[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

Pedro Elosegi pelosegui a bildua vitoria-gasteiz.org
As, Urt 11, 19:18:59, CET 2011


Kaixo guztioi
Nahiz eta sinistu ez, Jexux, niregan etorri izan dira bat baino gehiago 
aurresku (Aurrez aurre barne) txistuaz ikasteko asmoz lagunen ezkontza 
baten jotzeko. Noski, musikariak ez ziren. Musikan trebatuak direnei ez 
zaioke ezta buritik pasatu horrelako batean sartu.
Saiau nintzen ba azaltzen ezinezkoa zela modu "nisikiera dexente" batean 
lortzea, gainera ezkontarako hilabete juxtu bat falta zen,
eta milaka sentzutako arrazoi bota nizkion...
Ni patrás. Egoista bat nintzela, patrimonialista, engreido, "que te 
piensa que eres" eta horrelako beste lindekeri batzuk entzun nituen.
Ez dakit zer egin zuten, bainan, hobe ez dut ezta jakin nahi.
Zihur nago, gutxienez kasu konkretu horretan, zuzenena egin nuela.
Horregaitik Mikelek esaten dun  bezala, kasu guztiak ez dira berdinak 
eta batzuetan egokia dena beste batzuetan guztiz alderantziz.
Pedro

El 11/01/2011 9:17, Jexux Larrea escribió:
>
> Email hau irakurtzen ari nintzela, burura etorri zaidan lehenengo 
> gauza hau izan da,  zergatik ez dute txistua jotzen ikasten? Beraz , 
> era bat ados nago zure erantzunarekin.
>
> Jexux
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> *De:* dantzan-bounces a bildua postaria.com 
> [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] *En nombre de *Oier Araolaza
> *Enviado el:* Monday, January 10, 2011 2:59 PM
> *Para:* Dantzan zerrenda
> *Asunto:* [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako
>
>  
>
>
> Lagun batek galdetu dit ea bere kuadrilakoei (hamar bat lagun) agurra 
> irakatsiko ("aurreskua" esan dit berak) diedan, kide baten ezkontzan 
> dantzatu nahi dutelako. Erretolika luze bat bota diot, baina zalantza 
> geratu zait ondo egin ote dudan. Ez dut argi ikusten ezkontzetan 
> dantza egiteko moda hau. Poza ematen dit jendeak dantzan ikasi eta 
> dantza egiteko gogoa izatea, baina besteik, konturatzen naiz moda 
> txoro bat baino ez dela, eta zalantza dut dantzari mesederik egiten 
> dion. Hemen jartzen dizuet bidali diodana, baina besteoi zer iruditzen 
> zaizue?
>
>
> "Aitortuko dizut nahiko kritiko begiratzen diodala moda berri honi. 
> Noski politagoa dela lagun edo familiakoak dantza egitea ezezagun bat 
> ekartzea baino, baino amorrua ematen du dantzarako sekulan inolako 
> interesik izan ez dutenak egun batetik bestera, ezkontza baten 
> aitzakian, eta taldearen babesean tontoarena egiteko prest agertzea.
>
> Ikusten dut orain asko direla lagun baten ezkontzan dantza egiteko 
> agurra ikasten aritzen direnak, eta batetik pozgarria da, baina 
> bestetik konturatzen naiz horrek dantzari buruz dugun kontsiderazio 
> maila oso ongi erretratzen duela. Adibidez, inori ez zaio okurritzen, 
> sekula santan ezer kantatu ez badu eta zorionak zuri kantatzen ere 
> desafinatzen badu, lagun baten ezkontzan kuadrilakoekin abesbatz bat 
> antolatu eta mezan kantatzeko pieza pare bat prestatzea. Edo, musika 
> zaletasunik batere izan ez, eta musika tresna batzuk hartu eta kanta 
> batzuk jotzen saiatzea. Denok dakigu ridikulua litzatekeela hori, eta 
> "lagunak" izateak ez duela emanaldia "poiitagoa" egiten. Baina dantzan 
> bai, dantzan badirudi zenbat eta ezjakinago izan, orduan eta politagoa 
> dela... "
>
> oier.
>
>  
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: pelosegui.vcf
Mota: text/x-vcard
Tamaina: 235 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110111/6a144230/attachment.vcf>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago