[dantzan] eraiki dantza taldea .Aspaldiko kontua

Eraiki Dantza Taldea eraiki.tal a bildua euskalnet.net
Or, Eka 3, 17:51:31, CEST 2011


Datorren ekainaren 4an, larunbata, 19:00etan hasita, Irungo Eraiki dantza taldeak "Aspaldiko kontua" ikuskizun berria aurkeztuko du Irunen, Amaia Kultur Aretoan ,ekitaldi honek ordu eta erdi iraungo du eta 120 dantzari inguru taularatuko dira.

Dantza gizakia bera bezain zaharra da. Eta giza jarduera natural bezala beronen bizitzaren

alor guztiekin izan du erlazio estua aintzinatik. Gizakia gainera izaki soziala da

izatez eta gizartean bizitzeko duen joerarekin, besteekiko erlazio eta elkarbizitzarako

komunikazio bideak bilatu eta aurkitu izan ditu.

Hizkuntza da burura etortzen zaigun lehenengo komunikazio bidea baina gorputz

lengoaia oraindik primitiboagoa da. Horregatik deritzogu dantza aspaldiko kontua dela.

Dantza azken finean hizkuntza bat bezala ikusten dugu, eta dantza herrikoiak edo

folkloreak, gure arbaso eta lehenagokoek beren izaera, besteekiko erlazioa, sineskera,

egunerokotasuna eta abarrekoak ezagutzeko aukera ematen digu. Izan ere horiexek

dira gizarte eta herri bat definitu eta munduan kokatzeko balio diguten ezaugarriak

Dantza Materiagabeko Ondarearen parte garrantzitsua den bezala, ondare mota

honen ezaugarria den gaurkortasuna oso barneratua dauka Eraikik. Beraz ezagutza eta

ikerketa izan ditugu bidelagun emanaldia prestatzeko garaian.

La danza es tan primitiva como el ser humano y como actividad humana ha mantenido

una estrecha relación con todas las facetas de la vida desde antaño. El ser humano

además es un ser social por naturaleza y con la tendencia que tiene ha vivir en

sociedad, ha necesitado buscar y encontrar vías de comunicación para la convivencia

y la relación con los semejantes.

El lenguaje es la primera vía de comunicación que nos viene a la cabeza pero el

lenguaje corporal es aún más primitivo. Por eso afirmamos que la danza es lo más

antiguo.

La danza la vemos al fin y al cabo como un lenguaje, y la danza tradicional o el

folklore nos brindan la oportunidad de conocer la idiosincrasia, relaciones sociales,

creencias y lo cotidiano de nuestros antepasados. De hecho esas son las características

que definen y sitúan a un pueblo y una sociedad en el mundo.

Eraiki tiene muy interiorizada una de las principales características que la danza,

como parte importante del Patrimonio Inmaterial posee: la vulnerabilidad. Por eso

tenemos siempre como compañeros de viaje al conocimiento y la investigación a la

hora de preparar nuestros espectáculos.

IRU N-LU HU SO 2011

ASPALDIKO KO NTU A
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110603/7861c5e3/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago