[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

Arkaitz Orbegozo Larrión arkaitz1981 a bildua hotmail.com
As, Urt 11, 11:00:21, CET 2011


Kaixo Oier,

Gaia atera duzula eta gogoratu naiz duela zenbait urte taldean egin genuen omenaldi txiki bat. Pio Baroja hil zen egunean omenaldi txikia egin nahi izan zioten "Bidasoako Errepublikako" udalerriek eta gaur egun Irungo Zabaltza Plazan dagoen eskultura inauguratu zuen haren hiloba Pio Caro Barojak. Udaletxeak zerbait berezia egiteko eskatu zion gure taldeari eta nola ez segituan bururatu zitzaigun soka-dantza bat ateratzea. Aurreskulariarekin Alkatea hartu genuen eta atzeskulariarekin bere ohorezko gonbidatua (Pio Caro Baroja bera). 

Soka dantza motza izan zen baina ekitaldiak eskatzen zuen "solemnidadea" lortu zela uste dugu. Gainera Pio Caro Baroja ezagutzen baduzue imajinatuko duzue nola prestatu zen bertara eta ze atseginez burutu zuen erritoa. 

Aurkez aurkea, agurra eta pare bat zubi besterik ez genituen egin haiekin hala ere, baina jendeak soka dantza San Juan bezperan ikustea ohituta dagoena, interesez eta harriduraz ikusi genuen benetan zentzua ematen zion ekitaldian ikustea.

Hona hemen orduko berriko link bat.


http://www.diariovasco.com/prensa/20061031/cultura/caro-proclama-republica-bidasoa_20061031.html

Kontuz hala ere, ez dezagun orain gure herria soka-dantzaz bete... gure gizartea horrelakoa da eta...

Ondo segi!!!


Arkaitz



El 11/01/2011, a las 10:40, Oier Araolaza escribió:

> 
> Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari taldea eskura izatea!!!
> 
> Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut, aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten hasteko lehen aitzakia.
> 
> Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik, konparazio bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta honelako zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta organoarekin pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah, oso ondo, eta zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez dakit musikarik. --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit, horrelakoetan jotzen den zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..."
> 
> Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu bakoitzerako zerbait berezia bilatzea.
> 
> Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da.
> 
> Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan, hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala! 
> 
> Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak, elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat: http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/ ) eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera, tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari. 
> 
> Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun) eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea, eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza.
> 
> MIla esker, bene-benetan!
> 
> oier.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110111/d55e9b1c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago