[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

HERRIXA DANTZAN herrixadantzan a bildua gmail.com
Ost, Urt 12, 00:01:18, CET 2011


Gabon:

Nik ere badaukat nire irtitzia Oierren hasierako kezkaren gainean, baina ez
dut orain aterako. Nahikoa esan duzue, eta ez nuke beste munduko ekarpen
berririk egingo. Oro har ados zuek aipatutakoekin. Soka dantzaren ideiarekin
ere bai.

Hori bai: bi puntu nabarmendu nahi nituzke guzti honen harian.

*BATA.* Mezuen soka luuuuze honetan gustukoena izan dudana, onerako gehien
harritu nauena, sokaren luzea bera izan da. Behin motorrak berotuta,
zergatik ez dugu saiakera egiten martxari eusteko?

Faltan botatzen dut forokideen arteko elkar-hartueman hau. Oraingoa adibide
ona da. Denok daukagu emateko eta ikasteko. Denontzako da elikagaia. Beti
dago ikasteko, eta nik neuk oso gustukoa dut ikasten jarraitzea beti.
Oraingo honetan ere ikasi dut zerbait. Jakina.

Galderak, iritziak, kezkak, gomendioak... Tira! Ideia bat da.


*BIGARRENA.* Mikelek dio:

*Gehienok, soka-dantza "ohorezko" ereduarekin geratu gara, agian mugatuak,
eta "estutuak". Baina esan bezala, beste manifestazio batzuk ere bazituen
eta galbidean dauzkagu (iniziatikoa, soziala, aisialdikoa edo ludikoa...
ingurumariaren arabera betiere).*
*
Hori bai, gaindosia sortzeko arriskua izango da, eredu bakarra,
errepikakorra eta pasiboa erabiltzen badugu. Uste dut Urbeltzi entzuna dela,
dantzak ez direla aspergarriak, baizik eta geuk egiten ditugula
aspergarriak.*


BAI, BAI, BAI, BAI, eta BAI.

Mezuak irakurtzen nindoala, soka dantzaren ideia dela eta ez dela, juxtu
nengoen hau botatzeko gogotan. Eta hara non topatu dudan Mikelek idatzita
(jakinduria handiagoz, gainera).

Egia esango dizuet, eta ez da kritika, kezka baizik. Soka dantzen gainean
oroimenean daukadan irudi tipiko eta topikoa da: "zozo-luzeak" (normalean
plazetan antzeztuta ikusteko aukera izan ditudanak). Desfasatuak ere esango
nuke (eredu zaharkitua, esan nahi dut).

Benetan uste dut erronka polita daukagula hor, soka dantzari bizitasuna
berreskuratzeko. Tradizioaren onerako, tradizioari gaurkotasuna emateko,
bizi berria, aire berria, bariedadea... Eboluzionatzeko.

Zuek ondo esan duzuen bezala, ez da berria, badaude moduak... baina
beharbada ez legoke gaizki hor "pilak jartzea", soka dantzak momia
fosilizatuak izan ez daitezen.

Gora foroko elkar-emateak!!!

Patxi M.






2011/1/11 Mikel Sarriegi <msarriegi a bildua euskaltel.net>

>  Ez kezkatu gaindosi kontuarekin, neska-motillek!
>
> Oierrek ederki azaldu duen bezala, soka-dantzak polimorfoak eta
> multifuntzionalak izan direla ziurtatzeko datu mordoa daukagu. Hasi
> Iztuetarengandik (gizon-dantza, neskatxena, galaiena.... egitura eta funtzio
> ezberdinekoak gixa deskribatzen ditu) eta orain gutxi arte plazetan
> tradizioaren eskutik iritsi zaizkigunetaraino. Garai batean, Goierriko
> herrietan behinik behin, erromeria asko eta asko, beharbada igandero,
> dantzasoka baten bitartez hasten ziren.
>
> Gehienok, soka-dantza "ohorezko" ereduarekin geratu gara, agian mugatuak,
> eta "estutuak". Baina esan bezala, beste manifestazio batzuk ere bazituen
> eta galbidean dauzkagu (iniziatikoa, soziala, aisialdikoa edo ludikoa...
> ingurumariaren arabera betiere). Horrelako aukerak izan daitezke egokiak,
> beste funtzio hauek berreskuratzeko.
>
> Hori bai, gaindosia sortzeko arriskua izango da, eredu bakarra,
> errepikakorra eta pasiboa erabiltzen badugu. Uste dut Urbeltzi entzuna dela,
> dantzak ez direla aspergarriak, baizik eta geuk egiten ditugula
> aspergarriak.
>
>
> Mikel
>
>
> (Oier, aitortu behar diat, orain 15-20 urte, saiatu nintzela gure
> koadrilako lagun baten ezkontzarako, gure lagun arteko soka prestatzen,
> baina ez nian lortu, eta azkenean "dantzari profesionalak" ginen hiru kidek
> dantzatu genian bakarrik. Lagun koadrilak bertso batzuk prestatu eta kantatu
> zituen, inor bertsolari izan gabe, baina duintasunez, azken batean, hor
> baitago gakoa. Hori bai, aspaldi honetan, dantza-taldeko kideak ezkontzen
> direnetan, ez dituk dantza-sokarik gabe libratzen, kasu bakoitzari
> bereizituak).
>
>  ----- Original Message -----
> *From:* Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
> *To:* Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
>   *Sent:* Tuesday, January 11, 2011 4:12 PM
> *Subject:* Re: [dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako
>
>
> Hori da Arkaitz, horrelako makina bat egin izan ditugu denok aurretik ere,
> eta ondo eginak nire ustez! Eta ez da beharrezkoa ordubeteko soka-dantza
> egitea zati guztiak dantzatuz eta abar. Soka atera, eta dantza eta zubi bat
> eginda nahikoa izan daiteke gehienetan.
>
> Beste adibide batzuren artean honako hau ere etorri zait gogora: Iztuetari
> 1967an egin zitzaion omenaldian soka-dantza egin zitzaion Zaldibian, bere
> etxearen aurrean, Uztapide eta Basarri garaiko bertsolari handiak sokan
> zirela, eta Urbeltz aurreskulari lanetan. Guregipuzkoan jaso berri dituzte
> ekitaldi horretako zenbait irudi:
>
> http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032736
> http://www.guregipuzkoa.net/photo/1032737
>
> Azkenerako soka-dantza gaindosia izango ote dugun? Ja, ja, izan liteke,
> baina momentuz ez du horren itxurarik. Eta hala balitz, oraingo
> bakarlari-gaindosia baino hobea izango zela iruditzen zait.
>
> oier.
>
>
>
> 2011/1/11 Arkaitz Orbegozo Larrión <arkaitz1981 a bildua hotmail.com>
>
>>  Kaixo Oier,
>>
>> Gaia atera duzula eta gogoratu naiz duela zenbait urte taldean egin genuen
>> omenaldi txiki bat. Pio Baroja hil zen egunean omenaldi txikia egin nahi
>> izan zioten "Bidasoako Errepublikako" udalerriek eta gaur egun Irungo
>> Zabaltza Plazan dagoen eskultura inauguratu zuen haren hiloba Pio Caro
>> Barojak. Udaletxeak zerbait berezia egiteko eskatu zion gure taldeari eta
>> nola ez segituan bururatu zitzaigun soka-dantza bat ateratzea.
>> Aurreskulariarekin Alkatea hartu genuen eta atzeskulariarekin bere ohorezko
>> gonbidatua (Pio Caro Baroja bera).
>>
>> Soka dantza motza izan zen baina ekitaldiak eskatzen zuen "solemnidadea"
>> lortu zela uste dugu. Gainera Pio Caro Baroja ezagutzen baduzue imajinatuko
>> duzue nola prestatu zen bertara eta ze atseginez burutu zuen erritoa.
>>
>> Aurkez aurkea, agurra eta pare bat zubi besterik ez genituen egin haiekin
>> hala ere, baina jendeak soka dantza San Juan bezperan ikustea ohituta
>> dagoena, interesez eta harriduraz ikusi genuen benetan zentzua ematen zion
>> ekitaldian ikustea.
>>
>> Hona hemen orduko berriko link bat.
>>
>>
>>
>> http://www.diariovasco.com/prensa/20061031/cultura/caro-proclama-republica-bidasoa_20061031.html
>>
>> Kontuz hala ere, ez dezagun orain gure herria soka-dantzaz bete... gure
>> gizartea horrelakoa da eta...
>>
>> Ondo segi!!!
>>
>>
>> Arkaitz
>>
>>
>>
>>  El 11/01/2011, a las 10:40, Oier Araolaza escribió:
>>
>>
>> Eskerrikasko denori zuen erantzunengatik! Hau luxua, horrelako aholkulari
>> taldea eskura izatea!!!
>>
>> Ander: Bai, gure familian ere nahiko zaleak gara horrelakoetan
>> instrumentuak atera eta kantuan jartzera. Baina, diferentzia ikusten dut,
>> aurretik ba dagoela zaletasun bat, eta ezkontza ez dela musika egiten
>> hasteko lehen aitzakia.
>>
>> Jexux: Hori da bai, hor ikusten dut badela diferentzia bat. Nik,
>> konparazio bila jarrita, dantzan egiten denaren parekoa musikan bilatuta
>> honelako zerbait okurritzen zait: "Aizu, nire lagun bat ezkontzen da eta
>> organoarekin pare bat pieza jo nahi nituzke mezan. Erakutsiko didazu? --Ah,
>> oso ondo, eta zer jotzen duzu normalean, pianoa edo? --Ez, ez ezerrez. Ez
>> dakit musikarik. --Ahh... Eta zer jo nahiko zenuke? --Ba, ez dakit,
>> horrelakoetan jotzen den zerbait tipikoa, Haendel-en Mesias edo..."
>>
>> Xabier: Nik ere kontraesan horixe daukat nire baitan, eta interesgarria
>> iruditzen zait formula bakarra ez aplikatzea kasu guztietan. Erosoena beti
>> eredu bera errepikatzea da, baina argi dago askoz interesgarriagoa dela kasu
>> bakoitzerako zerbait berezia bilatzea.
>>
>> Iñaki: Egia da, nire hasierako erreakzioa negatiboa izan da. Gero zalanza
>> sortu zait, eta saiatu naiz alderdi positiboa ikusten. Eta orain zuen
>> erantzunak ikusita ia-ia positiboago ikusten dut auzia negatiboa baino. Eta
>> arrazoia, kasu bakoitza banaka aztertu behar da.
>>
>> Mikel: Touché!!!l! Hainbeste jira eta bira soka-dantzaren inguruan,
>> hainbeste tokitan jarri ditut martxan soka-dantzak azken urteotan, eta hau
>> moduko aukera bikaina izanik nola ez zait okurritu!!! Bikaina iruditzen zait
>> emandako aholkua. Eta uste dut horixe proposatuko diedala!
>>
>> Azken urteotan, ekitaldi sozial eta protokolario mordoska batean, agurra
>> dantzatzeko eskatu eta soka-dantzan jarri izan ditut. Agintariak,
>> elkarteetako ordezkariak eta familia (hemen adibide bat:
>> http://www.flickr.com/photos/oierko/3864365069/in/set-72157622167859714/) eta benetan soluzio bikaina iruditzen zait. Sinbolikoki izugarrizko buelta
>> ematen dio protokoloari, bakarlari baten exhibizioaren ordez errito
>> kolektiboa bihurtzen da. Partehartzea zabaltzen da eta omendua bera erritoan
>> integratzeko aukera ematen du. Sokan parte hartzera edozein integratu
>> daiteke eta nahikoa da trebeena dena instruitu edo gidatzea. Egitura malgua
>> da soka-dantza eta gure behar eta neurrira egokitu dezakegu. Eta gainera,
>> tradizioarekin askoz ere zintzoago jokatzen ari gara. Gure dantza taldean
>> ere, taldekide bat ezkontzen denean soka-dantza egiten diogu eta ezkonberria
>> sokan sartu eta berak dantzatzen dio bikoteari.
>>
>> Beraz, horixe proposatuko diot lagunari. Talde polita dute (hamar lagun)
>> eta soka ederra atera daiteke. Horrelako gazte talde bat dantza egiteko
>> prest izatea aprobetxatu beharreko aukera da, eta eredu on bat eskainita
>> gainera. Izan ere, ezezkoa ematerakoan kezka eragiten zidana zen, beraiei
>> erakusteko ezezkoa emanez gero gerta zitekeela neuri eskatzea dantza egitea,
>> eta hori ez nuen nahi, ez dudalako gogoko ezezagunen ezkontzetan dantza
>> egitea, eta asmoa ez zelako niri ez dagokidan protagonismo bat
>> neureganatzea. Modu honetan, ez da hori gertatuko, eta dantzarioi dagokigun
>> paper garrantzitsu (eta itzaleko) bat jokatuko dut, protokoloen gidaritza
>> eta dantza tradizionalak modu egokian baliatzeko aholkularitza.
>>
>> MIla esker, bene-benetan!
>>
>> oier.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
*HERRIXA DANTZAN*
*Euskal Herriko eta Europako plaza dantzak*
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110112/703a1d90/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago