[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

Xabier Etxabe xabieretxabe a bildua hotmail.com
Al, Urt 10, 22:19:31, CET 2011


Egun on denoi.

Oporrak pasa dira eta berriro ere foroak martxan jarri dira.

Nik uste Oierrek izan dituen burutazioak dantzari gehienok izan ditugula: ondo ari ote garen ezkontzetan, moda horrek mesede ala kalte egiten ote digun...

Ez daukat iritzi garbirik; Oierrekin bat nator, kasu asko eta askotan, parodia hutsa dela ezkontzetan ikusten den panorama. Eta, baita ere, zenbaitek imajinazio gutxi duela ezkontza batean detaile bat egitea pentsatzen duenean; edo, nahiago bada, horren zentzua (nere iritzian) desbirtuatu egiten duela. Alegia: preziso al da dantzan egitea, gainera Agurra egitea, ezkontza batean? Eta zergatik ez dio poesia bat irakurriko (horretan iaioa bada), edo beste zerbait, berdin zait... inportantea zer da, ba, dantza bera, ala eskaintza egiten duena? Alde horretatik begiratuta, arrazoia ematen diot Oierri.

Baina nik ere alde positiboa ikusi izan diot zenbaitetan. Etorri izan zaizkit umetan dantzan aritutako jendea, esanaz auzoko festetan edo ezkontzaren batean dantzan egin nahi, eta gogoratu nahi dituela aspaldi ikasitako pausuak. Holakoetan, sentitu izan dut zerbait berezia, nolabait esateko, etorri zaidan horrek sensibilidade bat baduela, ez seguru gure modukoa, militantea, baina harena ere inportantea eta benetakoa izan daiteke bere neurrian. Koadrillan ere parte hartu izan dugu ezkontzetan, batzuetan dantzan eginez eta beste batzuetan kantuan, eta sentidua bilatu izan diot.

Iruditzen zait ezkontzaren "moda" horretan ere denetarik dagoela, batzuetan garbi asko kalte egiten diola dantzari (eta geure pazientziari) eta beste batzuetan somatzen duzula hor zerbait positiboa transmititu dela.

Ondo izan denok.

Xabier Etxabe.

From: arreginaki a bildua gmail.com
To: dantzan a bildua postaria.com
Date: Mon, 10 Jan 2011 21:20:12 +0100
Subject: Re: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako



Aurreko lagunak esan dunaren lez, badirudi kantatzera jendea animatzen dela eta ez ginateke dantzakoak bakarrik moda horretan firin faran gabiltzanak.Nik uste dut dagoena dagola eta modak moda egia dela dantzak eta batik bat tradizionalak ez duela agian noizbait izan zuen prestigio eta kontsiderazio soziala.Nola nahi ere, azken bolara honetan saiatzen ari naiz gauzak alde baikorretik heltzen eta nahiago izaten dut baso erdi betearena ikusi. Hori horrela:·         Ez nituzke gauzak jeneralizatuko. Kasu bakoitza ikusi. Hasiera batetik ganorabako nabarmen eta flagrante batzuk etortzen bazaizkit, guk serio hartzen dugun gai baten bizkarrera par egitera, … ba pikutara bidali. Baina agian denak ez dira horrelakoak. Nik izan dut horrelakorik.·         Gero, ibilbideak irakatsiko digu zer punturaino asuntoa txukuntasunez gauzatzen den.·         Irakasketa prozesua, askotan, modu bat izan daiteke jendea gure aldera erakartzeko, dantza bere testuinguruan kokatu, bere transzendentzia azaldu, etab. Hi horretan iaioa haiz Oier. Hau da bidaia da inportantea. Horrelakorik ere badut gogoan. ·         … Agian gaur oso positiboa nago.Izan ongi Iñaki Arregi 
00 34 943 219218* | 00 34 607 335957 |  00 34 650 930128 (L)
arreginaki a bildua gmail.comBerio Pasealekua, 114 | 20018 Donostia   De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Oier Araolaza
Enviado el: lunes, 10 de enero de 2011 14:59
Para: Dantzan zerrenda
Asunto: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako 
Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza geratu zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan dantza egiteko moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta dantza egiteko gogoa izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda txoro bat baino ez dela, eta zalantza dut dantzari mesederik egiten dion. Hemen jartzen dizuet bidali diodana, baina besteoi zer iruditzen zaizue?
"Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. Noski politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat ekartzea baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako interesik izan ez dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten aitzakian, eta taldearen babesean tontoarena egiteko prest agertzea. 

Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko agurra ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina bestetik konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio maila oso ongi erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, sekula santan ezer kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere desafinatzen badu, lagun baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat antolatu eta mezan kantatzeko pieza pare bat prestatzea. Edo, musika zaletasunik batere izan ez, eta musika tresna batzuk hartu eta kanta batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu ridikulua litzatekeela hori, eta "lagunak" izateak ez duela emanaldia "poiitagoa" egiten. Baina dantzan bai, dantzan badirudi zenbat eta ezjakinago izan, orduan eta politagoa dela... "

oier. 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110110/1c57e860/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago