[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

Mikel Sarriegi msarriegi a bildua euskaltel.net
As, Urt 11, 23:05:09, CET 2011


Ez kezkatu gaindosi kontuarekin, neska-motillek!

Oierrek ederki azaldu duen bezala, soka-dantzak polimorfoak eta multifuntzionalak izan direla ziurtatzeko datu mordoa daukagu. Hasi Iztuetarengandik (gizon-dantza, neskatxena, galaiena.... egitura eta funtzio ezberdinekoak gixa deskribatzen ditu) eta orain gutxi arte plazetan tradizioaren eskutik iritsi zaizkigunetaraino. Garai batean, Goierriko herrietan behinik behin, erromeria asko eta asko, beharbada igandero, dantzasoka baten bitartez hasten ziren.

Gehienok, soka-dantza "ohorezko" ereduarekin geratu gara, agian mugatuak, eta "estutuak". Baina esan bezala, beste manifestazio batzuk ere bazituen eta galbidean dauzkagu (iniziatikoa, soziala, aisialdikoa edo ludikoa... ingurumariaren arabera betiere). Horrelako aukerak izan daitezke egokiak, beste funtzio hauek berreskuratzeko.

Hori bai, gaindosia sortzeko arriskua izango da, eredu bakarra, errepikakorra eta pasiboa erabiltzen badugu. Uste dut Urbeltzi entzuna dela, dantzak ez direla aspergarriak, baizik eta geuk egiten ditugula aspergarriak.


Mikel


(Oier, aitortu behar diat, orain 15-20 urte, saiatu nintzela gure koadrilako lagun baten ezkontzarako, gure lagun arteko soka prestatzen, baina ez nian lortu, eta azkenean "dantzari profesionalak" ginen hiru kidek dantzatu genian bakarrik. Lagun koadrilak bertso batzuk prestatu eta kantatu zituen, inor bertsolari izan gabe, baina duintasunez, azken batean, hor baitago gakoa. Hori bai, aspaldi honetan, dantza-taldeko kideak ezkontzen direnetan, ez dituk dantza-sokarik gabe libratzen, kasu bakoitzari bereizituak).
  ----- Original Message ----- 
  From: Oier Araolaza 
  To: Dantzan zerrenda 
  Sent: Tuesday, January 11, 2011 4:12 PM
  Subject: Re: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako



  Hori da Arkaitz, horrelako makina bat egin izan ditugu denok aurretik ere, eta ondo eginak nire ustez! Eta ez da beharrezkoa ordubeteko soka-dantza egitea zati guztiak dantzatuz eta abar. Soka atera, eta dantza eta zubi bat eginda nahikoa izan daiteke gehienetan. 

  Beste adibide batzuren artean honako hau ere etorri zait gogora: Iztuetari 1967an egin zitzaion omenaldian soka-dantza egin zitzaion Zaldibian, bere etxearen aurrean, Uztapide eta Basarri garaiko bertsolari handiak sokan zirela, eta Urbeltz aurreskulari lanetan. Guregipuzkoan jaso berri dituzte ekitaldi horretako zenbait irudi:

  http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032736
  http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032737

  Azkenerako soka-dantza gaindosia izango ote dugun? Ja, ja, izan liteke, baina momentuz ez du horren itxurarik. Eta hala balitz, oraingo bakarlari-gaindosia baino hobea izango zela iruditzen zait. 

  oier.




  2011/1/11 Arkaitz Orbegozo Larrión <arkaitz1981 a bildua hotmail.com>

    Kaixo Oier,


    Gaia atera duzula eta gogoratu naiz duela zenbait urte taldean egin genuen omenaldi txiki bat. Pio Baroja hil zen egunean omenaldi txikia egin nahi izan zioten "Bidasoako Errepublikako" udalerriek eta gaur egun Irungo Zabaltza Plazan dagoen eskultura inauguratu zuen haren hiloba Pio Caro Barojak. Udaletxeak zerbait berezia egiteko eskatu zion gure taldeari eta nola ez segituan bururatu zitzaigun soka-dantza bat ateratzea. Aurreskulariarekin Alkatea hartu genuen eta atzeskulariarekin bere ohorezko gonbidatua (Pio Caro Baroja bera). 


    Soka dantza motza izan zen baina ekitaldiak eskatzen zuen "solemnidadea" lortu zela uste dugu. Gainera Pio Caro Baroja ezagutzen baduzue imajinatuko duzue nola prestatu zen bertara eta ze atseginez burutu zuen erritoa. 


    Aurkez aurkea, agurra eta pare bat zubi besterik ez genituen egin haiekin hala ere, baina jendeak soka dantza San Juan bezperan ikustea ohituta dagoena, interesez eta harriduraz ikusi genuen benetan zentzua ematen zion ekitaldian ikustea.


    Hona hemen orduko berriko link bat.




    http://www.diariovasco.com/prensa/20061031/cultura/caro-proclama-republica-bidasoa_20061031.html


    Kontuz hala ere, ez dezagun orain gure herria soka-dantzaz bete... gure gizartea horrelakoa da eta...


    Ondo segi!!!




    Arkaitz






    El 11/01/2011, a las 10:40, Oier Araolaza escribió:



      Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari taldea eskura izatea!!!

      Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut, aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten hasteko lehen aitzakia.

      Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik, konparazio bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta honelako zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta organoarekin pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah, oso ondo, eta zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez dakit musikarik. --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit, horrelakoetan jotzen den zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..."

      Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu bakoitzerako zerbait berezia bilatzea.

      Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da.

      Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan, hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala! 

      Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak, elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat: http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/ ) eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera, tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari. 

      Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun) eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea, eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza.

      MIla esker, bene-benetan!

      oier.


      _______________________________________________
      Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
      izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

      Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110111/3a14b13e/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago