[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Urt 11, 16:12:57, CET 2011


Hori da Arkaitz, horrelako makina bat egin izan ditugu denok aurretik ere,
eta ondo eginak nire ustez! Eta ez da beharrezkoa ordubeteko soka-dantza
egitea zati guztiak dantzatuz eta abar. Soka atera, eta dantza eta zubi bat
eginda nahikoa izan daiteke gehienetan.

Beste adibide batzuren artean honako hau ere etorri zait gogora: Iztuetari
1967an egin zitzaion omenaldian soka-dantza egin zitzaion Zaldibian, bere
etxearen aurrean, Uztapide eta Basarri garaiko bertsolari handiak sokan
zirela, eta Urbeltz aurreskulari lanetan. Guregipuzkoan jaso berri dituzte
ekitaldi horretako zenbait irudi:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032736
http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032737

Azkenerako soka-dantza gaindosia izango ote dugun? Ja, ja, izan liteke,
baina momentuz ez du horren itxurarik. Eta hala balitz, oraingo
bakarlari-gaindosia baino hobea izango zela iruditzen zait.

oier.



2011/1/11 Arkaitz Orbegozo Larrión <arkaitz1981 a bildua hotmail.com>

> Kaixo Oier,
>
> Gaia atera duzula eta gogoratu naiz duela zenbait urte taldean egin genuen
> omenaldi txiki bat. Pio Baroja hil zen egunean omenaldi txikia egin nahi
> izan zioten "Bidasoako Errepublikako" udalerriek eta gaur egun Irungo
> Zabaltza Plazan dagoen eskultura inauguratu zuen haren hiloba Pio Caro
> Barojak. Udaletxeak zerbait berezia egiteko eskatu zion gure taldeari eta
> nola ez segituan bururatu zitzaigun soka-dantza bat ateratzea.
> Aurreskulariarekin Alkatea hartu genuen eta atzeskulariarekin bere ohorezko
> gonbidatua (Pio Caro Baroja bera).
>
> Soka dantza motza izan zen baina ekitaldiak eskatzen zuen "solemnidadea"
> lortu zela uste dugu. Gainera Pio Caro Baroja ezagutzen baduzue imajinatuko
> duzue nola prestatu zen bertara eta ze atseginez burutu zuen erritoa.
>
> Aurkez aurkea, agurra eta pare bat zubi besterik ez genituen egin haiekin
> hala ere, baina jendeak soka dantza San Juan bezperan ikustea ohituta
> dagoena, interesez eta harriduraz ikusi genuen benetan zentzua ematen zion
> ekitaldian ikustea.
>
> Hona hemen orduko berriko link bat.
>
>
>
> http://www.diariovasco.com/prensa/20061031/cultura/caro-proclama-republica-bidasoa_20061031.html
>
> Kontuz hala ere, ez dezagun orain gure herria soka-dantzaz bete... gure
> gizartea horrelakoa da eta...
>
> Ondo segi!!!
>
>
> Arkaitz
>
>
>
> El 11/01/2011, a las 10:40, Oier Araolaza escribió:
>
>
> Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari
> taldea eskura izatea!!!
>
> Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan
> instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut,
> aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten
> hasteko lehen aitzakia.
>
> Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik, konparazio
> bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta honelako
> zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta organoarekin
> pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah, oso ondo, eta
> zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez dakit musikarik.
> --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit, horrelakoetan jotzen den
> zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..."
>
> Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria
> iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti
> eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu
> bakoitzerako zerbait berezia bilatzea.
>
> Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza
> sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen
> erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta
> arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da.
>
> Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan,
> hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau
> moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait
> emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala!
>
> Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra
> dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak,
> elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat:
> http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/ )
> eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta
> ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito
> kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan
> integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu
> daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua
> da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera,
> tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean
> ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria
> sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari.
>
> Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun)
> eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko
> prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita
> gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei
> erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea,
> eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza
> egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat
> neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun
> paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza
> eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza.
>
> MIla esker, bene-benetan!
>
> oier.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110111/f03f00b2/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago