez ginateke dantzakoak bakarrik moda horretan firin faran gabiltzanak.

Nik uste dut dagoena dagola eta modak moda egia dela dantzak eta batik bat
tradizionalak ez duela agian noizbait izan zuen prestigio eta kontsiderazio
soziala.

Nola nahi ere, azken bolara honetan saiatzen ari naiz gauzak alde
baikorretik heltzen eta nahiago izaten dut baso erdi betearena ikusi. Hori
horrela:

·         Ez nituzke gauzak jeneralizatuko. Kasu bakoitza ikusi. Hasiera
batetik ganorabako nabarmen eta flagrante batzuk etortzen bazaizkit, guk
serio hartzen dugun gai baten bizkarrera par egitera, 
 ba pikutara bidali.
Baina agian denak ez dira horrelakoak. Nik izan dut horrelakorik.

·         Gero, ibilbideak irakatsiko digu zer punturaino asuntoa
txukuntasunez gauzatzen den.

·         Irakasketa prozesua, askotan, modu bat izan daiteke jendea gure
aldera erakartzeko, dantza bere testuinguruan kokatu, bere transzendentzia
azaldu, etab. Hi horretan iaioa haiz Oier. Hau da bidaia da inportantea.
Horrelakorik ere badut gogoan. 

·         


Agian gaur oso positiboa nago.

Izan ongi

 

Iņaki Arregi 
00 34 943 219218* | 00 34 607 335957 |  00 34 650 930128 (L)
 <mailto:arreginaki a bildua gmail.com> arreginaki a bildua gmail.com

Berio Pasealekua, 114 | 20018 Donostia  

 

De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Oier Araolaza
Enviado el: lunes, 10 de enero de 2011 14:59
Para: Dantzan zerrenda
Asunto: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

 


Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra
irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan
dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza geratu
zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan dantza egiteko
moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta dantza egiteko gogoa
izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda txoro bat baino ez dela, eta
zalantza dut dantzari mesederik egiten dion. Hemen jartzen dizuet bidali
diodana, baina besteoi zer iruditzen zaizue?


"Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. Noski
politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat ekartzea
baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako interesik izan ez
dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten aitzakian, eta taldearen
babesean tontoarena egiteko prest agertzea. 

Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko agurra
ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina bestetik
konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio maila oso ongi
erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, sekula santan ezer
kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere desafinatzen badu, lagun
baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat antolatu eta mezan kantatzeko
pieza pare bat prestatzea. Edo, musika zaletasunik batere izan ez, eta
musika tresna batzuk hartu eta kanta batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu
ridikulua litzatekeela hori, eta "lagunak" izateak ez duela emanaldia
"poiitagoa" egiten. Baina dantzan bai, dantzan badirudi zenbat eta
ezjakinago izan, orduan eta politagoa dela... "

oier.

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110110/0898df39/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago