[dantzan] Aurreskua ikasi ezkontza baterako

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Urt 12, 10:50:14, CET 2011


Soka-dantzaren inguruan makina bat buelta ematea tokatu zait azken urteotan
eta bat nator Mikel-ek eta Patxik esandakoekin. Laburbilduz zera
nabarmenduko nuke soka-dantzaren ibilbide historikoaz:

- XVI-XIX. bitartean, Euskal Herrietako erromerietan dantza
garrantzitsuenetakoa izan zen soka-dantza.
- XVIII-XIX. mendeetan Bidador zenak "dantzaren erreforma" bezala izendatzen
zuenak soka-dantza bete-betean harrapatu zuen.
- Erreforma horren ondorio nagusia izan da erromerietako soka-dantza
espontaneok ia-desagertzea, eta nagusiki protokolarioak eta festa handietako
erritualetara lotutakoak iraun dutela.
- Bai garai bateko soka-dantzen inguruko dokumentazioak, "erreforma bukatu
gabe" geratu diren soka-dantzek eta baita iraun duten soka-dantza
"espontaneoen" arrastoek, soka-dantzaren eredu malgu, bizi eta irekien berri
ematen digute. Horrelako soka-dantzak ez dira asko ikusten dira, baina
badira, eta serio eta zozo-tik gutxi dute. Horra adibide bat:
http://tinyurl.com/6anggfa

oier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110112/c8195c1e/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago